Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Maritzuli: Gauargi

Dokumentuaren akzioak

Maritzuli: Gauargi

Noiz 2021/09/11
17:00
Non Biarritz, Saubradiel Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Biarritzerako sortutako errepertorioa plazaratuko du Maritzuli konpainiak. Gauargi ikuskizunarekin Biarritzen aurkeztu duten erakusketako jantziak dantzaraziko dituzte. Izan ere, Biarritzeko historia museoan hiriarentzat sortutako errepertorioko jantziak eta kondairak daude ikusgai uztailaren 3tik urriaren 23ra arte. Inauteriak, Jondoni bestak eta San Martin ezpata-dantzak osatzen dute Biarritzeko errepertorioa, hain zuzen ere.

Zigor artistaren erakusketari erantzunez, Maritzuli konpainiak gaua eta egunaren inguruko irudiak baliatu ditu egutegi tradizionala eta festa tradizionalak aurkezteko, hartza, ilargia eta eguzkia segituz. Irailaren 11n, 17:00etan, Biarritzeko merkatuaren aurrean (Saubradiel Plaza) aurkeztuko ditu trokeo-dantzak eta egutegian zehar presentatzen dituen beste zenbait dantza: martxa, ezpata-dantza, bandera arbola, makil-dantzak, zinta-dantza, zahagi-dantza eta arku-dantza. Ikuskizuna dantza jauziekin publikoari dantzatzeko aukera emanez amaituko dute. Sarrera dohainik izango da, erreserbatu gabe.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031