Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren

Duguna eta Kezka dantza taldeak
2007/05/14 10:27
Euskal Herria, Katalunia, Aragoi, Errioxa, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute datorren maiatzaren 19an eta 20an Iruñean eta Eibarren ospatuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.

Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Iruñea eta Eibarko jaialdietan.

Guztira 19 taldek parte hartuko dute Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak antolatuta, maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.


Egitaraua

Eibar.Maiatzak 19, larunbata
42. Euskal Jaia

19:30etan Makila-dantzak jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko makila-dantzen erakustaldia:

22.00etan Afaria Untzagako karpan. (Eibarko Euskal Jaiko kantu afaria)

Iruñea. Maiatzak 19, larunbata

17:45etan Kalejira alde zaharretik barna Makila-dantzak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, txistulariak...

18.30etan Makila-dantzak jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko makila-dantzen erakustaldia:

21:00etan Afaria Aranzadiko kiroldegian.

Eibar. Maiatzak 20, igandea
42. Euskal Jaia

12.00etan Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagara: Makila-dantzak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko trikitilariak eta Jainagaren eskolako trikitilariak.

12.30etan Makila-dantzak jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko makila-dantzen erakustaldia:

14.30etan Bazkaria Untzagako karpan.

17.00etan Erromeria Untzaga Plazan.

  • Patxi eta Konpaniarekin erromeria 

19.00etan larrain-dantza Untzagan Plazan.

Dokumentuaren akzioak

Kezka - Duguna
2007/05/18 17:02

Euria eginez gero, Iruñean, Colegio de la Compasion ikastetxean egingo dira ekitaldiak (Arrotxapeko Bernardino Tirapu kalean). Eibarren, aldiz, Coliseo antzokian.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.