Dokumentuaren akzioak
Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?
Lantzeko inauterietako zortzikoa hamaika modutara ikusten da dantzatzen munduan barrena. Berez, Lantz-en egiten den zortziko hori oinarrian Baztango zortzikoaren oso antzekoa da (egin kontu Lantzen luzaroan jo zuen txistularia, Maurizio Elizalde, baztandarra zela) eta ziur aski estilo aldetik apur bat aldatzen joan da inauteria berreskuratu zenetik (60ko hamarkadan) hona. Baina zortzikoa dantzatzeko erabiltzen dituzten urratsen patroi erritmikoari dagokienez, bideo zaharrak ikusita antzematen da ez dela apenas aldatu azken 40 urteotan, alegia, Lantz-en bertan berdintsu jarraitzen dutela zortzikoa dantzatzen.
Ikus dezagun Leioako bideo-tutorialean jaso duten Lantzeko zortzikoa.
Eta orain ikus dezagun Lantzen dantzatzen dutena.
Estilo eta desplazamendu desberdintasunez haratago, alde nabarmenena urratsen egitura erritmikoan dago, bueltetan oso garbi antzematen da patroi erritmiko desberdinak direla. Dantzan ez dakitenek akaso ez dute antzemango desberdintasuna, baina dantzari eta dantza irakasleek ongi bereiztu beharreko kontua da.
Interneten aroan bizi gara, eta gaur egun sarea dantzaz betetako itsaso zabal bat da. Baina itsaso horretan dena nahasten da eta ez dago bereizterik perretxiko ona eta txarra. Eta bideo-tutorial bat perretxiko oso ona izan beharko litzateke, alegia, ondo landutakoa eta ondo ezagutzen den zerbait.
Dokumentuaren akzioak
Alegia, atzerako pausoarekin hasten direla dantzan Lantzen, Baztanen ez bezala (http://www.youtube.com/watch?v=D4p9Fi7tIKw). Nire ustez jendeak nahastu egiten ditu baten musika (Lantzekoarena) eta bestearen dantzatzeko manera (Baztangoa), urratsen ordenari doakionez behintzat.
Guri Eder-ek erakutsi digu hori eta honen harira ere izan dugu ima-mikaren bat hortik. Bideoak begiratzea baino ez dago!
http://www.navarchivo.com/[…]/zortzikoa
Eta ez hau! http://www.youtube.com/watch?v=qM5PDzZrGbU La madre del cordero!