Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Bisita dantzatua

2021/06/07 15:00 Donibane Lohizune, Ziburu

"Euskal dantzaren ezagutza egin", historia eta dantza elkartzen dituen bisita Begiraleak taldeko dantzarien parte hartzearekin.

  • Toki mugatuak
  • Izen emateak: Turismo Bulegoetan -  05 59 26 03 16 / 05 59 47 64 56

Gehiago irakurri

Emakumeak + Miedo

2021/07/08 20:00 Donostia, Kutxa Kultur Terraza

NODE - Emakumeak

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Inposatutako bidaia bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean, amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Musika originala: Aranzazu Calleja
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Filmmaker: Jesús Lacorte
  • Ekoizpen ejekutiboa/Banaketa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena: NODE
  • Sorkuntza kolektiboa
  • Zuzendaritza: Ion Estala
  • Babesa: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Dantzagunea, Kutxa Kultur, Mundubat, LABO.

Puy Barral - Miedo

Bizi garen gizartean, eta are gehiago egungo ziurgabetasun-egoeran, beldurra da antsietate handieneko iturrietako bat.

Lan honetan modu desmoldakorrean ikasitako beldurrari buruz hitzegiten dugu. Gure buruan zurrumurru egiten duena eta gure urratsak geldiarazten dituenari buruz.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza: Puy Barral
Antzezleak: Puy Barral, Leire Otamendi
Testuak: David Testal, Puy Barral
Narrazioa: Puy Barral
Mugimendua: Leire Otamendi
Jantziginta: Xabier Mujika
Bideoa: Etanoswki

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/07/08 19:00 Legazpi, Haztegi Ikastolako patio

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Hegoak/Alas + Dos pies para dos + Amsia + i[n]tera[k]zio laborategia

2021/07/08 18:00 Bilbo, BBK Aretoa

  • 8:00: Kabia konpainia bilbotarraren Hegoak/Alas lanak, klownari keinuak egiten dizkionak, maitasunez, halabeharrez eta etsipenez ehundutako giza tragedia batera garamatza, eta tragedia on gisa, irribarre bat ere badu itsatsita.
  • 18:30: Olaia & Guilles dantza-bikoteak Dos pies para dos lanarekin bidaia berezi batean parte hartzera gonbidatuko du publikoa; bidaia horretan, aurrera jarraitzeko beharrizanak etengabeko fluxu edo jarioa erakusten digu, lankidetzari esker ez geratzeko gaitasuna duena.
  • 19:00: Amsia, MIDI orkestrazioak soinu sintetizatu, binilo eta sampler-liburutegiekin, emaitza kaotiko eta aurresanezinezko soinu-collage batean.
  • 20:00: i[n]tera[k]zio laborategia. Proiektu hau inprobisazio- eta konposizio-laborategi batean gauzatzen da denbora errealean. Bagara Kolektibotik —2020ko udan sortu zen Euskal Herrian, dantzaren eta arte eszenikoen inguruko ikerketa sustatzeko asmoz— beren gorputza jartzen dute tresna gisa dantzaren lengoaiaren bidez, soinu-nahasketarekin jolasten den musikari batekin eta horiekin esperimentatzeko ikus-entzunezko tresnak garatu dituen ingeniari informatiko batekin.

Gehiago irakurri

Mulixka: Harria

2021/07/08 20:00 Barakaldo, Lorategi botanikoa

Mulixka Dantza Taldeak eta Iñaki Perurenak Harria aurkezten dute. Ordubeteko ikuskizuna, non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartzen diren. Josu  Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu plaza guztiak. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu. Iñaki Perurenak harriaren mundura eramango gaitu, eta Iñaki Palacios txistulariak bere konfiantzako musikariekin euren azken lana Harria aurkeztuko dute. Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/07/09 22:30 Deba, Zumardiko karpa

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Haatik: Lau eme

2021/07/11 13:00 Lekeitio, Abaroa jauregiko lorategia

Haatik konpainiak bere azken lana eskainiko du, Lau eme

  • Zuzendaria: Aiert Beobide
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga. 
  • Estilismoa: Ramón García
  • Produkzioa eta diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide

Gehiago irakurri

Meeting Point + Fight

2021/07/11 20:00 Sopela, Udaletxeko plaza

Meeting point

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hiritatik datozen bi gazte. Biek gurutzatu behar izan dute 8000 kilometroko "putzua", eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu eta elkarren loturak aurkitzeko. Break Dance-a eta Hip Hop-a bezalako lengoaiak nahasten diren leku berri hori deskubratu eta dantza garaikidearen begiradapean definiezina den zera berri bat sortzeko. Definiezina, baina biak (edo hobeki esanda, hirurak) definitzen dituen zerbait. Bakoitzaren bizitzako labirintoak, nahiz eta norantza ezberdinetan abiatu, elkar gurutzatzen diren puntu zehatz horretan topo egiten dugu eta hortik aurrera ezin dugu ginenak izaten jarraitu. 

MEETING POINTen jendea topatzen den toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuez" eta pasatzen utzi behar den denboraz.

Fitxa artistikoa

  • Dantza mota: Dantza garaikidea
  • Erakusketa lekua: Kalea
  • Estreinaldia: 2017
  • Iraupena: 15 minutu
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografoa: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin)
  • Dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika/soinua: Bosques de mi mente
  • Jantziak: Asier Zabaleta

Fight

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Hau agerian egon da denboren hasieratik. Lasalatik borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen dute

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: LASALA
  • Koreografia: Judith Argomaniz con Jaiotz Osa como asistente
  • Eszenogragi Zuzendaria: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Garazi Etxaburu más otra intérprete pendiente de confirmar
  • Produkzioa: LASALA
  • Formatua: 8/8

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2021/07/11 19:00 Villabona, Errebote Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Gehiago irakurri

Itsasi: Garenetik...

2021/07/11 19:00 Azpeitia, Soreasu

Azpeitia Dantzan zikloaren baitan hainbat ikuskizun izango dira Soreasu Antzokian.

