Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartza gai nagusi hartuta, hemen da Hartzaro 2014 jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Hartza gai nagusi hartuta, hemen da Hartzaro 2014 jaialdia

2014/02/20 12:40

Elizondoko inauteria: Hartza
Argazkia: Pello San Millan
Hartzaro jaialdiak 18. ekitaldia du aurtengoa, eta izenari ohore eginez Hartza izango du protagonista. Thierry Truffaut eta Robert Bosch ikertzaileak Pirinioetan hartzaren inguruan antolatzen diren festak izango dituzte hizpide otsailaren 26an eskainiko dute hitzaldian. Hartzaro jaialdiak "Karrikako arteen eta taulagaineko arteen arteko lokarria" jorratzen du, baita "ohikoaren eta sorkuntzaren artean, ikusgarri amateurraren eta profesionalaren artean" ere. Herri Soinu elkarteak "ohiko musika eta dantza sustatzea du xede gazteei eta Iparraldeko publiko ahal bezain zabalari ondarea transmititzea" du xede bere jardunbidean.

Hartzarorekin batera Hartza Altzoan jaialdia antolatu du Herri Soinuk, "publiko gazteari zuzendua izanen den bitartekotasun kulturalari buruzko asteburua" hain zuzen ere. Herri Soinu, Errobiko Kaskarotak, Latsa elkartea, Ur Begi, ASCA, Deneri Idekia, Burrunka, Uztaritzeko Soinulariak eta Iparraldeko Gaiteroak elkarteek parte hartzen dute Hartzaro jaialdiaren antolaketan.

Hartzaro 2014

Otsailaren 1etik martxoaren 4a arte, Uztaritzeko liburutegian - Lapurdi Erdigunean: Ihaute Denbora, Pireneetan ihauterietazko argazki erakusketa izenekoa. Argazkiak Eliane Heguiaphalek harturik.

Otsailak 26, astezkena - Latsan
Thierry Truffaut eta Robert Bosch18:00etan Festibalaren hastapena: Mintzaldi “Pireneetan hartzaren pestak” Thierry Truffaut (Euskal Herria) eta Robert Bosch (Katalunia) Fêtes de l’Ours en Vallespir izeneko liburua idatzi duena. Bi etnologoek bidaiatzerat hartza ondoan gomitatzen gaituzte.

19:30etan 18. Hartzaro festibalari hasiera, Jostetak gizon-koruak eta Kiki Bordak alaiturik

Otsailak 27, osteguna - Hiribehereko pilota plazan (euria balitz Kiroleta esker paretan)
19:00etan Tutak - 2013ko eta 2014eko ‘Karrikako sorkuntza’. Aspalditik ohizko Tobera mustrak ez dira agertzen Uztaritzen. Iaztik aintzina berriz karriketan entzungai dira. Burrunka, Zirtzilak, ASCA, Afrika Dambo...Jokin Irungaray (gidaria) – Laurent Harinordoqui (dantzak) – Haritz Videgain (toberak)– Herri Soinu elkarteak egina. Zirt zart - 2014eko Hartzaroaren ‘Karrikako sorkuntza’. Sandrine Paralieu (dantzak) - Pierre Sangla eta Rémy Gachis (soinuak: Burrunka) - Herri Soinu elkarteak egina.
20:00etan Erromeria Latsan – Jan-edanak. Larrealde Trikitilariek eta Uztaritzeko Gaiteroek alaiturik.

Otsailak 28, ostirala
18:00etan Lapurdi gelan - «Euskaldunen irria: bertsolaritza eta maskaradak Barkotxetik Larrainerat» Eric Dicharry antropologoak emanik. Ur Begi elkartea lagun. Iparraldeko jakintsu horrek Euskal Herriko kultura, euskara eta gizartea ikertzen ohi ditu.

Kalakan20:30etan Uztaritzeko elizan - Musikantuz - Salneurriak  13€  10€. Lapurtarrak koroa, 40 kantariez osaturik Marilys Daguerrek bideratua - Uztaritzeko Txistulariak eta Asier Goieaskoetxea (alboka). Kalakan hirukotea Madonnarekilan munduz mundu ibiliz ainitz jende ezagutu du eta ainitz ikasi. Geroztik etxerat sartu da eta geroztik musika sakonago zabaltzen da jendearekin hurbil hurbiltik.

Oraiko Musika Gaua
22:00etan Didier ostatuan - Selenite Folk Rock soinuan barna dabil, Muddy Waters, Dustin Kensrue, Radiohead edota Thrice kantariak adituz bere musika entzunarazteko.

23:00etan Ttirritta ostatuan - Nukore 2004ean Gasteizeko metal taldea sortu da hardcore, funky drum&bass, hip hop iturrietatik edanez. «BROKEN HIP? HOP ON!» bigarren KDa aurkeztuko dute.

Gauerditan Gaztetxen - More too taldea berritua indarrez berriz jiten da underground tauladarat.

