Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maitaldia 2016, zangoak zabaltzeko parada

Dokumentuaren akzioak

Maitaldia 2016, zangoak zabaltzeko parada

2016/09/08 10:25
Maitaldia 2016, zangoak zabaltzeko parada

Polina Jourdain - Kobycheva "Danse l’Absolu Délicat" argazki erakusketa.

Irailaren 9tik 18ra ospatuko da Biarritzen Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdia. Aurtengoa 26. edizioa izango da. Rhineko Opera Nazionaleko Balleta, Marseillako Balleta Nazionala, La Rochelleko ZKN, Dantzaz konpainia eta noski, etxeko Malandain Ballet Biarritz izango dira ikusi ahal izango diren konpainietako batzuk. Thierry Malandain zuzendariak adierazi duenez, dantzan ez bada, dantza ikusiz eta dantzaz gozatuz zangoak zabaltzeko parada eskainiko du 2016ko Maitaldiak Biarritzen. Hona hemen egitarau osoa.

Irailaren 8a osteguna

20:30 Le Royal Zinema - Dokumentala: "Comme ils respirent" Claire Patronik.

Irailaren 9a, ostirala

14:00 - 19:00 Sainte Eugenie Kriptam - Argazki erakusketa: "Danse l’Absolu Délicat" Polina Jourdain - Kobycheva.

21:00 Gare du Midi - Par Hofesh Shechter konpainia: Babarians

Britainia Handian finkatu Hofesh Shechter israeldar koreografo eta sortzaile izarrak dantza eta musika uztartzen ditu indar handiko ikuskizunetan, ikusmen eta sentikortasunezko elektro txokea trebetasun handiz erabiliz. Hiriko tripa eta tribuko pindarra nahasiz, baren-barnekoa, pasioa eta amodioa bezalako gaien inguruan ibiltzen da haren lanari halako magnetismo bat eskaintzeko Barbarians obraren bitartez. Sextet bat, boskote bat eta duo bat, rock musikan, folklorean edo forma klasikoagoetan oinarritu hirukako lurrikara moduko bat, trantsea, harridura sortzeko eta aberekeriatik amodiora iragaiteko.

Par Hofesh Shechter konpainia: Babarians

Irailaren 10a larunbata

10:00 - 18:00 Irudi departamendua - 3d proiekzioa: "Tango de soledad", "T’es pas la seule" Billy Cowie.

Billy Cowie

11:00 Gare du Midi-ko estudioa - Ikastaldia: Hofesh Shechter konpainiarekin.

12:30 Lorategi publikoa - Errepikapen publikoa: Eva Yerbabuena

14:00, 16:00, 18:00 Itsasargia - Manso’O’Bigi konpainia: Container

Lehen aldikotz Frantzian Kontainer hondatu bat. Metalezko pareten gainean bidaia baten aztarnak, deserrotzearen ufakoa. Haren sabelean, beste bizi batera heltzeko ametsak eta tirriak dantzatzen ditugu. Hurbilenetik, kontainerrean sartuz, Africa Manso Asensio & Damiano Bigi bikoteak oroitzapenak, zirrarak, bizitutako espereintziak eta ametsa betetzeko zorabioak bata bestearen ondotik bisitatzen dituen dantzari gorputz emateko.

Manso’O’Bigi konpainia: Container

17:00 Kasinoaren parvisa - Zarena Zarelako: Herrikoa

50 hamarkadako dantzaldi bateko giroan berriz sartuz, Fandango eta Joten historia dantzatua hainbat probintzia eta herritan, hala nola Asturiak, Galizia, Aragoa, Bizkaia, Lapurdi eta Bolibia praktikatuak diren moldean. Gonen itzuliei jarraikiz, kasketak buruan, tropa ederrak bertan mitxa kutsakorra alaiki helarazten du.

