Dokumentuaren akzioak
Ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin
Dantza tradizionaleko formakuntzan laguntzeko sortu zuen Dantzan Ikasi programa Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta 2010eko programazioan hiru saio berri eskaintzen ditu abendurako. Saio teorikoa izango da bat, teoriko-praktikoa bestea eta erabat praktikoa azkena.
Xabier Etxabe: Zarauzko folklorea
Xabier Etxabe eta Xabier Alberdik Zarauzko
folklorea sakon aztertu dute zenbait urtez eta lan horren emaitza
argitaratu dute Zarauzko folklorea liburuan. Euskal dantzaren
ibilbidea herri baten adibidetik ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du
lanak. Zarauzko
folkloretik abiatuta esparru zabalago batean baliagarri izan daitezkeen
analisi eta gogoeta eskainiko ditu Xabier Etxabek.
Juan Antonio Urbeltz (Ikerfolk): Dantza kantatuak borobilean, Irradaka eta Axuri-beltza
Borobilean
eta kantuan egiten diren dantzak Europan ditugun dantzen artean
zaharrenetarikoak direla esan ohi dute ikertzaileek. Bildutako dokumentaziotik
abiatuta Argia dantzari taldeak egindako birsortze lanak azalduko ditu
Juan Antonio Urbeltz-ek, eta horietako bi, Irradaka eta Axuri-beltza, dantzatzen
irakatsiko ditu Argiako dantzariek lagunduta.
Zerutxu dantza taldea: Xemeingo ezpata-dantza
Arretxinagako San Migel ermitaren
ondoan dantzatzen du urtero Zerutxu dantza taldeak Xemeingo
ezpata-dantza. Ezpata luzeekin egiten den ezpata-dantza
berezia da Xemeingoa, Europako beste hainbat ezpata-dantzekin
antzekotasunak dituena: Taldearen antolaketa, egiten dituzten zubiak,
ezpatak gurutzatuz osatzen duten arrosa, haren gainera maisu-zaharra
igotzeko ohitura... Koreografikoki ezpata-dantza aberats eta ederra da.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago eta izen-emateko bidea:
Dokumentuaren akzioak