Martxoak 1, igandea 

Master Class Dantza eta Soinua
10:00etarik 12:00arte Gaita, Iparraldeko Gaiteroek sustatua - Lagunen Etxean - Xehetasunak 06.62.11.18.55
11:00tatik – 12:00arte «Zumba Party» Sandrine Paralieuk animatua - Bilgunen - Tokian bertan izena eman

Aldapako San Fermin ezpata-dantza12:00etan Hiribehere auzoan - Karrikako musikaldi Duguna eta Iparraldeko Gaiteroak taldeekin
16:30etan Hiribehereko pilota plazan - Karrikako Sorkuntzak - Urririk

«Zaharrak eta Gazt(i)k» ikusgarria, Kautere Balet (Maule - Zuberoa)
Xiberotar dantzaren eboluzioaren erakusteko, ikusgarriak oposizioan ezartzen ditu bi talde: zaharrak eta gazteak. Jauzi batean ohartuz haien desberdintasuna, hitzetan eta dantza« battle » Kautere Baletbatean desafiatuko dira jakiteko nork duen egia. Nork irabaziko du? Publikoak erranen …ala musika taldeak.

 «Gelajauziak», Kukai konpania (Errenteria - Gipuzkoa).
Bi dantza maisuek, Jon Maya gipuzkoarrak eta Cesc Gelabert katalandarrak, ikusgarri berri hau asmatu dute. Elgarrekin miatzen dute ohiko dantza zoin den eragina gizartean. Sorkuntza huntan Lapurdiko Jauziak eta Gipuzkoako Soinu Zaharrak artean ikertzen dute. Munduan zehar ezaguna den Kataluniako dantza maisuari esker oraiko dantzatik pasatuz.

Duguna Taldea (Iruñea – Nafarroa)
Duguna - Iruñeko dantzariak dantza taldea 1949. urtean sortu zen Iruñeko Udalaren gerizpean. ordutik hona Iruñeko ospakizun nagusietan dantzatzea du helburu nagusi. Oro har dantza tradizionala sustatzea eta hedatzea da xedea. Hartzaro festibalarendako karrikako sorkuntza berrezia aurkeztuko dute.

21:00etan Dantzaz Luhusoko Harri Xuri salan - Salneurriak  13€  10€
«Iruñeko ferietan» Duguna Taldea (Iruñea - Nafarroa)
Iruñeko zenbait ospakizunetarako atondutako dantzak-sorkuntzak dira. Alde batetik San Fermin Aldapakoaren dantzak: Ezpata-dantza eta Irradaka eta bestetik San Juan bezperako soka-dantza.

«1937 gogoaren bidezidorretatik» Kukai Konpainia (Errenteria – Gipuzkoa)
Kukai 19371937.urteko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten. Haur horien artetik zazpi aukeratu ditugu guk, beraien historia kontatzeko, eta baraiek erakutsiko digute une garratzak alaitasunez ere zipriztindu daitezkela. Nola? Dantza izango da ume hauen arteko zilbor estea, eta Juan Mari Beltranen doinu poetikoak gogoraraziko die etxeko arnasa gertu dutela, gogoaren bidezidorretatik.

Martxoak 2, igandea. Ohituraren eguna
9:00etan Kaskarotak mutilak eta gazteak etxez etxe Hiribeheren
10:00etan Latsan -Txilindron lehiaketa- Alaitzeko Alboka Tropik taldea eta Uztaritzeko Gaiteroak
11:00etan Elizaren aintzinean- Meza nagusiaren ondotik Uztaritzeko Kaskarotak dantzan.
13:30etan Bazkaria Latsan - Deitu aintzinetik 06 98 62 99 76. Salneurriak 18€
Bazkal ondoan lehiaketaren emaitzak.
18:00etan Mutxikoak Ezpela Txarangak emanik - Taloak eta edariak.

 Martxoak 3, astelehena. Gaztain gaua – Hiribehere auzoan - Latsan
18:00etan Ipuin zirtogarriak - Xan Errotabehere kondalariarekin. Ihauteri kari zertan da gure gizona
Jan edanak.
20:30etan Cuarteto Tangata taldea. Argentinako Tango famatuan zehar bidai ederra Osvaldo Pugliese, Anibal Troïlo, Horacio Salgan, Carlos Gardel eta Astor Piazzola soinuen bidez. Michel Etchenique (bandoneon) – Jacek Friedrich (Xirribita) – Jean Garin (baxoa) – Nicolas Vielle (pianoa)

Martxoak 4, astearte gizena - Ihauteriak
Festibalaren azken eguna baina garrantzitsuena, neguaren bukaera eta udaberriaren iratzartzea ospatzen baita. Animaleak, Sorginak, Mamutzak, Negar-kantariak, Maiak, Hartza eta Zirtzilak, Zanpantzarren auzia, Uztaritzeko txaranga, gaiteroak eta trikitilariak, Burrunka taldea, 250 dantzari, antzerkilari baino gehiago. Eta nola ez, jende trumilka mozoraturik karriketan.

Hiribehereko pilota plazan
17:45etan Bokale Brass Band taldea. New-Orleaneko soinua hartuz, funk eta soul nahasiz jazz ez arrunta eskaintzen dauku. Musika alaitua eta ihauterietakoa zinez entzuteko.
18:15etan Zirtzilak plaza hartuko dute. Ibilbidea Purgurat buruz - 18:45etan Elizaren aintzinean Maiak dantzan.
Purguko pilota plazan
19:00etan Zanpantzarren auzia - Dantzak, Toberak, Musika. Hartzaro kari sorkuntza Sua Dantza. Dantzak: Joxe Cazaubon – Soinuak: Rémy Gachis, Gaita Luze taldearendako
20:00etan Erromeria Kiki Bordatxo eta Bokale Brass Band taldeekin - Jan-edanak.
Gauerditik goiti Bilguneko batzokian gau pasa, Izartxok antolaturik.

Erlazionatutako elementuak
Hartzaro Festibala 2014 programa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.