Zarena Zarelako: Herrikoa (Maitaldia)

19:00 Koliseoa - Teatro fisico: Un poyo rojo

Buenos Airesen azken urte hauetan gela guziak betetzen dituen argentinar bikote pindartsua izerdi patxetan datorkigu eskema maskulinoak zinez itxuraldatzeko. Kirol gela bateko aldagela batean, bi gizon, elkar neurtzen, elkar ikuskatzen, begirada zorrotza eta ondotik kolpeak batak besteari igorriz. Elkar hausikitzen, perekatzen, besarkatzen, milikatzen dute. Hatsak hatsari jostatzen hasten dira bi zakur eroren gisara, bi oilar gazte iduri. Maleziotsua eta sentsuala, garratza eta irrigarria. Borroka, dantza edo kabareta: poyo rojo gorputz eta irudi olerkia da, estereotipo falokrata guziak zapartarazteko.

Teatro fisico: Un poyo rojo

21:00 Kasinoa - Eva Yerbabuena: Apariencias

Nazio arte mailan flamencoko izarra den Eva Yerbabuenak, inspirazioa mundu inarrosi baten ezbeharretan eta mugimendua arimaren barnatasunetan bilatuz, norbera zinez dagoen bezala agerrarazteko parada eskaintzen du eta liluragarritasuna eraginez. Haien arloan zinez ospetsuak diren dantzari, kantari eta tresna jole batzuek lagundurik, flamenka dantzaren erritmoa oinarrietan bilaturik nabarmentzen du haren azken sorkuntzak. Erran behar da magia agertzen dela beti Yerbabuenak taulada haren aztalarekin jotzen duelarik eta figura irmoak bata bestearen ondotik agertzean. Eta irakitan eta tradizioz balitutako arte horren berrikuntzaren ikurra da, klasikoan aditua baita.

Eva Yerbabuena: Apariencias

Irailaren 11 igandea

11:00 Hondartza handian gigabarre: Richard Coudray (Malandain Ballet Biarritz).

Gigabarre Maitaldia

12:15 Kasinoko zelaigunea - Lauréat du concours uppa: Le microscope

14:00, 16:00, 18:00 Itsasargia - Manso’O’Bigi konpainia: Container

17:00 Bellevue plaza - Kepa Aguirre eta Zam Ebale: Alter ego

Birazkatze baten karietara Biarritz eta Ixelles- eko haurrak elkarrekin dantzan jartzea zen hemen asmoa. Nortasun handiko bi pertsonen arteko elkartzea izan da ere, bata Oldarra eta Nyangazam konpainietako zuzendaria. Bi gizon, bi ibilbide, bi dantza, hortik sortu da zango joko baten partitura, euskal dantza eta afro dantza garaikidea uztartzeko.

Kepa Aguirre eta Zam Ebale: Alter ego

19:00 Kasinoa - Samuel Mathieu konpainia: Assassins

Samuel Mathieuk gorputzen taldea, multzoa, masa, gurutzatzeak, nahasketak gustukoak ditu. Honekin, erritmoa bilatuko du haren antzerkietan soinu bakarra uneak buruz buruko uneekin aldizkatuz. Lau koreografori gomita luzatu eta haren solasa politikoagoa bilakatzen da. Boteretsuak bilduko lituzkeen apairu handi baten gisara, norbanako bakoitzak bere buruari inposatu edo gainditzen hautatu dituen mugetara igorriz. Talde antzerki bat norbanakoak galderak egin ditzan gure egoerari dagokionez gure munduari, edota ere aktualitateari oihartzun onena ematen duen bitartean.

 Samuel Mathieu konpainia: Assassins

21:00 Gare du Midi - Rhineko Opera Nazionaleko Balleta: La création - Die schöpfung

Uwe Scholz alemaniarrak hogoita sei urte zituen abentura ero horretan abiatu zelarik: Joseph Haydn-en oratorio handia dantzaren bidez antzeztea. 1985. urtea da eta kasik berehala lortu arrakastari esker Uwe Scholz lehen lerroan kokatzen da Europako dantzaren jokalekuan. Haren estikoak, musikalitate handienak lagundurik, bere aztarna koreografikoa dizdira handiarekin ekartzen du: errotikako murgiltzea musikak duen lilura eta metamorfosi indarrean barna. Dantza garden eta sentikorra, dantzariak, mundua nola sortu den kontatzeko Jainkoaren akrobatak bilakarazteko. Sekulako oratorio koreografiko honen bitartez, Uwe Scholz-ek lekukotasun izugarri hau utzi digu: dantzari zuzendu deia. Frantzian lehen aldikotz ikuskizun honetaz jabetuz, Rhineko Opera nazionaleko Balletak lekukoa hartzen du. Haren sinesmenen berrestea.

