Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantza filma

Dokumentuaren akzioak

Dantza filma

Noiz 2021/10/15
19:00
Non Andoain, Bastero Kulturgunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Sinopsia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

 

Proiekzioaren ondoren solasaldia zuzendariarekin.

Sarrerak doan Kutxabank lehiatilan.

Urki dantza taldeak antolatuta Andoaingo Udalaren babesarekin.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Azaroa 2021 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Abendua 2021 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031