Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?

Dokumentuaren akzioak

Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?

2012/11/21 13:10

Lantzeko inauterietako zortzikoa hamaika modutara ikusten da dantzatzen munduan barrena. Berez, Lantz-en egiten den zortziko hori oinarrian Baztango zortzikoaren oso antzekoa da (egin kontu Lantzen luzaroan jo zuen txistularia, Maurizio Elizalde, baztandarra zela) eta ziur aski estilo aldetik apur bat aldatzen joan da inauteria berreskuratu zenetik (60ko hamarkadan) hona. Baina zortzikoa dantzatzeko erabiltzen dituzten urratsen patroi erritmikoari dagokienez, bideo zaharrak ikusita antzematen da ez dela apenas aldatu azken 40 urteotan, alegia, Lantz-en bertan berdintsu jarraitzen dutela zortzikoa dantzatzen.

Ikus dezagun Leioako bideo-tutorialean jaso duten Lantzeko zortzikoa.

Eta orain ikus dezagun Lantzen dantzatzen dutena.

Estilo eta desplazamendu desberdintasunez haratago, alde nabarmenena urratsen egitura erritmikoan dago, bueltetan oso garbi antzematen da patroi erritmiko desberdinak direla. Dantzan ez dakitenek akaso ez dute antzemango desberdintasuna, baina dantzari eta dantza irakasleek ongi bereiztu beharreko kontua da.

Interneten aroan bizi gara, eta gaur egun sarea dantzaz betetako itsaso zabal bat da. Baina itsaso horretan dena nahasten da eta ez dago bereizterik perretxiko ona eta txarra. Eta bideo-tutorial bat perretxiko oso ona izan beharko litzateke, alegia, ondo landutakoa eta ondo ezagutzen den zerbait.

Dokumentuaren akzioak

2012/11/21 13:57
Albistean esaten dituzuen horiez gain (patroi erritmikoa, estiloa, desplazamendua...) badago beste alde bat "orokortua" dagoen zortzikoaren eta Lantz-en dantzatzen dutenaren aldean. Lantz-en musikaren esaldi ez-pareetan ohikotzat dugun bigarren urratsa egiten dute (hau da, atzerakako pausoa, nolabait esatearren), eta esaldi pareetan aldiz, bestea (3 itzuli egiten dituena).

Alegia, atzerako pausoarekin hasten direla dantzan Lantzen, Baztanen ez bezala (http://www.youtube.com/watch?v=D4p9Fi7tIKw). Nire ustez jendeak nahastu egiten ditu baten musika (Lantzekoarena) eta bestearen dantzatzeko manera (Baztangoa), urratsen ordenari doakionez behintzat.

 Guri Eder-ek erakutsi digu hori eta honen harira ere izan dugu ima-mikaren bat hortik. Bideoak begiratzea baino ez dago!
2012/11/21 14:12
Betiko kontua: mugimendua imitzatzen dugu edo imitatu nahi dugu, barruan duen egitura erritmikoa kontutan izan gabe. Zortzikoen egitura beti fijoa da, apaindurak aparte. Nere ustez neska honek egiten duen estiloa sortu zuen zortzikoa hasi delarik zabaltzen eta gero eta arinago zojotzen zelarik. Honek zailtzen zuen urrats guziak ongi markatzea, eta eskema berriak sortu ziren. Neretzako ez dago gaizki dantzatua, estilo berria baita, baina ezin da esan Lantzeko zortzikoa denik, nere ustez.
2012/11/21 21:40
Ezaguna da ba nora goazen jakiteko nondik gatozen...galdetzea behintzat! -ing letrez bukatzen den edozein kirol baino arriskutsuago begittantzen zaizkit halako ahalegin miresgarriak. Balorea edo inkonzientzia... Ala biak. Euskara egitea bada asuntoa ondo dago. Askok positiboki baloratzen dute hori. Plazak badoaz beteaz larrain dantza eta lantzeko zortzikoak dantzatuaz.
2012/11/23 12:51
Batzuetan ematen du gaur egun ezagutzen duguna betidanik izan dela horrela. Entzun Lantzeko gizon honek txistukatzen duen lantzeko zortzikoaren bertsioa. Zati hoiek gaur egun jotzen dira iturenen eta baztanen, beraz...

http://www.navarchivo.com/[…]/zortzikoa
2012/11/23 17:59
Julian Beunza da Lantz-eko azken euskaldun-zaharra. Harribitxi bat, bera eta bere txistualdia.

Eta ez hau! http://www.youtube.com/watch?v=qM5PDzZrGbU La madre del cordero!
2012/11/25 20:40
????????????? Ala!!!!!!!!!!!, ez dakit zer esan, aritzek ekartzen duen bideoa... ejem

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.