Rhineko Opera Nazionaleko Balleta: La création - Die schöpfung

Irailaren 12a astelehena

12:30 Lorategi publikoa -Errepikapen publikoa: Rêvolution konpainia

19:00 Koliseoa - (Re)Connaissance: Lucie Eidenbenz - Roy Assaf

Lehiaketaren izena sekula baino egokiagoa da zinez. Publikoak, Maitaldikoa besteak beste, eta instituzioek adierazi onarpena oso lagungarria izan da jalgitzen diren konpainiei egin etorkizun eder bat adierazteko, lehiaketaren ospe gero eta zabalagoari esker aurten Europatik etorri itzal handiko koreografo andana bat hurbildu da. Jadanik artista gisa onartuak direnak argian ezartzen lagunduz aniztasun koreografikoa gehiago agerian izateko nahikeria berri honekin, aurten gauza bikainak aurkeztuak izanen dira. Gure « barne basakeria » gogoetatzeko ezkilak lagun, haren haranean ibilaraziz Lucie Eidenbenz suitzarrak adierazten duen umore garratz eta politikoarekin. Gizon hirukote gogor eta anaikor sutsu bat biribilean muino baten gainean antzeztuz gizonen alferrikako konkista izpiritua salatzen du Roy Assaf israeldarrak gorputzez gorputz indartsu eta adierazgarriekin. Haranetik muinora gaur egungo sorkuntzaren gailurretatik hurbiltzeko.

(Re)Connaissance: Lucie Eidenbenz - Roy Assaf

21:00 Kasinoa - Rêvolution konpainia / Anthony Egéa: Les forains, hiriko balleta

Gazte multzo bat plaza batean agertzen da dantzatzeko griñarekin, mesfidantzaz beteriko behari sinesgaitzen begiradaren aitzinera aurkezteko. Askapenaren garaian, Roland Petit-ek, titiritero alai talde hau feriakari itxurarekin irudikatzen ditu. Izen bereko balleta, gazte zenean dantzarengan zuen fede mugiezina sortu obra koreografoaren ibilbidearen abiapuntua izango da. Musika klasikoaren mundua berrikusteko asmoa zuen Limogeseko Operak gomita luzaturik, Anthony Egeak XXI. mendeko feriakariak hip hoplari gisa irudikatu ditu. Henri Saugueten jatorrizko partituran, Franck 2 Louiseren inkantazio elektroek haien eran errepikaturik, hip hoplariek elkarri bota desafioak atzoko feriakarien segipena bilakatzen dira, gaurkoan gazteria eta dantzaren zinezko besta ospatzeko.

