Dokumentuaren akzioak
Hegoak/Alas + Dos pies para dos + Amsia + i[n]tera[k]zio laborategia
- 8:00: Kabia konpainia bilbotarraren Hegoak/Alas lanak, klownari keinuak egiten dizkionak, maitasunez, halabeharrez eta etsipenez ehundutako giza tragedia batera garamatza, eta tragedia on gisa, irribarre bat ere badu itsatsita.
- 18:30: Olaia & Guilles dantza-bikoteak Dos pies para dos lanarekin bidaia berezi batean parte hartzera gonbidatuko du publikoa; bidaia horretan, aurrera jarraitzeko beharrizanak etengabeko fluxu edo jarioa erakusten digu, lankidetzari esker ez geratzeko gaitasuna duena.
- 19:00: Amsia, MIDI orkestrazioak soinu sintetizatu, binilo eta sampler-liburutegiekin, emaitza kaotiko eta aurresanezinezko soinu-collage batean.
- 20:00: i[n]tera[k]zio laborategia. Proiektu hau inprobisazio- eta konposizio-laborategi batean gauzatzen da denbora errealean. Bagara Kolektibotik —2020ko udan sortu zen Euskal Herrian, dantzaren eta arte eszenikoen inguruko ikerketa sustatzeko asmoz— beren gorputza jartzen dute tresna gisa dantzaren lengoaiaren bidez, soinu-nahasketarekin jolasten den musikari batekin eta horiekin esperimentatzeko ikus-entzunezko tresnak garatu dituen ingeniari informatiko batekin.
Dokumentuaren akzioak