Sarrerak

Gehiago irakurri

Emakumeak + Anilina

2021/07/13 20:00 Gasteiz, Aranbizkarra Parkea

`Emakumeak´: bi emakume eszenan, irmoak eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin amaieran askatasuna lortzen dutenak.

`Anilina´: Medikuntza tradizionalak bakardadea gomendatzen zuen gizabanako bakoitzaren arazo psikologikoak ulertzeko. Ondoren, horrek pertsona bakoitzarengan aldaketak sor zitzakeela ikusi zuten. 2020Ko itxialdiaren ondoren, areagotu egin dira nahasmendu psikologikoen kasuak.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2021/07/22 19:30 Otxandio

Otxandioko emakumeek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan. 2017an berreskuratu zuten dantza eta aurten zenbait aldaketa gehituta plazaratuko dute.

Gehiago irakurri

Brokel-dantza

2021/07/16 13:00 Añorga

Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzariek brokel-zikloa emango dute Karmen Egunez.

Gehiago irakurri

Miriam Perez: Hiru (3)_bidean

2021/07/15 20:00 Donostia, Kutxa Kultur Terraza

Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu.

HIRU(3) egonkortasunaren eta ez-egonkortasunaren arteko muga zehazgabearen islada da, joan-etorrien infinitu errepikapenena. HIRU(3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz.

Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Bidean ematen dira etengabeko eraldatzeak, egokitzeak eta eraikitzeak. Eta erabaki guztiak...

Moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean-unekoa. Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.

Fitxa artistikoa

  • Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Oihana Vesga, Myriam Perez Cazabon
  • Musika: Ainara Legardon, Myriam RZM, Ander Fernandez
  • Bideoa: Kensa Produkzioak
  • Jantziak, eszenografia: NERI(H)ARI

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/07/16 20:15 Zigoitia, Gorbeia Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Altraste Danza: Qué tienen las flores

2021/07/17 00:00 Eskuernaga

Gasteizko Altraste Danzako kide diren Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok sorturiko zuzeneko dantza eta musika proiektua da Qué tienen las flores. Taldearen sorkuntza lanak mugimenduan eta soinuan oinarritzen dira.

Pieza honetan, feminitateari eta horren mugei buruz hausnartzen da, publikoarekin harreman intimo eta hurbila mantenduz. Testua, musika eta dantza nahasi egiten dira gure presentzia harrapatzen duen atmosfera sortuz.

"Bakarrik bizi naiz. Ez dut inor mundu honetan. Ni ikustera etorri izana eskertzen dizut".

Gehiago irakurri

Kimua: Generoa

2021/07/17 18:00 Andoain, Leitzarango Otieta parkea

Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Gehiago irakurri

Moveo Danza: Echoes

2021/07/17 20:00 Durango, Ezkurdi parkea

Echoesek modu ludiko eta ironikoan gogorarazten ditu gure artean dauden indibidualtasun nahia eta loturak/interdependentziak, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasten dituen lengoaia propio fisiko sakonetik, esperientzia kolektibo bat sortuz.

Gehiago irakurri

Mikel del Valle: Gau bat Dantzarekin

2021/07/17 20:30 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Mikel del Vallek MDVDanza zuzentzen duen konpainiaren errepertorioaren laburpenak aurkeztuko ditu.

MDVDanza EAEko konpainia bat da, Bilbon du egoitza. 2016. urtean eratu zuen Mikel del Vallek (Bilbo). Izan ere, Mikel del Valle dantzako profesionala da, eta herrialdeko hainbat dantza-gunetan ibili da, dantzari gisa lehenik eta koreografo gisa ondoren.

Diziplina ikerkuntzaren bidez garatzeko interesa duen dantza konpainia bat da MDV. MDVDanza konpainiak euskal kulturarekin zerikusia duten gai sozialekin sorkuntza eta ekoizpen prozesuak bultzatu eta kudeatu nahi ditu.

Gau bat Dantzarekin lanean, bidaia dantzatua egingo dute lau dantzarik, estilo ezberdinetan: garaikidea, folklorea, neoklasikoa eta dantza espainiarra.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2021/07/17 20:00 Zumaia, Odieta

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Gehiago irakurri

Ana Capilla: Cajita de música

2019/05/18 18:30 Gasteiz, Elurtegiak

Bi saio izango dira: 18:30ean eta 20:00etan.

Kutxatila koloretsuaren barruan bizi den dan­tzaria kanpora atera da. Musikazko bere mundua erakutsi nahirik, txangoa egitera eramango gaitu, musika klasikoan hasi eta rock and rolleraino. Unibertso horrek akatsik gabea dirudi harik eta, kutxatila soinurik gabe, “mutu”, geratzen den arte. Lortuko ote du, adiskideen laguntzaz, musikaren egiazko sorlekua aurkitzea.

Gehiago irakurri

Gorpuztu laburra + Periferias

2021/07/20 20:30 Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea

Gorpuztu laburra dantza garaikideko pentsatua dagoen ikuskizuna da. Orekaren bilaketari buruz hitz egiten du. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata isiltzeko, zama eta errua aritzeko, eta piztia lasai egongo den tokia bilatzeko borroka.

Lan hau erlijio batzuen une zehatz batzuetan gorputzaren erabileraren gainean egiten den ikerkuntzatik dator. Gorputza zatietan banatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintzak aztertuz, erlijioetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa... Hemendik jaiotzen da Gorpuztu.

Gehiago irakurri

Gorpuztu laburra + Periferias

2021/07/21 20:30 Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea

Gorpuztu laburra dantza garaikideko pentsatua dagoen ikuskizuna da. Orekaren bilaketari buruz hitz egiten du. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata isiltzeko, zama eta errua aritzeko, eta piztia lasai egongo den tokia bilatzeko borroka.

Lan hau erlijio batzuen une zehatz batzuetan gorputzaren erabileraren gainean egiten den ikerkuntzatik dator. Gorputza zatietan banatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintzak aztertuz, erlijioetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa... Hemendik jaiotzen da Gorpuztu.