Rêvolution konpainia / Anthony Egéa: Les forains, hiriko balleta

Irailaren 13a asteartea

12:30 Lorategi publikoa - Errepikapen publikoa: CCN de La Rochelle

15:00 Mediatekako auditoriuma - Dokumentala: "L’homme qui danse" Valérie Urréa

"L’homme qui danse" Valérie Urréa

19:00 Koliseoa - Illicite konpainia: / Fábio Lopez: Poil de carotte

Haren haur denborako ametsa betetzeko ausardiaz, Fabio Lopez-ek Malandain Balleta Biarritzeko dantzaria izaten utzi du koreografo gisa segitzeko haren ibilbidean. Urrats handiz, lehen antzerki gisa Poil de Carotte obra antzeztea erabaki du. Jules Renoir-en eleberritik bezain bat Julien Duvivier zuzendariak burutu horren egokitzapen zinematografikoak inspiraturik, Fabio Lopezek, erretaula sentikorren bitartez haurtzaroaren atsekabeen aipamena egiten digu. Estetika neo klasiko batetik abiatuz, haren dantzak, narratiboa izan gabe, trufa biziei eta bihozgabekeriari aurre egin behar dion haur baten bizipenak agerrarazten ditu. Heziketaren pisua eta haurtzaro estigmatizatuaren lazturei buruz ekarri begirada baten gisara, Fabio Lopezek « Poil de Carotte ni niaz ere (piska bat). » Flaubertek erran omen zezakeen formula bere egiten du.

Illicite konpainia: / Fábio Lopez: Poil de carotte

21:00 Gare du midi - La Rochelleko ZKN / Accrorap konpainia: Opus 14

Balleteko dantzari talde batek soinu bakar batez Bizet-en musika bati jarraikiz marraztu “Pas de deux”, boskote, bakarkakoak edo multzoak. Antzerki klasikoa? Ez, OPUS 14, hamasei dantzarik eraman hip-hop su artifizial distiratsua da. 14. sorkuntza du Kader Attou La Rochelleko ZKN-eko zuzendari koreografoa hip hop balleteko dantzari talde batean sartzen ausartzen da eta alderantzizkoa egiten du ere. Dantza horren oinarrietara joaten da eta narrazio testuingurutik arrunt ateratzen da. Graff-en oinarritu eszenografian murgoldurik, kolektiboak orduan txunditurik uzten gaituen dantza zorabiagarria eskaintzen du. Errepertorio ideia da jalgitzen eta honekin batera hip-hop dantzaren historian sarrarazteko gogo fermua.

La Rochelleko ZKN / Accrorap konpainia: Opus 14

Irailaren 14a asteazkena

12:30 Lorategi publikoa - Biarritz Dance School: Emergence konpainia

15:00 Mediatekako auditoriuma - Dokumentala: "Hip hop bgirls" Nadja Harek

"Hip hop bgirls" Nadja Harek

19:00 Kasinoa - Pernette konpainia: Les ombres blanches

Nathalie Pernettek betidanik gauza bitxi eta arraroen aldeko zaletasuna adierazi du gatzeenei zuzendu bere antzerkietan. Ombres blanches obran gorputzetatik kea aterarazten die, gorputzak airean mugiarazten, xoriak kantarazten eta kaderak bakarrik mugiaratzen ditu! Kolpe maketsak edo xuxurlak, bitxikeria gorputz helmenean da. Arima erratuen munduak harrapatzen gaitu. Beldur ikarak, poesia asko aurki daitezke bi dantzarik eta mago batek antzeztu obra horretan giro fantastiko horren sortzeko. Poliki-poliki, baita sorpresaz ere haien mundura eramaten gaituzte eta fantastikoaren mugetaraino plazer handiz murgiltzen.

Pernette konpainia: Les ombres blanches

21:00 Koliseoa - Andréa Bescond: Les chatouilles ou la danse de la colere

Tauladaren gainean kadera xuri bat besterik ez da agertzen eta Andréa Bescond-ek ahal bezain bat inguma sarrarazten ditu bertan. Bakarrik aurkitzen dugu, jean eta kirol oinetakoak soinean. Gauzak kontatzen dizkigu eta dantzatzen du, azentu desberdinak dituzten pertsonaiak antzeztuz, bakarkako mutuak burutuz aitzina doalarik, boxeoan aritzen balitz bezala, hitzen gordintasuna jalgitzen utziz. Dantzaria antzerkilaria baita ere, eta duela guti Molière saria eskuratu du, baina sortzaile- antzezlea ere eta Eric Métayerek lagundurik gai adierazezina aipatzen du. 8 eta 12 urte artean « familiako adiskide » baten erasoak pairatu dituen Odette (Beltxargen aintzirako heroina bezala) neska ttipi baten haurtzaro suntsitua. Dantzari esker bere burua salbatu duen emazte baten ibilbidea, onestasunez eta deus gorde gabe aipaturik, batzuetan irri eginez, errabiaz eta biziz beteriko dantzaren bidez azpitik goiti bat izugarri delikatuki igorriz.

