Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da

Dokumentuaren akzioak

Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da

Iruñerriko Euskal Jaia
2014/04/30 11:45
Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da

Argazkia: Oiartso Los Arcos

Eskualdean euskal kulturaren alde lanean diharduten taldeen biltoki izanen da Iruñeko Alde Zaharra. Goizean kalejirak, ekitaldia eta larraindantza izanen dira, eguerdian bazkari herrikoia, eta arratsaldean dantzaldi eta kontzertuak. Ederlezi pastorala ere emanen dute Burgoen plazan. Aurten, gainera, jarduerak izanen dira aurreko bi egunetan.

"Aiztur guzien gainetik". Hala dio aurten Iruñerriko Euskal Jaiaren leloak. Izan ere, murrizketen aurka eta bertako kulturaren aldeko jarduna izanen da Iruñerri osoko taldeak bilduko dituen besta. Hirugarren edizioa izanen da aurtengoa, eta ohiko egitaraua prestatu dute horretarako. Dantzariek, joaldunek, musikariek, txarangek, fanfarreek eta erraldoiek parte hartuko dute.

Gainera, aurten izanen da berritasunik. Euskal Jaiaren aurreko egunetan ekitaldiak izanen dira, ostegun eta ostiralean hain zuzen ere. Bakarrizketa saioa lehenbizikoan, eta bertso desafioa bigarrenean. Barry Barrezek eta Baltziskuetak euskaldunen egunerokotasuna umorearen bitartez aztertuko dute Euskalduna naiz eta arraro nago saioan, Euskal Herrian Euskarazekin batera sortua. Ostiralean, berriz, Iruñerriko bertsolarien arteko desafioa izanen da.

EGITARAUA:

10:00etan herri gosariak Estafeta eta Jarauta karriketan.

11:30ean kalejirak Alde Zaharreko karriketan barna. Dantzariak, joaldunak, erraldoiak, trikitilariak, txarangak, fanfarreak…

13:00etan ekitaldi nagusia Udaletxeko plazan.

13:30ean Larraindantza eta erraldoien topaketa Gazteluko plazan.

15:00etan herri bazkaria Arrano elkartean(bazkalondoan Ostatu ibiltaria taldea).

17:00ean Nicole Lougarot eta Mitxel Etxekoparren "Ederlezi" pastorala Burgoen plazan.

18:00etan dantzaldia Nabarrerian: Karrikadantza eta Zwekere

19:00etan kontzertuak Jarana peñan: Revital eta Prest!

19:00etan elektrotxaranga Alde Zaharreko karriketan barna (Kalekaldetik abiatuta).

22:00etan luntxa Gora Iruñea! tabernan.

23:00etatik 2:30etara kontzertuak Gora Iruñea! tabernan: Goienetxe Anaiak, Skabidean eta Chotakabra

*Egun osoan zehar txikiendako jarduerak Santa Ana plazan (txokolatada, puzgarriak, tailerrak, dantzari txikiak, etab).

Dokumentuaren akzioak

2014/05/04 15:10
Programan akats bat dago. Hasteko emanen del pastorala Mixel Etxekoparren eta Nicole Laugarot-en "Ederlezi" pastorala izanen da eta bigarrena, ordua: arratsaldeko 17:00ak.
2014/05/05 10:41
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.