Aiko taldearen azken diskoa, jaisteko moduan
Maritzuli konpainiaren Aurrez-aurre ikuskizunerako sortutako musika biltzen duen CDa, osorik jarri du bere webgunean Aiko taldeak, edonork jaisteko moduan.
Diskoak doinu tradizionalak zein Aikoko kideek estilo tradizionalean sortutako doinu berriak agertzen dira diskoan. Pieza berrietan hainbat dantza-molde eta estilo landu dituzte, kutsu errenazentistako Pavana eta Gallardatatik hasi eta Ingurutxoraino, Kontra-dantza eta Mazurketatik ere ibilbidea eginez. Alvaro Garcia Martinezek, Aitor Furundarena Usabiagak eta Sabin Bikandi Belandiak idatzitako obrak daude grabaketa honetan.
Aurrez-aurre ikuskizunerako sortutako musika biltzen duen diskoaz gain, Kobreik! Bizkaiko dultzainaren errepertorioan oinarritutako CDa ere jarri dute Aiko-koek deskargatzeko moduan.
Haien lehen diskoko doinu gehienak jaisteko aukera ere bazen lehendik errepertorioaren atalean!
Hona bada, hiru disko horiek deskargatzeko aukera ematen duten loturak:
Disko originalak Iruñeko Karrikiri euskaldunon elkartearen dendan
eskura daitezke.
dantzan.com