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2021/07/21 19:00 Aretxabaleta

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Gehiago irakurri

Aurreskua

2021/07/16 12:30 Markina

Zerutxu dantza taldeko kideek aurreskua kalez kale dantzatuko dute udaletxeko plazatik hasita. 

Gehiago irakurri

Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar

2021/07/23 19:00 Elgoibar, Maala

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 34. edizioan Haritz dantza taldearekin batera Irlandako "Trim the Velvet" dantza taldea izango da taula gainean.

Aurtengo egoera dela-eta, ordubeteko saioa izango da, kanpoko taldeak lehenengo zatia eta ondoren Haritzekoek egingo dute. Sarrerarik ez da egongo, baina izena eman behar da jaialdia ikusteko. Egunean bertan tokia egongo balitz izena eman ez dutenak sartzeko aukera izango dute iriste ordenaren arabera. Izen ematea, online bidez (Haritzeko sare sozialetan duzue esteka) edota datorren ostiralean, uztailak 19, 17:00-19:00ak bitarte Maalako parkean izango gara taldeko partaideak.

Gehiago irakurri

Alkartasuna: Dantza emanaldia

2021/07/17 19:00 Alkartasuna, Lamera

Alkartasuna dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lameran.

Gehiago irakurri

Dantza filma

2021/07/21 19:00 Biriatu, Pilota plaza

Sinopsia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Getxo

2021/07/17 19:00 Getxo, Musikabarri

Irlandako taldearen emanaldia 19:00etan Musikabarrin.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Getxo

2021/07/18 19:00 Getxo, Musikabarri

Senegalgo taldearen emanaldia 19:00etan Musikabarrin.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Galdakao

2021/07/20 20:00 Galdakao, udaletxeko plaza

Poloniako eta Senegalgo taldeen emanaldiak 20:00etan udaletxeko plazan.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Galdakao

2021/07/21 20:00 Galdakao, udaletxeko plaza

Irlandako eta Peruko taldeen emanaldial 20:00etan udaletxeko plazan.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Alonsotegi

2021/07/22 19:00 Alonsotegi, udaletxeko plazan

Poloniako taldearen emanaldia 19:00etan udaletxeko plazan.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Usansolo

2021/07/22 20:00 Usansolo, Unkina kiroldegia

Peruko taldearen emanaldia 20:00etan Unkina kiroldegian.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Berriz

2021/07/23 19:00 Berriz, Olakueta frontoia

Poloniako taldearen emanaldia 19:00etan Olakueta frontoian.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdia: Sopela

2021/07/23 20:00 Sopela, Urgitxeita plaza

Peruko taldearen emanaldia 20:00etan Urgitxeita plazan.

Gehiago irakurri

Gau Argi festibala

2021/07/16 10:00 Ezpeleta

Haurrek dantzatutako munduko dantzak izango dira protagonista Kanbo, Itsasu eta Ezpeletan uztailaren 16tik 18ra ospatuko da Gau Argi festibalean. Aurtengoan, Charente (Okzitania), Tahiti eta Euskal Herriko dantzen erakustaldiak izango dira.

Egitaraua

Uztailak 16

  • 10:00 Desfilea Kanbon.
  • 21:00 Inaugurazio ikuskizuna Gazteluaren atzean muntatutako antzoki naturalean.

Uztailak 17

  • 10:00 Kale animazioa Itsasun.
  • 18:00 Ezpeletako kaleak animatuko dituzte dantzariek.
  • 20:30 Folk dantzaldia

Uztaialk 18

  • 17:30 Itxiera ikuskizuna Ezpeletan.
  • 20:20 Dantzaldia Ezpeletan.

Gehiago irakurri

Emakumeak + Out

2021/07/22 19:00 Hondarribia. Kasino Zaharra

Emakumeak

Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.

  • Zuzendaritza: Ion Estala.
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
  • Musika: Aránzazu Calleja.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmaker: Jesús Lacorte.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.

OUT

Dantza (20 min). Adin guztietako ikusleenentzat.

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. Out zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizuna da. Lan honek sortzen duen atmosferak bildu egiten zaitu.

Gehiago irakurri

Dantza filma

2021/10/15 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Sinopsia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Proiekzioaren ondoren solasaldia zuzendariarekin.

Sarrerak doan Kutxabank lehiatilan.

Urki dantza taldeak antolatuta Andoaingo Udalaren babesarekin.

Gehiago irakurri

Jantzari

2021/07/22 18:30 Hondarribia, Kultur Exea

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Fitxa Teknikoa

    • Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
    • Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
    • Argazki Zuzendaria: David Maeztu
    • Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
    • Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster 
    • Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
    • Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
    • Musika programazioa: Nerea Alberdi
    • Audio Postprodukzioa: Bideografik
    • Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
    • Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
    • Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga

Gehiago irakurri

Kemen eta Iurretako dantzariak

2021/07/23 19:00 Hondarribia. Kasino Zaharra

Herriko Kemen dantza taldeak eta Iurretako dantzariek emanaldia eskainiko dute Kasino Zaharrean, eguraldi txarrarekin Soroeta frontoian.

Gehiago irakurri

Hiru hitzetan

2021/07/23 19:00 Lasarte-Oria

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Gehiago irakurri

Hika: Gazte

2021/07/23 19:00 Amorebieta-Etxano, Zalaieta frontoia

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Gehiago irakurri

Danzai: Re-des

2021/07/23 20:00 Iruñea, O-ko Ama Birjinaren plaza

Zurrunbiloan murgildutako gizarte batean, sare teknologiko ikusezin batek pertsona eta leku ezezagunekin konektatzen gaitu. Aldi berean, aurkitzen diren pertsonak ez dira gai begietara begiratzeko… Jabetzen al gara sare teknologikoak nola eragiten digun? Bidaia eta hausnarketa haragitik teknologikora, zentzugabekeriatik pasatuz, Zitrusen musika elektronikoaren bidez.

