Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Francisco Berueteren inguruko zikloa Lizarran

Dokumentuaren akzioak

Francisco Berueteren inguruko zikloa Lizarran

2009/11/26 11:56

Lizarrako dantzaren XX. mendeko historian zutabe nagusietako izan da Francisco Beruete. Lizarrako udal dantza taldearen zuzendari eta dantza-maisu izan zen XX. mendeko 50. hamarkada inguruan. Gaur egun LIzarran dantzatzen diren zenbait dantzen sortzaile ere izan zen: Korrontxo, Desmayo, Balsa, Ballestak.... Kulturaren munduan kezka handiko gizona izaki, Santiago bideko lagunen elkarteko sortzaile izan zen. 2000. urtean hil zen Francisco Beruete.

Horra Francisco Beruete Dantzari ohien elkartearen laguntzarekin antolatutako jardunaldiak:

Azaroak 27, ostirala, 19:30

  • Erakusketa: "Francisco Beruete Calleja, gizona bere garaian" erakusketaren inaugurazioa. Abenduaren 13a arte irekita izango da. Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean.

 

Azaroak 30, astelehena, 20:00

  • Mahai ingurua: "Fancisco Beruete eta Folklorea"

Mikel Aranburu, Javier Lacunza, Antonio Montero, Angelines Abascal, Sinforoso Barricart, Teresa Basarte eta Mª Victori Gascón. Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean.


Abenduak 2, asteazkena, 20:00
  • Mahai ingurua: "Francisco Beruete eta Nafarroa"
Juan Cruz Alli eta Joaquín Gortari. Organizada por la asociación de ex dantzaris, será a las 20.00 horas en la Casa de Cultura. Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean.

Beruete jardunaldiak kartela


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.