Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia

2018/01/12 08:45
Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia

Lantzeko inauteria. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan CC BY-SA

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerrendan ez daude guztiak. Gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.

Inauteri giroan maskaradak ospatzen dira Zuberoan, eta beraz, hona hemen Muskildiko gazteen maskaraden egutegi osoa.

2018an hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 8a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu
  • Otsailaren 9a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Otsailaren 10a, Larunbata, Inaute larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailaren 11a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 12a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita...
  • Otsailaren 13a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

 

Inauteriak 2018 egutegia

 

Urtarrilak 13, larunbata

Urtarrilak 14, igandea

Urtarrilak 20, larunbata

Urtarrilak 21, igandea

Urtarrilak 25, osteguna

Urtarrilak 27, larunbata

Urtarrilak 28, igandea

Urtarrilak 29, astelehena

Urtarrilak 30, asteartea

Otsailak 1, osteguna

Otsailak 2, ostirala

Otsailak 3, larunbata

Otsailak 4, igandea

Otsailak 8, ostegun gizena

Otsailak 9, ostiral mehea

Otsailak 10, Inaute larunbata

Otsailak 11, inaute igandea edo Zaldunita

Otsailak 12, inaute astelehena

Otsailak 13, inaute asteartea

Otsailak 17, larunbata

Otsailak 25, igandea

Martxoak 18, igandea

 

    ***

    Maskaradak Zuberoan (gainontzeko datak)

     

    Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!

    Dokumentuaren akzioak

    2018/01/12 11:56
    Otsailak 11:
    Goizueta: Umeen zahagi dantza

    Otsailak 17:
    Goizueta: Kontuen eguna
    2018/01/14 20:48
    Inaute larunbatean (otsailak 10), Ostadar Dantza Taldeak urteroko inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko du Beasaingo kaleetan barrena, 10:30etik aurrera. Bertan, Euskal Herri mailako inauteri-dantza ezberdinak eskainiko ditugu. Dantzariez gainera, musikari laguntzaileak eta parte hartzera animatzen diren herritarrak ere irtengo dira.

    Eskertuko genizueke zuen egutegian gure ekitaldia ere gehituko bazenute. Eskerrik asko aldez aurretik.

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.