Mugimendua "Gaga" teknika garaikidea hiri-dantzaren mugimendu-dinamikekin bat egitean oinarritzen da.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta ideia originalal: Andrea Irurzun
  • Koreografia: Andrea Irurzun
  • Koreografia laguntzailea: Irina Lumbreras
  • Antzezleak: Andrea Irurzun y Juan Manzano
  • Sorkuntza musikala: Zitrus
  • Jantzien diseinua: Desiree Arellano (Matsu Studio)

DNA 2021 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2021/07/23 21:00 Orozko, Lehendakari Agirre plaza

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2021/07/24 20:00 Leza, Kirol anitzeko tresna

Bilaka: Distantzian + Basaide

2021/07/22 13:50

Distantzian eta Basaide dantza piezak eskainiko ditu Bilaka Kolektiboak. Bi dantza pieza hauek euskal dantzaren sustraiak eta adierazpen abangoardistak uztartuko dituzte.

Basaide piezaren estreinaldia izango da. Eneko Gil koreografoak sortutako pieza bat da, Xiberoko arbasoek kantatzen zituzten Basa Ahaideak kantuetan oinarrituta.

Uda Hernanin 2021 programazioaren baitako ekitaldia da.

---

BASAIDE

Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?

  • Koreografia: Eneko Gil
  • Konposizioa: Paulo Olaz
  • Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Iban Garat eta Oihan Indart
  • Musika: Paula Olaz & Julen Achiary

Gehiago irakurri

Emakumeak + Out

2021/07/25 19:00 Arrasate, Zaldibarko frontoia

Emakumeak

Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.

  • Zuzendaritza: Ion Estala.
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
  • Musika: Aránzazu Calleja.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmaker: Jesús Lacorte.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.

OUT

Dantza (20 min). Adin guztietako ikusleenentzat.

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. Out zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizuna da. Lan honek sortzen duen atmosferak bildu egiten zaitu.

Gehiago irakurri

La Pulga: Ufadak

2021/07/28 20:30 Gasteiz, Hego Alde gizarte etxea

Flamenko tradizionalaren sustraietatik abiatuko da Ufadak ikuskizuna. Flamenkoaren bitartez, barneko emozio unibertsalen hizkuntza trasmitituko dute: mina, poztasuna, deserrotzea, pena, sentimendua, askatasuna...

  • Dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”.
  • Perkusioa: José Gil “Giliyo”.
  • Kantaria: Ángel López de Toro.
  • Gitarra: Aitor Escobar.
  • Iraupena: 75 minutu.

Gehiago irakurri

Abdelkader pastorala

2021/07/25 15:30 Ürrüstoi-Larrabil

Pettarreko Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrüstoi-Larrabil herriek prestatutako Abdelkader pastorala. Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzitako obra

Gehiago irakurri

Ezpela: dantza emanaldia

2021/07/22 21:00 Ezpeleta, Pilota plaza

Ezpela dantza taldearen emanaldia Ezpeletako Polota plazan. Sarrera: 6€

Gehiago irakurri

Erregelak

2021/07/31 13:00 Foru, plaza

Datorren uztailaren 31n Busturialdeko erregelak dantzatuko ditu Foruko Urdaibai dantza taldeak Foruko Plazan eguerdiko 13:00etan. Aurten 40 urte betetzen dira berreskuratu zituztela.

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2020/08/06 19:30 Donostia. Victoria Eugenia

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz
antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramón García
  • Argiztapenaren diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac
  • Dantzariak: Maddi Llorente, Harkaitz Ardanaz, Jone Murua, Josu Sagardia, María Pérez, Manex Lizartza, Aiora Marigil, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Markos Murua, Naia Lertxundi, Aimar Eceiza, Garazi Labaka, Oier Goikoetxea, Jone Muniategiandikoetxea, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Iker De La Hoz, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Marta Buendia, Manex Zabaleta, Lorea Esnaola, Joanes Amezaga, Irati Garagorri, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Maialen Agirregomezkorta
  • Musikariak: Enrike Solinís, Miren Zeberio – Euskal Barrokensemble Jordi Savall – Le Concert des Nations; Win Mertens, Iñaki Salvador
  • Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Pierre Attaignant, Robert Ballart, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Joxe Anton Artze, Xabier Amuriza, Jon Mirande, Eduardo Galeano
  • Ahotsak: Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia
  • Esatariak: Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar, Asier Hernández
  • Atrezo diseinua eta egileak: Xabier Garate, Benito Garate
  • Talde teknikoa: Eragin.stac
  • Soinuztapena: Asier Gómez - Eragin.stac
  • Argazkiak: Juan Carlos Ruiz
  • Bideoa: Quartan, Mikel Nieto, Iñigo Dadie
  • Babesa: Donostiako Udala, Donostia Kultura, Victoria Eugenia Antzokia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Mundubira 500 Elkano Fundazioa; Eusko Jaurlaritza, Etxepate Euskal Institutua

Gehiago irakurri

Murchanteko Paloteadoa

2021/08/13 21:00 Murchante

Murchanteko paloteadoa, Andre Mariaren Jasokunderen plazan. Aforoa mugatua egongo da eta gonbidapenekin sartu ahal izango da. Gonbidapenak abuztuaren 9tik aurrera banatuko dira udaletxean 18:00etatik 20:00etara.

Gehiago irakurri

Duguna: Dantza emanaldia

2021/07/30 19:30 Iruñea, Erripagainan

Duguna Iruñeako dantza taldeak Erripagainan dantza emanaldia eskainiko du.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: La Pastorale

2021/07/29 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Ludwig van Beethoven-en 6. Sinfoniak, zeinari Pastorale Sinfonia baiteritzo, konpositoreak naturari zion maitasuna adierazten du. Txorien kantuez eta ekaitzaz harago, Pastorale Sinfoniak sentimendua adierazten du. Ludwig van Beethoven-en jaiotzaren 250. urteurrena dela eta, eta Bonngo Operak gonbidaturik –konpositorearen jaioterrikoak, alegia–, Thierry Malandainek ballet berria sortu du, La Pastorale, zeinak 6. Sinfonia, Opus 112 Kantata eta Atenasko hondakinak laneko motibo batzuk konbinatuko baititu.