Andréa Bescond: Les chatouilles ou la danse de la colere

Irailaren 15a osteguna

12:30 Lorategi publikoa - Errepikapen publikoa: Dantzaz konpainia

15:00 Mediatekako auditoriuma - Dokumentala: "Passeurs de danse" Jean-Louis Sonzogni

"Passeurs de danse" Jean-Louis Sonzogni

19:00 Koliseoa - Liminal konpainia / Aurélien Richard: Revue Macabre

Aurélien Richard-i gustatzen zaio artxiboak bisitatzea, musika edo koreografia arlokoak, lurralde paraleloak asmatzeko. Musikagile eta koreografoak aldi honetan bere sorkuntza berria dantza makabroari zuzentzea erabaki du, bi gerlen arteko kabarete amestu bateko ikuskizun baten estetikari nahasiz. Margolari, zinegile, musikari eta koreografo askok heriotzari uko egiteko eta neurri filosofiko, poetiko, estetiko batzuetara eramateko burutu duten aldaketari luzapena ematen dion antzerkia. Debeku guziei uko eginez, burleskoari leku handi bat uzten baitio, idatzi partitura, Aurélien Richardek makabroa erabiltzen baitu heriotzaz trufatzeko eta irria eragiteko. Zorabiagarria zinez!

Liminal konpainia / Aurélien Richard: Revue Macabre

21:00 Kasinoa - Dantzaz konpainia: Aureo

Familiako giro baten gisara. Dantzaz: biziko gertakari garrantzitsuen karietara zorion handiz urruneko kusi batzuekin berriz biltzea bezala da. Euskal Herriko eragile eta motorra izanki, Dantzaz konpainiak leku bakana okupatzen du dantzaren munduan. Profesionalen mundura iragaitekotan diren hogoi bat dantzari biziki gaztek osaturik, konpainiak irrikitan diren dantzarientzat idazteko parada eskaintzen die koreografoei. Gizon ala emazte euskal herritar, herbeheretar, txekiar, frantses koreografoak, NDT eta Batshevaren artean banaturik Auréorentzat, – Itzik Galili, Christine Hassid, Jone San martin, Judith Argomaniz , Lukas Timulak- bost koreografoei zaie gomita luzatu bost zentzumenen inguruko sorkuntzak burutzeko. Gutizia handiko pertsonen elkartzea, dantzatzeko bizitasuna eta larrialdian halako oreka bat aurkitu dutenak. Dantzaz, tauladaren gainean berriz elkartzeko zoriona bizkortasunarekin heldu zaigu.

Dantzaz konpainia: Aureo

Irailaren 16a ostirala

12:30 Lorategi publikoa - Errepikapen publikoa: - Ando danse konpainia / Davy Brun

15:00 Mediatekako auditoriuma - D dokumentala: "Ballet" Frédérick Wiseman

"Ballet" Frédérick Wiseman

19:00 Kasinoa - Ando danse konpainia / Davy Brun: Combat

Koreografia sortzea ez ote da borroka? En s’attachant aux années militaires de Cervantes-ek armadan iragan urteei interesatuz, erran nahi baita Don Quichotte idatzi aitzineko urte eskas haiei, Davyn Brun-ek bere sorkuntza berrian koreografo gazte baten galderak eta arrangurak agerian jartzen ditu. Konpainia ospetsuenetan dantzatu ondoren neo klasikoaren oinordeko gisa aldarrikatuz dantzaren munduan molde ikusgarrian sartu diren belaunaldikoa den Combat-ek, haren obrak sortzeko urritasun eta oztopoak gaindituz doan gizon baten patua kontatzen du. Lau gizonentzako idatzi obra oso pertsonala, hastapeneko xalotasuna eta idealismoa, eta borrokaren ondoko birsorkuntza Cervantsesen figura erabiliz agerrarazten duena. Eta ameslari idealista horren borrokek dute Davy Brunen heldutasunaren aztarna agerian uzten.

