Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pandemiak ez ditu gelditu dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Pandemiak ez ditu gelditu dantzariak

2020/04/24 09:25
Pandemiak ez ditu gelditu dantzariak

Irudia: Eutsi Dantzan bideo-tutoriala. Dantzan - CC-BY-SA

Hilabete pasa da eremu publikoetako dantza ekitaldi eta emanaldi guztiak bertan behera gelditu zirela. Dantzariek beren ohiko jarduna ere eten behar izan dute, baina horrek ez du esan nahi dantzaren mundua geldirik dagoenik. Dantzariek etxean dantzan dihardute eta horretarako zenbait ekimen edota online bidezko dantza klase edo ikastaro zabaldu dira interneten bidez.

Eutsi Dantzan

Itxialdia aurreikusi bezain pronto Eutsi Dantzan bideoak argitaratzen hasi ginen. Euskal Herriko hainbat dantzarik eginiko bideo tutorialak argitaratu ditugu, inguruko zenbait dantza ikasteko pauta batzuk eman eta herritarrak dantzan gorputza aktibo mantentzeko helburuz. Hemen dituzue etxetik atera gabe dantzari eusteko Eutsi Dantzan proposamenak:

 

Dantzaguneraren dantza gela birtuala

Gipuzkoako Dantzaguneak bideo-konferentzia bideko dantza-gela birtuala ireki du. Dantzagunearen areto birtualean sartu eta Teknika koreografikoko mantentze-saioak edota Sortzaileen leihoa aurkituko dituzue. Alde batetik sortzaileek lengoaia koreografikoan oinarritutako saioak eskaintzen dituzte eta bestetik beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok. Orain adibidez, 11:00etan, Aritz Ibañez, Ihitz Iriart, Ion Celestino, eta Oier Zuñiga, Iruinkokoa lanaren aurkezpena egitekoak dira.

Dantzagune birtuala

Dantzaldi Ibiltaria eta idantza Aikorekin

Itxialdia dela eta taldearen ekimen guztiak bertan behera gelditu direla ikusit Idantza Aikorekin plataforma sortu du Aiko taldeak Dantzaldi Ibiltariaren ekimenekin nola edo hala jarraitzeko. Aste Santuko oporretatik bueltan, berriz, ohiko eskaintzara itzuli dira, hori ere online bidez, noski. Astelehenetan 18:30-20:00 Oinarrizko dantza ikastaroa eta ostegunetan 18:30-20:00 Dantzagunea eskaintzen hasi dira. Eskola sesio bakoitza aste betez gutxienez sarean grabatuta eta ikusgai izango dira.

Malandainen entseguak eta lehiaketa

Malandain Ballet Biarritzek etxean egiteko balleteko hainbat ariketa eta urratsen bideoak argitaratzen dituzte eta lehiaketa koreografikoa martxan dute. Parte hartu nahi duten dantzariei gehienez minutu bateko koreografia grabatu eta eurei bidaltzeko eskatu diete apirilaren 30erako. Maiatzaren 9an Thierry Malandainek eta Martin Harriaguek bost lan aukeratuko dituzte eta Malandaien sare sozialetan zabaldu. Irabazleak Maitaldia jaialdiaren datorren ediziorako ikuskizunetako sarrerak eta Malandain Ballet Biarritzeko dantzariekin egun bateko lan saioa irabaziko ditu.

Dantza taldeak Etxean-dantzan

Aurrez aurreko entseguak alde batera utzi behar izan dituzte dantza taldeek, baina askok etxetik elkarrekin dantzak prestatzen jarraitzen dute. Hainbat dantza taldek denak batera etxean dantzan ageri diren bideoak ere grabatu dituzte.

Nazioarteko dantza konpainiak

Euskal Herrian bezalaxe, mundu osoko dantzariak ari dira dantzan etxeetatik. English National Balleteko zuzendaria den Tamara Rojok online ematen ditu ballet klaseak. Pariseko operak sarean jartzen ditu ikuskizun batzuk, tartean balletak, online ikusteko zenbait egunetan. Royal Opera Balletek hainbat eduki ipini ditu ikusgai, klase magistralak edota ballet eta opera ikuskizunak. Moskuko Bolshoi Balleta ere ari da bideoak zabaltzen egun hauetan.

Mundu osoan dantza irakasleak ari dira dantza saioak eskaintzen jendeak etxean dantza egin dezan, plataforma propio, youtube, facebook, twitter edo instgram bidez. Guztien artean bat hautatzeko Fama seriean "fama garestia da eta ordaintzen hasiko zarete" esaten zuenak, Debbie Allen-ek ematen dituenak instagramen, adibidez.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.