Dokumentuaren akzioak
Santibate eta libertimenduak 2024
Bolant-dantzariak eta zirtzilak, koko-zuriak eta koko-beltzak... Dantza, musika, bertsoa, ziria, kritika, umorea, algara edota negarra. Inauteri garaiarekin batera badator libertitzeko garaia, badatoz libertimenduak. Nafarroa Beherean, Lapurdin, Nafarroan zein Gipuzkoan.
Libertimenduak eta santibate jaia ohikoak izan dira Nafarroa Beherean eta Lapurdiko hainbat herritan. Ikusita gazteak aktibatzeko, herria batzeko eta euskaraz aritzeko formula bikaina direla, festa eredua zabaltzen ari da. Donibane Garazi (NB), Donapaleu (NB), Baigorri (NB), Irisarri (NB), Hazparne (NB), Iruñea (N) eta Añorgan (G) plazaratuko dira aurtengoan.
Negua, gaua, iluna, beltza... dakarte zirtzilek eta Santibatek, eta hitza, kritika, umorea, zirtoa... dira beren arma nagusia. Gaurkotasuneko gaiak ekarriko dituzte plazara, beti ere, kritika soziala ardatz hartuta. Eta libertimenduan zirtzilei dantzariak batuko zaizkie plazan, haiekin argia, udaberria, edertasuna, egokitasuna, dotorezia... ekarriz. Dantza, antzerkia, musika eta bertsoa, denak elkarrekin plazan, dantzan.
Santibate 2024
- Urtarrilak 26, ostirala: Irisarri: Santibate
- Otsailak 2, ostirala: Donibane Garazi: Santibate
- Otsailak 17, larunbata: Baigorri: Santibate
Libertimenduak 2024
Dokumentuaren akzioak