Ando danse konpainia / Davy Brun: Combat

21:00 Gare du Midi - Marseillako Balleta Nazionala: Marseillako dantzari talde nazionala

Emio Grecco eta Pieter Scholten, Marseillako Balleta Nazionaleko zuzendari berriek manifestu kutsua duen antzerki handia eskaintzen diote honi. Garaia hunkitzen lortzen dute ere, bai eta arte koreografikoko funtsezko galdera batzuk pausatzen, Portu Zaharreko kaietatik askoz haratago doazen oihartzunekin. Nola egin balleta klasiko bat jostaleku bat edo gehiago gudu zelai bilaka dadin. Hamazazpi dantzari buru belarri sartu dira Balleta baten ahalmenen defendatzeko eta irudikatzeko, zorabiatzera garamatzaten lerro, figura, motibo, erretaula ugarirekin. Punta-erdi eta beso eskaintzak. Boz bakar eta ausartzia zatiak. Hemen, ausartzia oihuari lotzen zaio, “pas-de-deux” famatuenak aldatzen dira leinu bat bezala bat egiten duen talde bati aurre eginez. Iragana eta oraina hurbiletik elkarri torratzen eta kaskatzen dira musika pindartsu eta indartsu bati jarraikiz. Marseillako Balleta Nazionaleko Dantzari Taldea bertako zuzendarien begiradaren pean konpainiaz egina den potreta liluragarria eta kasik politikoa da: dantzari bakoitzaren gorputzaren indarra nabarmentzen duen taldea, multzoaren ahalmena horrela hobeki biderkatzeko.

Marseillako Balleta Nazionala: Marseillako dantzari talde nazionala

Irailaren 17a larunbata

10:00 - 12:00 Gare du Midi-ko estudioa - Haur eta guraso tailerra: Pernette konpainia

12:30 Lorategi Publikoa - Errepikapen publikoa: Pedro Pauwels

14:00 Gare du Midi-ko estudioa - Ikastaldia: Nicolas Le Riche & Clairemarie Osta

Nicolas Le Riche & Clairemarie Osta

19:00 Koliseoa - Pedro Pauwels konpainia: Sors

Mary Wigman, espresionismoaren amak betikoz finkatu ondotik ehun urte inguru igaro eta, Sorginaren dantza famatuaz egin duen antzezpena laguntzeko, Pedro Pauwelsek Carlotta Ikeda, Josef Nadj, Robyn Orlin eta Jérôme Thomas lau koreografo handiei galdegin die, baita bere buruari ere, bakarkako mitiko hau berriz bisitatzea. Lilura, xarmadura eta jaidura arteari onura ekarriko liokeen erritmoa, kemena eta jestuaren zeregina zoin den bilatuz Pedro Pauwelsi naturaz gaindikoari, ilunari, magia beltzari eta indar ikusezinei forma berri bat ematen laguntza ekartzen diote, emazte sorgina belagile gizona bilakatzen ikusten dugun ikuskizun beti harrigarri eta bitxiagoan. Sei aktako irakurketa bat « gorputzaren justizia » aipatzeko.

Pedro Pauwels konpainia: Sors

20:00 Kasinoaren parvisa - Lasala konpainia: Trip

Izen adierazgarria euskal koreografoak Maitialdiaren karietara sortu duen obra honetarako. Erhi puntetaraino burutua den jestu bakanak luzatu gomitak itxaropenez betetzen gaitu.