Aipatzekoa da musika dela maiz Thierry Malandainen inspirazio-iturri nagusia. Koreografiak berez bezala sortzen dira konpositorearen asmoetatik abiatuta, bai eta musika entzutean pizten diren emozio eta sentimenduetatik ere. Hartara, Malandain ahalik eta gehien atxikitzen zaie musika-lanei, haien eraikuntzari, eta horrekin batera artifizioez baliatzeko joera mugatzen du.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: La Pastorale

2021/07/30 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

2021/07/31 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

2021/08/01 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Ereintza: Gu Agustina

2021/07/31 18:00 Gernika-Lumo, Euskal Herria Museoa

"Gu Agustina" jaialdi handiarekin. 2013an Euskal Herria Museoak euskal erraketisten figura ikertu zuen aldi baterako erakusketa baten bidez, eta erakusketa eta ekimen horren zati bat proiektuaren erakusketa iraunkorraren parte izatera pasatu da. Horregatik, "Gu Agustina" ikuskizunak amaiera emango dio 30. urteurreneko programazioari. Errenteriako Ereintza dantza taldearen musika, bertso eta koreografiaren bidez emakumeak euskal pilotaren jokoan duen zeregina erakutsiko da. Maddalen Arzallus bertsolariak ahotsa jarriko dio Agustina Otaola erraketistari ikuskizun bizi eta dinamiko honetan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2021/08/01 12:00 Goizueta

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2021/08/03 20:30 Gasteiz, Santa Mari parkea

Dantza Plazan Gasteizen. Sarrera librea edukiera bete arte.

Gehiago irakurri

Barkoxeko Maskaradak

2021/07/31 17:00 Barkoxe, plaza

Barkoxeko gazteek urtebeteko atzerapenarekin eta udan emango dituzte maskaradak. Ondo bidean asteburu honetan egingo dute lehen agerraldia, herrian bertan, 17:00etan. Hemen dituzue azken errepikan egindako hainbat argazki. Herriko gazteek maskaradak prestatu dituzte eta asmoa da urrira arte hainbat saio eskaintzea, baina argi dute pandemiak guztiz mugatu dezakeela egoera. Beraz astez aste joango dira ikusten maskaradak egiteko baldintza egokitan dauden edo ez.

Gehiago irakurri

Abdelkader pastorala

2021/07/30 20:30 Ürrüstoi-Larrabil

Pettarreko Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrüstoi-Larrabil herriek prestatutako Abdelkader pastorala. Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzitako obra

Gehiago irakurri

Abdelkader pastorala

2021/08/01 15:30 Ürrüstoi-Larrabil

Pettarreko Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrüstoi-Larrabil herriek prestatutako Abdelkader pastorala. Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzitako obra

Gehiago irakurri

Abdelkader pastorala

2021/08/08 15:30 Ürrüstoi-Larrabil

Pettarreko Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrüstoi-Larrabil herriek prestatutako Abdelkader pastorala. Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzitako obra

Gehiago irakurri

Soka-dantzen emanaldia

2021/09/04 19:30 Otxandio, plaza

Soka-dantzen topaketa. Dantza eta musika emanaldia izango da Otxandioko plazan.

Gehiago irakurri

Beasain: Igartzako ezpata-dantza

2021/09/11 12:00 Beasain

Kofradiako dantzariek 12:00etan segizioa aterako dute herriko plazatik eta 12:30ean Igartzan dantzatuko dira.

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2021/09/05 12:00 Lizartza

Dantza-soka egingo dute lizartzarrek eta jarraian dantza emanaldia eskainiko du Otsolar dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Trokeo-dantzak eta soka-dantza

2021/09/11 19:00 Iruñea, Felisa Munarriz plaza

Nafarroako, Kolonbiako, Ekuadorko eta Boliviako herri-dantzen emanaldia, Duguna Folklore Taldearen eta Integración Sin Fronteras-en eskutik.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: ezpata-dantzak eta inauteria

2021/09/10 19:00 Iruñea, Arrosadiako Civivoxa

Juan Antonio Urbeltz koreografo, folklorista eta idazleak ezpata-dantzen eta inauteriei buruzko hitzaldia emango du Eskuz esku ekimenaren barruan.

Gehiago irakurri

Erakusketa: Dantzaz ele

2021/08/24 09:00 Baiona, katedraleko klaustroa

Maritzuli konpainiak antolatutako "Dantzaz ele" jantzien erakusketa, abuztuaren 24tik irailaren 14ra. Dantzarien jantziak bildu dituzte erakusketan, bereziki Ipar Euskal Herriko festetan agertzen direnak. Lau dantzari segida daude ikusgai: Besta berri (Bidarrain egiten zen bezala, 1900 inguruko margolan baten oinarritua), Lapurdiko inauteriak (batez ere Uztaritzeko tradizioa), Nafarroa Behereko Kabalkada bat eta Zuberoako maskaraden talde bat (desagertu den modelo baten interpretazioa).

Ordutegia: 9:00-12:30 eta 14:00-18:00.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Dantzaz ele

2021/09/12 16:00 Baiona, katedraleko klaustroa

Maritzulik "Dantzaz ele" jantzi erakusketan jaso dituen jantziak dantzan jarriko ditu. Koldo Ameztoi kontalaria Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako festen inguruan arituko da eta dantzaz eta musikaz beteko da Baionako katedraleko klaustroa. Jean Christian Irigoyen soinu jolea ere ariko da ekitaldian.

Bi saio izango dira: 11:00etan frantsesez eta 16:00tan euskaraz.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2021/09/03 19:00 Donostia, Blas de Otero plaza

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2021/09/03 20:00 Ugao, Institutua

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Out

2021/09/03 19:00 Gasteiz, Elurtegiak

Bi saio izango dira: 19:00etan eta 20:00etan.

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.

