Dokumentuaren akzioak
Eskiula: Madalena Jauregiberry pastorala 2000
Pier Paul Berzaitzek idatzitako pastorala da, Eskiülatarrek maisuki plazaratu zutena. Madalena (1884 - 1977) bederatzi haurretatik hirugarrena, 1906an Pauen ikasketak amaitu ostean, Argentinara joan eta 6 urtez frantsesezko irakasle izan zen. 1914an Zuberoara itzuli zen. Lehen Mundu Gerran senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean (adi! 2023ko pastorala sibastarrei buruz izango da). Euskara-irakaskuntzan eta kulturaren sustapenean aritu zen, baita Bigarren Mundu Gerran ere nazien aurkako erresistentzian. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. Pastorala maisuki interpretatu zuten eskiülarrek; gogoan dugu oraindik zein zoragarri dantzatu zuten oholtzan tangoa!!! Argazkiak: Jonmikel Intsausti. Madalena de Jaureguiberry pastorala, Eskiula, 2000-07-29.
Dokumentuaren akzioak