Hitz horiekin gonbidatzen du Thierry Malandainek aurtengo Maitaldia Jaialdian parte hartzera. Irailaren 11a eta 20a bitartean dantzaz gozatzeko nazioarteko programazio handia dakarte Biarritzeko karrika eta antzokietara, Win Vandekeybus koreografo belgikar saritua eta Jose Carlos Martinezen Dantza Konpainia Nazionala besteak beste. Dantza emanaldiez gain honen inguruko film, hitzaldi zein erakusketek ere lekua izango dute dantzaz betetako hamarraldi honetan.
Euskal Konpainiak eta kanpokoak
Gutxitan ikus daitezkeen programa zabal eta aberatsen baten baitan Euskal Herritik zein kanpotik hurbildutako 30 konpainia izango dira guztira Le temps d'aimer la danse edo Maitaldia Jaialdian:
Etxekoen artean Kukai & Tanttaka, Mizel Théret, Bilaka eta Biarritzeko dantzaren formazio profesionaleko eskolako dantzariak izango dira beren lanak aurkezten.
Hauez gain dantza tradizionalaz gozatzeko aukera ere izango da Maitaldian, irailaren 19an Euskal Herriko zenbait txokotako ezpata-dantzak ikusteko aukera izango baita 16:00retatik aurrera hiriko erdigunean. Biarritzeko Maritzuli Konpainiak San Martin ezpata-dantza ekarriko du berriro ere hiriko karriketara, Markiña-Xemeingo ezpata-dantza eta Laneztosako dantzak plazaratuko ditu Zerutxu dantza taldeak eta Iruñeako Duguna dantza taldeak aldiz, San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza eramango du Biarritzera.
Biarritzeko San Martin ezpata-dantza. Argazkia: Iñaki Zugazti. Dantzan CC BY-SA
Erakusketak, hitzaldiak eta dantza-zinea
Dantzaz gozatzen jarraitzeko emanaldiez gain hitzaldi eta erakusketak ere badakartza Maitaldiak. Azkenen kasuan 3 izango dira irailaren 11tik 20ra bitartean zabalik izango direnak: Debussy 3.0, Dantza izpiak eta Soka erakusketak, zeintzuetan dantza modu ezberdinetatik aztertu den.
Rosita Boisseua kazetari eta dantza kritikariaren hitzaldia izango da irailaren 12an goizeko 11:00etan eta Josseline eta Serge Bertin senar-emazteak izango dira irailaren 17an Mediatekan.
Dantza-zineari dagokionez La danseuse d'ébène, Homing,Corps accords eta Danse Grozny danse filmak ikusi ahal izango dira hamar egunetan zehar.
Maitaldia 2015, programa:
Irailak 11 ostirala
19:00 Mizel Théret: Zisnearen azken kantuak / Colisée
21:30 Malandain Ballet Biarritz: Estro / Portu Zaharreko hondartza
21:30 Genevako Junior Baleta: Monger / Portu Zaharreko hondartza
Irailak 12 larunbata
11:00 Rosita Boisseauren hitzaldia / Mediateka
12:30 L’Eventail Dantza Konpainia / Parke publikoa
14:30 NeoPost Foofwa Konpainia: Live & Dance & Die / Itsasargiko zabalgunea
17:00 Bilaka: Leihotik / Ste-Eugénie plaza
19:00 Ariadone Konapinia: Utt /Colisée
21:00 L’Eventail Dantza Konpainia : Si Peau d’âne m’était conté / Casino
Irailak 13 igandea
11:00 Gigabarre Elephant in the Black Box Company-rekin / Hondartza handiko pasealeku
12:30 Samir Calixto / Korzo Productions / Parke publikoa
14:30 La Tierce Konpainia : Escritures / Parke publikoa
16:00 Maritzuli Konpainia : Lau Ezpata dantza / Hiriaren erdigunean
19:00 Lehiaketako irabazleei errekonozimendua: Sine Qua Non art Konpainia : Des ailleurs sans lieux, CUBe association Christian Ubl : Shake it Out, Le Collectif Ès : Hippopotomonstrosesquippedaliophobie / Colisée
21:00 Samir Calixto eta Korzo productions (Holanda) : Paradise Lost / Casino
Irailak 20 igandea
11:00 Gigabarre eta Malandain Ballet Biarritz / Hondartza handiko pasealekua
12:15 Centre de Formation Danse Biarritz / Casinoko atarian
16:00 Rosa Royo : Bailando con Aylé / | Parke publikoa
17:00 Anne Nguyen eta Michel schweizer : Au pied de la lettre / Colisée
19:00 Neo Post Foofwa Konpainia (Suitza) : La danse des 25 ans / Biarritzeko itsasargia
21:00 Ultima Vez - Wim vandekeybus (Belgika) : What the Body Does Not Remember / Gare du Midi