Fisikak bere lana egiten duen arte.

Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da.

Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da.

Aireak birikak betetzen ditu.

Aske.

  • Zuzendaria eta Dantzaria: Amaia Elizaran.
  • Zuzeneko musika: Xabier Zeberio.
  • Irudia eta bideoa: Etanowski.
  • Estilismoa: Borja Bordonabe

Gehiago irakurri

Laila Tafur: Monstruo

2021/09/03 23:00 Lezo, Herri Eskolako patioa

Kontatu nahi dut nola haragia ez den izendatzen.

Laila naiz, hori badakit, baina ez dakit zer esan nahi duen. Badakit zer izan nahi nukeen: askea, osoa, erabatekoa. Badakit nondik natorren fisikoki eta geografikoki, Granada eta bere mendiak, nire ama eta nire aita. Hortik irtetea oso zaila da. Ez dakit nola ikusten nauten, agian berezitasun polit baten nahasketa eta okerra. Lotsatia naiz eta gorri-gorri jartzen naiz, amorru handia ematen dit. Bakarrik joatea gustatzen zait, baina bakarrik sentitzeak pena ematen dit. Erdi umea naiz, erdi emakumea, erdi gizona.

Dantzan esanahiaren eta haragiaren arteko marruskadura gertatzen da. Igurtzi horretatik datoz formak, izenak, paisaiak. Munstroarekin, izendatu ezina formaren egoera propio gisa aldarrikatzen dut, mugagabea bertute gisa, edertasun gisa.

Munstroa aldarrikatzen dut dantzaren forma natural gisa.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza eta dantza: Laila Tafur
  • Konpainiako damak: Janet Novás/Carmelo Fernández/Lipi Hernández/Albert Quesada
  • Argiztapena: Carmelo Fernández/Víctor Peralta
  • Jantziak: Laila Tafur/Maya Vergel
  • Soinua: E. Morenteren "Mírame a los ojos" / C. Bartoliren "sposa son disprezzata" / A. Jayren "I 'm so depressed" / Helena Hauffen "Break force" / David Bowieren "Five Years

Gehiago irakurri

Chey Jurado & Akira Yoshida: Hito Non

2021/09/04 19:00 Donostia, Nestor Basterretxea plaza

«Bi pertsona, antzeko egiten dituen horri erreparatzen; zerbaiten bila, dagoeneko baduten zerbaiten bila… Baina ez dute bila jarraitzeko gogoa galtzen; jarraitzen dute beren arteko loturatik igarotzen eta horrek sortzen duen emozioa elikatzen. Sinple den horretatik, sinpleki konplexua denera… Iparra galdu arte bilatu, eta orduan, berriro aurkitu: pertsonen arteko bidaia» (Hito)

Gure bizitzak errazten dituzten kanpo-elementuen menpe egoten gara sarri, eta gauza horiek geure bizitza zuzentzen amaitzen dute. Baina, zer gertatzen da ziurtzat jotzen ditugun gauza horiek galtzen ditugunean? geure gorputzaren luzapen gisa sentitzen ditugun gauzak galtzen ditugunean? Zer gertatzen da elementu materialistak galtzen ditugunean? Zer geratzen da orduan?

Gehiago irakurri

LaRutan: Out Of The Blue

2021/09/04 19:00 Donostia, Blas de Otero plaza

Zeruaren urdina, urdin sakona, itsasoaren urdina, urdin elektrikoa. Zeruaren begirada, erraietan sortzen dena, ozeanoan murgiltzea, oihu bat eta urrutitik datorren deiadar bat. Out Of The Blue da hau, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzuna. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean agertzen dena. Abisatu gabe datorrena. Esentziarik gabeko presentzia bat. Galdutako, lapurtutako, egokitutako zerbait. Zerua, itsasoa, airea; euria, agian. Goizaldeko garoa. Bi gorputz ezezagun, elkar aurkitzen duten bi gorputz. Bakardadean, funtsean, urrunean.

  • Zuzendaritza: Maria Andres
  • Koreografia: Maria Andres eta Denis Martinez
  • Antzezleak: Denis Martinez eta Maria Andres
  • Musika: Plastikman
  • Jantziak: Maria Andres
  • Argazkiak eta bideoa: Etanowski

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2021/09/05 20:00 Amorebieta-Etxano, Euba

Kukai Dantza Taldeak eta Gesc Gelabert koreografoak bat egin zuten ikuspuntu berri bat eskaintzeko usadioko bi dantzari buruz: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko Idantza-jauziak.

Mugaren bi aldeetan garatu ziren bi dantza sozial, bi koreografia multzo aberats, belaunaldiz belaunaldi iritsi direnak guganaino. Gelajauziak bi dantza horietatik sortu da. Kalea da abiapuntua, eta plaza topagunea.

Gehiago irakurri

Alurr: Gattiu

2021/10/05 18:00 Azpeitia, Soreasu

"Gattiu" ikuskizuna eskainiko du Alurr dantza taldeak Azpeitiako Soreasu antzokian.

Gehiago irakurri

Aurrera dantza taldearen emanaldia

2021/09/04 19:00 Leitza, plaza

Aurrera dantza taldeak emanaldia eskainiko du Leitzako plazan.

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2021/09/03 19:00 Ordizia, Majori Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak

2021/09/12 13:00 Eibar, Arrate.

Arrateko Amaren Dantzak 2021

  • Taldeak: Arrateko Dantzarien Kofradia, Kezka dantza taldea eta Usartza txistulari taldea.
  • Data: 2021eko irailaren 12a, igandea, 13:00etan.
  • Tokia: Arrateko (Eibar) zelaia.
  • Dantzak: Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak
  • Antolatzaileak: Kezka dantza taldea - Eibarko Klub Deportiboa, Arrateko kofradia, Eibarko Udala.
  • Informazioa: Arrateko dantzak Kofradia egunean eskainiko ditugu aurten (Kezka dantza taldea)

Gehiago irakurri

Monteagudoko Paloteadoa

2021/09/18 19:30 Monteagudo, Xabierko San Franzisko plaza

Paloteadoa emango dute Monteagudoko herritarrek irailaren 18an, arratsaldeko 19:30ean Xabierko San Frantzisko plazan.