Lasala konpainia: Trip

21:00 Kasinoa - Hors Série konpainia: Toyi Toyi

Toyi Toyi protesta oihu bat bezala, Hego Afrikarrek adierazten zutena apartheid garaian. Bat egiteko oihua ere, hobeki erakusteko proiektu berri honekin Hamid Ben Mahik lortzen duela zubiak eraikitzen hego afrikar gazteria hau eta Hors Série bere konpainiako dantzarien artean. Dantzak eta lekukotasunak nahasiz, bizitzako anekdotak eta hip hop, pantsula eta gumboot karrika edo meatzetatik etorri dantzak aurrez aurre emanez, Hamid Ben Mahik beste behin ere nortasun koreografia soilak erakus zitzakeen kodeak eta mugak gainditzen ditu. Hiriko kultura horien kontzientziaz eta lehen arnasaz jabetzen laguntzen gaitu, kultura hauek ez daitezen dantza hauen bitartez bakarrik ordezkatuak izan. Horrela, «Toyi Toyi» beraz oihu baten bidez agertzen da, erran eta dantzatzeko behar gorri bat bezala.

Hors Série konpainia: Toyi Toyi

Irailaren 18a igandea

11:00 Hondartza handia - Gigbarre: Nicolas Le Riche

12:15 Kasinoko zelaigunea - Centre de formation danse de Biarritz

15:00 Bellevue plaza, Clemenceau pasabidea (atlanta) - 17h30 aretoetan merkatuako plazan (casablanca) - Manifeste konpainia: Point de vue sur coin de rue

Munduko alde guzietan dantzatzeko asmoari gorputz ematen dio Manifeste Kiak. Mundua kurrituz, Isabelle Saulle eta Adolfo Vargas (luzaz dantzari izan direnak Maguy Marin-en konpainian) karrika izkinak errealit teaz duten ikuspegia erakusteko dantzatzen dituzte. Herriko dantzari batekin sorkuntza aldi oro gauzatuz, izkinak elkarrizketa eragiten du. Biarritzen Atlanta eta Casablancakoa izanen da.

Manifeste konpainia: Point de vue sur coin de rue

19:00 Koliseoa - Inbilico konpainia / Luigia Riva: Innesti

Luigia Rivak obsesio bat arakatzen du: gorputzaren zatikatzea, osotasun bat aurkitzeko ezintasuna. Haren obra koreografikoa, plastikoa eta soinuz apaindatukoarekin eskapatzen zaiguna berriz sarrarazten entseatzen da. Sorkuntza berri honetan gorputz adarren pontak giharre, zelula edo organo gaingaratuez luzatuak dauzkaten bost pertsonaiak hiper gizon gogortasunaren kulturaren ezaugarrien sinboloak dira: indarra, nagusitasuna eta desafioa, norberaren barnea osoki agerian utziz gero sortzen den hauskortasunean. Antzezleen gorputzen metamorfosia ondorioztatzen dituzten protesiek eragin bat daukate haien mugimendu eta egoeretan, haien harremanetan eta haien irudimenezkoetan maskulinitatearen arketipoetara bidaltzen: gudaria, jakintsua, super heroia eta beste hain beste. Emendatuak diren gizon gorputzentzako sorkuntza bat, dantza organiko batean harturik.

Inbilico konpainia / Luigia Riva: Innesti

21:00 Gare du Midi - Nicolas Le Riche & Clairemarie Osta: Para-ll-eles

Parisko Opera utzi dutenetik, Nicolas Le Riche eta Clairemarie Ostak dantza klasikoari buruzko gaur egungo historio bat kontatzen dute. Para-ll-èles obra baliatzen dute hizkien artetik sartzeko maitasunezko lotura izari handiko “pas de deux” bati esker dardarrarazteko. Bi izar dantzariek espazioa eta denbora eskultatzen dituzte bikoteka edo bakarka elkar gurutzatuz, harreman batek izan ditzakeen forma desberdinen metaforak bailira. Lerratuz, jauzi eginez, gorputzak airean altxatuz dantzaren hiztegia salbuespenezko dantzari hauen onura jarria da. Bi lagunek bakar bat(zu)k eta elkarrekin dantzatu olerki bat Mathieu Chédid lagunak ondu musika lagun « zu eta nire artean deus ez dago, zu eta nire artean dena dago, zu eta nire artean gu gaude » lotzen dituen lokarria ikusteko. Izarrak zeru gorenean.

Nicolas Le Riche & Clairemarie Osta: Para-ll-eles

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.