Dokumentuaren akzioak
7 minutuko dantza emanaldiak La Fundicionen eskutik
Txotx ekainean, Beti labur izenarekin aurkezten du La Fundicionek uztailaren 2an taularatuko duten dantza ikuskizun proposamena. Arratsaldeko 20:00retatik aurrera zazpi minutuko pieza laburrak izango dira ikusgai Bilboko La Fundicion Aretoan. Aurkezten diren sei artistek beren obren zati bat besterik ez dute taularatuko, beren obra gustukoenaren 7 minutu gustukoenak. Ondokoak dira aurkeztuko diren lanak:
Sara paniagua, Todo duerme: Espazio eszeniko batean aurkezteko soinu-instalazioa da, entzunak izateko hitzak, itsu-itsuka, bakardade partekatuan. Distantzia erritmikoan gertatzen da dena: entzun ezin diren ekintzak, hurbileko arnasketak, presentzia galduak, taupada baten bibrazioa, zeharka entzutea, zentzumenen barne-arkitektura…Lehenengo planoan: Sara Paniagua eta Carolina Boturaren arteko pertzepziozko korrespondentziaren soinua, elkarren arteko truke eta kutsaduraren prozesu sortzailean oinarrituta, 0’’ 0’’ 0’’ latitudean.
- Zuzendaria: Sara Paniagua.
- Soinu sorkuntza: Sara Paniagua (Espainia) eta Carolina Botura (Brasil).
- Ikerketa-egonaldia: La Multinacional Práctica artística (Ekuador).
- Kudeaketa: Aisthesis cultural performance.
- Laguntzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia (Kultura Saileko Antzerki Zuzendaritzarako diru-laguntzak / Arte Dramatiko atala)
Ana Capilla, Taupada 2.0.: Bizia ematen digun eta eusten gaituen bizi-pultsuaren gaineko hausnarketarako pieza. Ekitera garamatzan bultzadaren jatorria. Nor bere buruarengan eusteko eta barren barrenean partekatzeko indarraren bilaketa.
Ana Capilla: Dantza klasikoan, garaikidean eta yogan trebatua. Dantzan Bilaka 2013 programaren parte da Taupada. Krego-Martin Danza Konpainiaren kide da eta, gaur egun, Markeliñe Konpainiaren sorkuntza berrian lanean dihardu, baita bere proiektu propioetan ere, besteak beste, Danza Escénica Ensemble piezarekin Feedback lantzen, zuzenean musika eta tresna digitalak uztartuz.
Andres Alarcon, Atzerritarra:Pertsonaia anbiguo eta arraro samarra, animalia neurri batean. Atzerritarra, kanpokoa, desorientatua, errepikakorra, ziklikoa. Atzerritar triste bat, azeleratua, ahuldua, ergela, armiarma neurri batean. Radiohead banda britainiarraren The Tourits lanean inspiratua.
Andres Alarcon: Francisco Jose de Caldas barruti-unibertsitatean Dantza Garaikidean lizentziatu zen (2005-2011, Kolonbia) eta 2012 urtean Ikuskizunaren Arteak eta Zientziak Unibertsitate Masterra eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). 2013 urtean Artearen Ikerketa eta Sorkuntzan Doktoretza hasi zuen unibertsitate berean.:
- Zuzendaritza eta interpretazioa: Andres Alarcon
- Musika: The Tourist eta Radiohead
Natalia de Miguel, Exposure: Exposure piezak pertsonen arteko gehiegizko kutsadura eta horren konfrontazio eta askapen saiakera adierazten du modu abstraktuan, nerabezaroaren influentziaz eta Japoniar gizarte zein kulturan emakumeak duen begiradaren eraginpean.
- Zuzendaritza eta koreografia: Natalia De Miguel.
- Antzezleak: Maria Andrés eta Natalia De Miguel.
- Musika: Into the next night. Tsugi No Yoru E & Beautiful. Yura Yura Yeikoku.
Man ones, Yo sólo quiero que me abraces: Dantza garaikidearen inprobisazioa, besarkada abiapuntu duena. Man Ones taldeak 2. lana prestatzen dihardu; besarkadan oinarrituta, horrek eskaintzen dituen aukera ugariak aztertzen dituzte. Hori guztia euren lengoaia propioa galdu gabe eta narrazio-aukera berriak esploratuz.
Man Ones: Eva Guerrero eta Daniel Arranz. 2011 urtean sortu zuten konpainia. Jarraibide oso definituetan oinarrituta, mugimendu inprobisatuek osatzen dute euren lanen zati handi bat, ekitaldiz ekitaldi, lana errealitatez eta ez interpretazioz josiko duen etengabeko arreta egoera lortzeko.
Maria Andres, Taito-Ku: “Denbora-eza eta espazio birtuala bereizgarri dituen egungo munduan, oreka baztertuta utzi du gorputzaren eta teknologiaren arteko lehiak; hala, ihesbide egokia da, egun, errepikapenezko ekialdeko gorputz-teknikek sortutako dentsitatea: begiratzeko geratu, hausnartu eta abstrakzioa egin”.
Maria Andres: Arte Ederretan lizentziatua eta Ikusizko Arteetan espezializatua (Arte Garaikide, Teknologiko eta Permorfance Masterra eginda), Marienma Dantza Kontserbatorio Profesionalean Dantza Garaikide titulazioa eskuratu zuen. Prestakuntza Madrilen buru zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako Dantza Ikasketak burutzeko bekari esker. 2011 urtean, Eusko Jaurlaritzaren Koreografia Sorkuntzarako laguntza jaso zuen eta Depuiller izeneko lehenengo pieza sortu zuen, BIDE Bekarekin Madrilgo 26. Koreografia Lehiaketan saritua. Interprete gisa La Coja Dansa, CaraBdanza, Stefan Dreher eta Matxalen Bilbaorekin lan egin du, besteak beste.
- Ideia eta sorkuntza: Maria Andres Sanz
- Antzezleak: Andres Alarcon eta Maria Andres
- Bideoa: Igone Arreitunandia eta Maria Andres
Txotx ekainean, beti labur
- Noiz: Uztailaren 2an, 20:00retatik aurrera.
- Non. La Fundición Aretoan, Bilbon.
- Artista eta obrak: Sara Paniagua: Todo duerme. Ana Capilla: Taupada 2.0. Andres Alarcon: Atzerritarra. Natalia de Miguel: Exposure. Los man ones: Yo sólo quiero que me abraces. Maria Andres: Taito-Ku.
Informazioa: La Fundicion
Dokumentuaren akzioak