Gehiago irakurri

Maitaldia

2021/09/10 17:00 Biarritz, Angelu, Baiona, Maule, Donapaleu eta Senpere

Irailaren 10etik 19ra dantzaz beteko dira Maitaldia Jaialdiari esker Biarritz eta Ipar Euskal Herriko zenbait herri. Egitarau oparoa osatu dute; dantza ardatz duten hamaika hitzaldi, proiekzio, erakusketa, entsegu publiko eta ikuskizun izango dira datozen egunetan. Biarrizko kale, frontoi, antzoki eta hondartzak izango dira nagusiki dantzarako oholtzak, baina jaialdia Angelu, Baiona, Maule, Donapaleu eta Senperera ere hedatu da.

Biarritz Culture Elkarteak izan du azken 30 urteetan Euskal Herriko dantza jaialdi esanguratsuenetako hau antolatzeko ardura, baina aurten Malandain Ballet Biarritzek hartu du lekukoa. Horrela, aurtengo berritasun nagusiena festibala Biarritzeko mugetatik zabaltzea izan da.

Egitaraua

Irailak 10, ostirala

  • 17:00 Hitzaldia: Etienne Rousseau-Plotto organista eta "Stravinsky en Biarritz" liburuaren egilearen hitzaldia. Non: Silhouette hotela.
  • 20:00 Dokumentala: Moi Sisyphe. Non: Royal zinema.

Irailak 11, larunbata

Irailak 12, igandea

Irailak 13, astelehena

Irailak 14, asteartea

Irailak 15, asteazkena

Irailak 16, osteguna

Irailak 17, ostirala

Irailak 18, larunbata

Irailak 19, igandea

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/10 19:30 Irun, Junkal Plazatxoa

Node: Tránsito. Ibilbide bat da, leku batetik bestera mugitzea, eta bidegurutze batera iristerakoan aukeratu behar izatea.

Marcat Dance: Amada. Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe.

Marcat Dance: Adama

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/11 15:00 Biarritz, Bellevue Plaza

Node: Tránsito. Ibilbide bat da, leku batetik bestera mugitzea, eta bidegurutze batera iristerakoan aukeratu behar izatea.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/11 19:00 Hendaia, Gaztelu plaza.

Alexandra N´Possee: Zig Zag. Bakardadean eta noraezean egindako bideen topalekua, gainbeheraren eta aldi berean elkar topatzearen lekuko dena.

Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribian hainbat datza ikuskizun izango dira 10etik 26ra antolatu den Dantza Hirian Jaialdian. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.

Euskal Herriko Node, Xian Martínez, Ixa Universos de Movimiento, Lasala, Led Silhouette, Organik eta Ertza konpainiak arituko dira. Iberiar Penintsulatik eta Frantziatik gerturatuko direnak, berriz, hauek: Marcat Dance, Alexandra N´Possee, Esa Gente, La Intrusa, Sharon Fridman, Adrián Manzano y Diana Wondy eta No Bautizados. Aterpean eta Ibili programen baitan eta Acieloabierto Jaialdiarekin elkarlanean gonbidatu dira dantza konpainiak.

Dantza ikuskizunak han eta hemen izango dira datozen egunetan, baina aurtengoan, Covid-19aren eraginez, dira antolatu beste hainbat ediziotako programan izan diren ikastetxeetarako saioak, marrazketa-tailerra eta master class eskolak.

Egitaraua

Irailak 10, ostirala - Irun

  • 19:30 Node: Tránsito - 20´ / Marcat Dance: Amada 11´ Non: Junkal Plazatxoa.

Irailak 11, larunbata

Biarritz

  • 15:00 Node: Tránsito - 20´ Non: Bellevue Plaza

Hendaia

  • 19:00 CIE Alexandra N´Possee: Zig Zag - 25´ / Led Silhouette: Wild Street - 25´ Non: Gaztelu plaza.

Irailak 12, igandea - Errenteria

  • 19:00 Esa Gente: Per sé15´ / La intrusa: Niagara - 17´ Non: Koldo Mitxelena Patioa

Irailak 17, ostirala - Donostia

  • 19:00 Sharon Fridman: 147 Abrazos - 20´ / Xian Martinez – Ixa Universos de movimiento: Con/Sin/In tacto - 20´ / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´ Non: Trinitatea Plaza

Irailak 18, larunbata

Biarritz

  • 17:00 Organik: Irrintzi - 17΅ Non: Clémenceau Plaza

Donostia

  • 19:00 Anakrusa: E.612 - 20´ / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´ / Lasala: Fight - 13' / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´. Non: Trinitate plaza.

Irailak 26, igandea - Hondarribia

  • 19:00 No Bautizados: Lo invisible - 20´ Ertza-Asier Zabaleta: Otempodiz - 15´ Non: Kasino Zaharra

Konpainiak

Node: Tránsito. Ibilbide bat da, leku batetik bestera mugitzea, eta bidegurutze batera iristerakoan aukeratu behar izatea.

Dantza archivos - Kutxa Kultur

Marcat Dance: Amada. Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe.

Marcat Dance: Adama

Alexandra N´Possee: Zig Zag. Bakardadean eta noraezean egindako bideen topalekua, gainbeheraren eta aldi berean elkar topatzearen lekuko dena.

Alexandra N'Possee – Danse Hip-Hop

Led Silhouette: Wild Street. Globalizazio kulturala deritzon prozesua, nonahi ari da herrialde hegemonikoetako bizimodua eta ohiturak inposatzen kultura forma
anitz suntsituz eta hizkuntza gutxituak mehatxatuz.

 Led Silhouette: Wild Street

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/12 19:00 Errenteria, Koldo Mitxelena Patioa

Esa Gente: Per sé. Per sé zerizana da. Izatezkoa da berez, norbere ekimenekoa.

