Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Paloteadoa Fustiñanan abuztuaren 6an ospatuko da

Dokumentuaren akzioak

Paloteadoa Fustiñanan abuztuaren 6an ospatuko da

2015/07/27 10:30
Fustiñanako Barde-ribera dantza taldeak abuztuaren 6an plazaratuko du bertako paloteadoa. Arratsaldeko 19:30etan izango da emanaldia Foruen plazan. Herriko patroiaren festak abuztuaren 5etik 11ra bitartean izango dira eta hauen baitan dantzatuko dute paloteadoa ere, Justo eta Pastor santuen omenez.

Gaiten doinura egindako dantzez gain, ahozko diskurtsoek eta elkarrizketek garrantzia berezia izaten dute paloteadoan. Horietan bertso errimatuen bidez, urtean zehar herrian geratutakoen eta gaurkotasunezko kontuen inguruan aritzen dira.

Barde-ribera dantza taldea 1979an sortu zen, paloteadoa berreskuratu zuten urtean bertan. Hau ez zen 1901etik dantzatzen eta  berreskuratu zenetik 1994ra arte urtero egin zen. Gerora, ordea, 1994 eta 2009 bitartean, dantzatzeari utzi zioten. Azken urte horretan berriro ere errekuperatu eta 2010ean neskek ere paloteadoan parte hartu zuten. Urte betera El trenzado dantza ere berreskuratu zuten.

Fustiñanako paloteadoak baditu zenbait berezitasun Cortes, Ribaforada eta beste inguruko paloteadoekin alderatuz gero. Izan ere, zati antzeztuan bi pertsonaiak besterik ez dute parte hartzen, besteetan lau izaten diren bitartean. Fustiñanako kasuan mayoralak edo artzain buruak eta radabanak edo antzainak bakarrik antzezten dute, gainontzeko herrietan aingerua eta deabrua ere badauden bitartean.

Aurten mayorala Jonathan Salvatierra izango da eta radabana, aldiz, Jesus Angel Agramonte. Dantzariak Barde-ribera dantza taldekoak izango dira eta musikariak Fustiñanako gaiteroak. Testuak Jonathan Salvatierra eta Javier Beltranek idatzi dituzte aurten.


Fustiñanako Paloteadoa

  • Eguna: Abuztuaren 6a, osteguna
  • Ordua: 19:30tan.
  • Lekua: Foruan plaza, Fustiñana.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.