La Intrusa: Niagara. Hausnarketa egiten du zerbaiten amaieraren eta beste zerbaiten hasieraren artean dagoen unearen inguruan.

LA INTRUSA-VIRGINIA GARCÍA/DAMIÁN MUÑOZ: NIÁGARA – Cádiz en Danza

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/17 19:00 Donostia, Trinitate plaza

Sharon Fridman: 147 Abrazos. Ekintza bat, keinu bat errepikatuz, ibilbide bat finkatzen dugu.

Xian Martínez – Ixa Universos de Movimiento: Con/Sin/In tacto. Maitasunik sakonenetik gorrotorik muturrekoenerako bidaia egingo da.

CON/SIN/IN-TACTO - Pasaiako Dantza Festibala

Adrián Manzano y Diana Wondy: Loque yo canto. Beren sufrimendu propioan bilduta dauden errealitate biren arteko bizikidetza da.

redacieloabierto on Twitter: "Adrián Manzano & Diana Wondy Grytsailo es  otra de las compañías de danza que va a actuar en la #RedAcieloabierto2021.  Son los bailarines y los coreógrafos de la pieza "

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/18 17:00 Biarritz, Clémenceau Plaza

Organik: Irrintzi. Adineko bi emakume, beren gaztaroaz oroitzean, une batez euforiaz itzuliko dira iraganaldira, irrintziaren musika-oihartzunei esker.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/18 19:00 Donostia, Trinitate plaza

Anakrusa: E.612. Gure ondoren beti egongo da norbait gure ondarea hartzen duena, gure bideari jarraitzen diona.

Adrián Manzano y Diana Wondy: Loque yo canto. Beren sufrimendu propioan bilduta dauden errealitate biren arteko bizikidetza da.

redacieloabierto on Twitter: "Adrián Manzano & Diana Wondy Grytsailo es  otra de las compañías de danza que va a actuar en la #RedAcieloabierto2021.  Son los bailarines y los coreógrafos de la pieza "

Lasala: Fight. Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da.

FIGHT - LASALA - Programme 2021 - FiraTàrrega

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

2021/09/26 19:00 Hondarribia, Kasino Zaharra

No Bautizados: Lo invisible. Zeinak aztertu egiten baitu gizakiak bere buruarekin duen harremana.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Gauargi

2021/09/11 17:00 Biarritz, Saubradiel Plaza

Biarritzerako sortutako errepertorioa plazaratuko du Maritzuli konpainiak. Gauargi ikuskizunarekin Biarritzen aurkeztu duten erakusketako jantziak dantzaraziko dituzte. Izan ere, Biarritzeko historia museoan hiriarentzat sortutako errepertorioko jantziak eta kondairak daude ikusgai uztailaren 3tik urriaren 23ra arte. Inauteriak, Jondoni bestak eta San Martin ezpata-dantzak osatzen dute Biarritzeko errepertorioa, hain zuzen ere.

Zigor artistaren erakusketari erantzunez, Maritzuli konpainiak gaua eta egunaren inguruko irudiak baliatu ditu egutegi tradizionala eta festa tradizionalak aurkezteko, hartza, ilargia eta eguzkia segituz. Irailaren 11n, 17:00etan, Biarritzeko merkatuaren aurrean (Saubradiel Plaza) aurkeztuko ditu trokeo-dantzak eta egutegian zehar presentatzen dituen beste zenbait dantza: martxa, ezpata-dantza, bandera arbola, makil-dantzak, zinta-dantza, zahagi-dantza eta arku-dantza. Ikuskizuna dantza jauziekin publikoari dantzatzeko aukera emanez amaituko dute. Sarrera dohainik izango da, erreserbatu gabe.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Jauziak eta branleak euskal eta berkizkundeko dantzetan

2021/09/13 16:00 Biarritz, historia museoa

Maritzuli konpainiaren dantza asteburua asteleheneko hitzaldiarekin borobilduko da. Euskal dantzetako eta berpizkundeko dantzetako jauzien eta branleen inguruko hitzaldia antolatu dute. Maritzuliko Ion eta Claude Iruretagoiena eta Xabier Itzaina ikertzaileak eta Christine Grimaldi eta Pantxika Telleria koreografoak izango dira hizlari. Sauts et branles dans les danses basques et de la Renaissance, izenburua eman diote hitzaldiari. Biarrizko historia museoan izango dira entzungai, irailaren 13an, 16:00etan. Sarrera dohainik izango da, erreserbatu gabe.

Gehiago irakurri

Begiraleak

2021/09/12 11:30 Donibane Lohitzune

Begiraleak dantza taldearen emanaldia iraialren 12an 11:30ean Donibane Lohizunen.

Gehiago irakurri

Espainiako dantza Konpainia Nazionala

2021/09/16 19:30 Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa

Nacho Duato, Remansos eta White Darkness-en bi obra eta Antonio Ruz-en azken obra eskainiko ditu Espainiako dantza Konpainia Nazionalak.

Gehiago irakurri

Amaiur Luluaga: J-AhO! II. Quién está loco, ¿tú o yo?

2021/09/10 23:00 Lezo, Herri Eskolako patioa

Zuhurtzia eta eromena... muga hain da lausoa... desberdintasun txikia baina aldi berean handia...

"Normala"?

Zure erabakia al da "normala" izatea, ala gizarteak erabakitzen du zure ordez?

Zuk, segi. Ez egin ihes, egin irribarre. Hori da bidea.

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Idi Begi

2021/09/10 20:00 Zarautz, Modelo Aretoa

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik. 50 minutuko emanaldi honetan Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca eta Aritz López dantzariek Euskal Herriko idi probetan inspiratutako Dantza pieza eskainiko dute,

Proyecto Larrua Dantza konpainiaren eskutik iluntzeko 20:00tan hasiko da ikuskizuna eta sarrera 6€ izango da.

SARRERAK: tickets.kutxabank.es eta Modelo Aretoko txarteldegian (irailaren 1etik aurrera)

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak