Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Rosa Romero: Debut

2021/06/03 19:00 Donostia, Tabakalera

Debut begiradaren kontzeptuan oinarritzen den hastapen erritua da. Hutserako jauzi gisa begiratzea, gorputz batean arreta jartzera behartzea botere erakustaldi eta maitasun froga gisa. Piezak planteatzen duen bidaiak hasierako ideia erabiltzen du, debutatzea abiapuntu gisa; ikuslearen begirada samurtzen duen zerbait, baina aldi berean dena espero dezakeena, edozer gauza gerta daiteke edozein unetan Debuteko eszena batean. Erritu gisa hasten dena umorezko bakarrizketa bihur daiteke, berriro hegan egitea, astroekin konektatzea, tragedia bilakatu, mugimendu bat, pintura. Gorputza mugimendu batetik igarotzen da non goraipatzen diren sena, erritmoa eta oinordetzan jasotakoa; konbentzitu nahi ez zaituen mugimendu bat, baina behar zaituena. Iniziazio ekintza guztietan bezala, hasierak bere balioa erakutsi behar du bere gorputz osoarekin komunitateari  aurre eginez. Publikoaren aurreran geratzen da (komunitatearen menpe dago bere onarpena) eta esaten die: begira nazazue. Begira iezadazue ekintza xamaniko bezala, sorginkeria bezala, zeren eta begiratzeko betebehar honetan, antzerkia, dantza, performancea, errituala edo jolasa deitzen ditugun arte ilun guztiak ezkutatzen dira.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Rosa Romero.
  • Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntzailea: Alberto Cortés.
  • Mugimendurako laguntzailea: Patricia Caballero.
  • Jantziak: Gloria Trenado (Nantú).
  • Soinua: Pitu García.
  • Argiztapena: Carmen Mori.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Periferias

2021/06/03 18:30 Bilbo, Berreginen Museoa

Periferias Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Jon Zabaren jatorrizko musikarekin ,  begirada poetiko batetik gogoeta egiten duen dantza garaikideko lana da , gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioaz, inguruan geratzen den espazio guztiaz gogoeta egiten duena.

Anesvad-ekiko elkarlanari esker sortu zen lan hau, eta ikus-entzunezko pilula bat da, aurrerapen bat.

Zure gorputzaren inguruan guduak izaten dira. Inork ez ditu ikusten.

  • Kontzeptua: Eva Guerrero.
  • Interpreteak: Leire Otamendi, Myriam Pérez Cazabón.
  • Koreografia: sorkuntza kolektiboa.
  • Musika, konposizioa: Yolanda Bustillo, Carla Sevilla, Nerea Alberdi eta Jon Zabala.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Atrezzoa: Doos Colectivo.
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia.
  • Ekoizpena: Jemima Cano, Doos Colectivo.
  • Koprodukzioa: Anesvad.
  • Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila.

 

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Organik: Sareak

2021/06/03 19:00 Hondarribia, Itsas Etxea Auditorioa

Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena.

Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi da guztion gogoetara.

Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Sormena eta antzezleak: Pilar Andres, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
  • Musika konposaketa: Laurentx Etxemendi
  • Argiztapen diseinua: Marc Cano
  • Kanpoko begirada: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/06/04 19:00 Bilbo, Karmelo plaza

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

2021/06/04 20:00 Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Jardueran parte hartzeko gonbidapena erreserbatu beharko da ekitaldiaren egunaren aurreko astelehenetik, 9:00etatik aurrera, entradium.com

webgunean edo telefonoz 945 16 16 18 zenbakian. Edukiera mugatua: 80. Pertsona bakoitzak ezin ditu 4 baino gehiago hartu.

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

 

Dantza Plazan 2021

  • Maiatzak 7, 20:00etan
  • Maiatzak 14, 20:00etan
  • Maiatzak 21, 20:00etan
  • Maiatzak 28, 20:00etan
  • Ekainak 4, 20:00etan
  • Ekainak 18, 20:00etan
  • Irailak 10, 19:30ean
  • Irailak 17, 19:30ean

Gehiago irakurri

Mulixka: Harria

2021/06/05 19:00 Bilbo, Karmelo plaza

Mulixka Dantza Taldeak eta Iñaki Perurenak Harria aurkezten dute. Ordubeteko ikuskizuna, non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartzen diren. Josu  Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu plaza guztiak. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu. Iñaki Perurenak harriaren mundura eramango gaitu, eta Iñaki Palacios txistulariak bere konfiantzako musikariekin euren azken lana Harria aurkeztuko dute. Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira.

Eszena Kalera 2021 programaren baitan.

Santutxu Kolore 2021 programaren baitan.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/06/06 12:30 Mallabia

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Yolanda Rojas + Ricardo Fernando Del Moral: Las minas

2021/06/10 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Yolanda eta Ricardo, oraingo honetan, elkarrekin ibiliko dira flamenkoaren historian barrena, kantu tradizional eta funtsezkoetatik hasi –Soleá edo Meatze-Levanteko kantuak– eta bestelako jai-giroko estilo batzuetara, barnean hartuz flamenko-kantu ezagunen bertsioak, hala nola «Bien pagá», alegerak, Cádizeko habanerak edo buleria-kupleak.

Yolandak sariak jaso ditu nazioarteko flamenko-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Kordobako Lehiaketa Nazionalean eta La Unióneko Meatzeetako Kantu Lehiaketan. Bere poesia erakutsiko digu, dantza egina: flamenko tradizio egiazkoenak dakarren sentimendura eta errespetura jotzeko ate bat.

Ricardo abeslari eta gitarra-jotzaileak bost garaikur eskuratu zituen La Unióneko meatzeetako kantu-jaialdian –jaialdi horren historian pertsona batek hainbeste garaikur jaso zituen lehen aldia izan zen–: Malagueña, Taranta, Soleá, Toná eta Minera kategorietako sariak. Gainera, flamenkoaren munduko saririk preziatuena jaso zuen: «Meatzeetako Lanpara».

Gehiago irakurri

Arrola: Izan Baita

2021/06/20 16:00 Baigorri, ezker partea

Arrola dantza taldeak, Garaztarrak taldearekin batera, Izan Baita ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 20an Baigorrin. Nafarroako Erresumaren gainbehera eta Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia kontatuko dituzte dantza, musika eta antzerkiaren bidez. Ekainaren 3tik salgai dira Baigorriko Oronos Spar saltegian. Osasun neurriengatik, tokiak mugatuak izango dira. Helduak 15 €, 6-14 urte bitartekoak 8€ eta 6 urtetik beherakoak dohainik, gurasoen altzoan.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzan

2021/06/11 19:00 Bermeo, Arrantzaleen museoa

 "Emakumeak euskal dantzetan gezur baten historia"

  • Hizlaria: Oier Araolaza Arrieta
  • Non: Arrantzaleen Museoan. Bermeo
  • Ordua: 19:00etan
  • Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea. 45. Urteurrena

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Euskal probintzietako XVIII. eta XIX. mendeetako dantza eztabaidak genero ikuspegitik

2021/06/17 19:00 Bermeo, Arrantzaleen museoa

"Euskal probintzietako XVIII. eta XIX. mendeetako dantza eztabaidak genero ikuspegitik"

  • Hizlaria: Bakarne Altonaga Begoña
  • Non: Arrantzaleen Museoan. Bermeo
  • Ordua: 19:00etan
  • Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea. 45. Urteurrena

Gehiago irakurri

Aiko: Dantza tailerra Jacan

2021/07/23 18:00 Jaca, unibertsitate-egoitza

Dantza tailerra

Dantzarientzako doako musika tailerra eta musikarientzako dantza tailerra
 
Zaragozako Unibertsitateko udako ikastaroak

  • Uztailak 23, ostirala / 18:00-21:00 / Jacako unibertsitate-egoitza
  • Uztailak 24, larunbata / 11:00-14:00 / Juan Ramonen borda, Aisa / txangoa+tailerra

 

Dantza tailerra Jakan uztailaren 23+24

Gehiago irakurri

Iurretako dantzariak, Duguna, Oñatz

2021/06/12 18:00 Iurreta, plaza

Iurretako dantzariek, Iruñeko duguna dantza taldeak eta Oñatiko Oñatz dantza taldeak emanaldia eskainiko dute Iurretako plazan.

Saioa Udaberri kulturalaren egitarauaren barruan antolatu da. Gonbidapenak jasotzeko:

  • Asteazkena 18:00-20:00 Iurretako plazan.
  • Email: aittesanmigel@gmail.com
  • Egunean bertan aforoa bete arte

Gehiago irakurri

Node: Natura 2021

2021/06/10 19:30 Bilbo, Bilborock

Natura 2021 dantza, performance eta ikus-entzunezko pieza da, dantzari bat protagonista duena, eta bere izaeraren sakonetik ibilbide bizia partekatzen du publikoarekin. Emakume ausarta da. Natura 2021 ahalduntzearen aldeko oda da, bai eta jarrera bat eta helburu bat, aurrera egitea alegia, defendatzeko gune bat sortzeari oda bat ere.

  • Sormena eta zuzendaritza: Ion Estala.
  • Antzezlea: Paula Parra.
  • Mugimendua eta testua: Paula Parra eta Ion Estala.
  • Kanpoko begirada: Jaiotz Osa.
  • Laborategia: Julen Cano, Ana Barrantes, Ion Estala.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmaker: Álvaro Sau.
  • Trailerra: LACØRTE Films.
  • Banaketa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE.

 

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

 

NODE - NATURA: performance (teaser by LACØRTE Films) from NODE on Vimeo.

Gehiago irakurri

Con/Sin/In-Tacto + Leiho zikin, zeru garbi + La levedad

2021/06/10 19:30 Pasai Antxo, Biteri Plaza

Con/Sin/In-Tacto

Con/Sin/In-Tacto lanaren ideia gizakien arteko harremanetik abiatzen da. Bertan, pertsonen arteko kontaktu fisikoaren azterketa egingo da, nola funtzionatzen duen eta zer esanahi duen.

Hainbat jarraibidetatik koreografia-material bat garatuko da, eta, azkenean, material hori itxi eta egituratu egingo da, gizakia harremanetan jartzeko moduek informazio bat edo bestea nola ematen duten adierazten duen pieza bat sortuz. Emozio bakoitza mugimenduan nola marrazten den aztertuko da, eta maitasunik sakonenetik gorrotorik muturrekoenerako bidaia egingo da, tarteko puntu guztietatik igaroz, bai emozio mailan, bai mugimendu mailan.

  • IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Xián Martínez 
  • DANTZARIAK: Paula Urquijo, Kateryna Humenyuk, Aimar Odriozola, Ioritz Galarraga.
  • MUSIKA: Fur Alina – Arvo Part. Run Away Horses – Phillip Glass

 

Leiho zikin, zeru garbi

Leiho zikin, zeru garbi'

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean.

Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.

Batik bat emakumea objektu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dituzte.

  • ZUZENDARITZA, INTERPRETAZIOA eta KOREOGRAFIA: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • JANTZIAK:  Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK:  Etanowski

La levedad

La levedad

Bertigoaren, noraezaren eta denboraren dentsitatearen sentsazioetan barrena egindako bidaia. Gorputaz grabitatearen mende utzita, elkartzeko espazio bat, dena erortzen ari dela dirudien mundu batean.

Lan hau garatzen ari da oraindik. Danzad Danzad Malditos eta DZM jaialdietan aurrestreinatu zen 2020an, eta Danz jaialdiko cara B sailean partekatu da haren prozesua. Lanaren erabateko estreinaldia Danzad Danzad Malditos jaialdirako programatua dago 2021ean.

  • KOREOGRAFIA: Qabalum Cía.
  • DANTZARIAK: Lucía Burguete, Martín Los Arcos y Diego Pazó
  • MUSIKA: Alessandro Cortoni – Scappa
  • KOREOGRAFIA LAGUNTZAILEA: Carmen Larraz

 

Pasaiko Dantza Festibalaren barruan. 

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Muda

2021/06/11 18:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da

*Estreinaldi ofiziala.

Doako sarrera aldez aurretik izena emanda.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach
  • Musika: Marc Alvarez
  • Jantzigintza: Marilo Miguez

 

Gehiago irakurri

Fight + J-AhO! II

2021/06/11 18:30 Pasai Antxo, Biteri Plaza

Fight

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Hau agerian egon da denboren hasieratik. Lasalatik borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen dute.

  • Egilea: LASALA
  • Koreografia: Judith Argomaniz con Jaiotz Osa como asistente
  • Eszenogragi Zuzendaria: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Garazi Etxaburu más otra intérprete pendiente de confirmar
  • Produkzioa: LASALA
  • Formatua: 8/8

 J-AhO! II

J-AhO! II. Quién está loco, ¿tú o yo?' - Kulturklik Profesional

Zuhurtzia eta eromena... muga hain da lausoa... desberdintasun txikia baina aldi berean handia... "Normala"? Zure erabakia al da "normala" izatea, ala gizarteak erabakitzen du zure ordez? Zuk, segi. Ez egin ihes, egin irribarre. Hori da bidea.

  • Zuzendaritza: Amaiur Luluaga.
  • Sorkuntza eta antzezleak: Amaiur Luluaga, Montse Àlvarez, Clàudia Gómez.
  • Aholkularitza artistikoa: Myriam Perez.
  • Argazkia eta ikus-entzunezkoak: Iurre Aranburu.
  • Musika: Pascal Gaigne, Grandbrothers.
  • Musika edizioa: Iñaki Plaza.
  • Poesia eta ahotsa: Itziar Vaquero, Alba Coll, Maria Manonelles.
  • Sorkuntza egoiliarrak: Dantzagunea (Sortutakoak 12), CCN Malandain Biarritz (Aterpean 2019), Azkuna Zentroa (Dantzan Bilaka 2020)
  • Laguntzailea: Anoetako Udala (Gipuzkoa)

 

Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Muda

2021/06/13 18:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da

 

Doako sarrera aldez aurretik izena emanda.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach
  • Musika: Marc Alvarez
  • Jantzigintza: Marilo Miguez

 

Gehiago irakurri

La Pulga: Ufadak

2021/06/11 20:30 Pasaia, Ibaiondo Frontoia

Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.

Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...

Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

  • Dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”.
  • Musikariak: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa).

 

Pasaiko Dantza Festibalren barruan.

Gehiago irakurri

Jose Uruñuela: Exit + Reminicence

2021/06/12 12:30 Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi emanaldi izango dira: 12:30ean eta 18:00etan

Jose Uruñuela Udal Dantza Konserbatorioa.

KaldeArtek Kontserbatorioko ikasleek interpretatutako bi pieza berriekin gozatzeko aukera emango digu. “Exit” bide berrien bilaketa da, irteera berri batera eramango gaituena; bueltaka, noraezean, itzulinguruka baina nora zaramatzan jakin gabe.

“Reminiscence” gure burura datozen oroitzapen arinak eta zehaztugabeak dira; oroitzapenak zizelkatzen dituzten gorputzak, ondoren mugimendu berri bihurtuko direnak

Sarrerak

Gehiago irakurri

Kukai: Kirol legez / Fair Play

2021/06/12 18:30 Gasteiz, Iparraldeko Parkea

Baloi-boteak eta jauziak dantzan. Urratsak eta golak. Tarima eta zelaia. Futbola eta dantza. Errespetua, umiltasuna, ahalegina, taldean lan egitea… arropen, aldagelen, eszenarioaren eta jokoaren oinarria dira. Kukai Dantza 2001ean sortu zen eta Errenterian du egoitza. Jon Maya dantzariak eta koreografoak sortutako ekimena izan da. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu, esate baterako: Dantzaren Sari Nazionala eta hainbat Max Sari.

Gehiago irakurri

Paloma Hurtado: Ephimera

2021/06/12 19:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Paloma Hurtado dantzariak eta koreografoak jartzen dio aurpegia eta ahotsa kalean bizi diren milaka pertsonari, atzera begiratu ere egin gabe elkar gurutzatzen garenei. Itxurakerietatik harago joan. Zer ezkutatzen da tipula honen azalen azpian?  Hor topatu dut bila ari nintzen hori… zu… nire osagarria den niaren isla.

Gehiago irakurri

Paloma Hurtado: Ephimera

2021/06/13 12:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Paloma Hurtado dantzariak eta koreografoak jartzen dio aurpegia eta ahotsa kalean bizi diren milaka pertsonari, atzera begiratu ere egin gabe elkar gurutzatzen garenei. Itxurakerietatik harago joan. Zer ezkutatzen da tipula honen azalen azpian?  Hor topatu dut bila ari nintzen hori… zu… nire osagarria den niaren isla.

Gehiago irakurri

Titoyaya Dansa: Social animal

2021/06/12 20:00 Gasteiz, Artium

Titoyaya Dansa dantza garaikideko Valentziako konpainia ezagunak KaldeArte programa bisitatuko du osoki kalerako sortutako lehen ikuskizunarekin. Enpatiaren inguruko ikuskizuna. Bost interpretarien mugimendu bizkorrak, zehatzak, exekuzio zaileko soinubakarrekoak, distirak, aldakortasunak eta heldutasunak harrituta utziko du jendea.

Gehiago irakurri

Nazario Diaz: Hablame cuerpo

2021/06/12 19:00 Bilbo, La Fundicion

Háblame, cuerpo izeneko pieza Looking for Pepe azterlanaren parte da. Nazario Díazek hasi zuen 2016an, eta Pepe Espaliú (1955-1993) artista kordobarraren figura dauka abiapuntu, gorputzaren, lengoaiaren eta lurraldearen inguruko ikerketa-sorta bat burutzeko lanean. ‘Háblame, cuerpo’ izena Vicente Aliagak idatzitako testu batetik dator. Sevillako Pabellón Mudéjar eremuan egindako erakusketaren harira idatzi zuen testu hori, Espaliúren omenez, 1994an, hura HIESAren ondorioz hil eta urtebetera. Espaliúk bere lanaren eta zirkunstantziaren arteko loturak garatu zituen, bere gaixotasuna oso presente zegoelarik, eraldaketak markatutako egoera soziopolitiko batean. Lotura horiek aztertuta, aldatu eta desagertzera egiten duen materiaren inguruko lana egitera garamatza, izate fisiko eta soziala duen gorputz baten desgaste eta eustearen ideiarekin.

Sorkuntza eta interpretazioa: Nazario Díaz
Argazkilaria: Patricia Nieto – NoNoNoSoloSoloNo

Gehiago irakurri

Studio 24 + Beldurrik gabe

2021/06/09 13:30

STUDIO 24 (Iker Murillo)

Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolaren erakustaldia. 4 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleek bertan lantzen diren klasiko, neoklasiko, garaikide eta hip-hop estiloetako hainbat koreografia eskainiko dituzte.

 BELDURRIK GABE HIK DANTZA IKASI (HAATIK)

Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, Haatik konpainiak euskal dantzetan abiatutako gazteentzat prestatutako ikastaroa eramaten du aurrera. Bertan, sorkuntza prozesuak ezagutu eta teknika garaikideak lantzeko aukera ematen die ikasleeri.

Aurkeztuko den lan honetan espazioan barrena bidaia bat proposatzen da, alegia, amets egiteko, espazio-ontziak gidatzeko, ilargian dantzatzeko edota planeta bitxiak aurkitzeko gonbita.

Beldurra alde batera uztera, nostalgia gainditzera eta egoera berriak bizitzera eta esperimentatzera animatzen.

Pasaiko Dantza Festibala Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Eva Gurrero: Gorpuztu Laburra

2021/06/12 19:00 Pasaia, Skatepark

Gorpuztu Laburra dantza garaikideko ikuskizun bat da, kalerako edo leku jakin baterako pentsatua, eta orekaren bilaketaz ari dena. Lasai egoteko borroka da, zarata isiltzeko, zama eta errua arintzeko, animaliak lo lasai egingo duen leku bat aurkitzeko.

Gorputza zenbait unetan zenbait erlijioetan nola erabiltzen den ikertu ondotik sortua. Gorputza zenbait partetan banatuz, otoitz-orduetako higidura-ekintzak behatuz, eta zenbait erlijiotan diren kontzeptu jakin batzuk aztertuz: errua, penitentzia, transzendentzia, menpekotasuna...

  • Sorkuntza: Eva Guerrero.
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia.
  • KoreografIa: creación colectiva.
  • Musika sorkuntza: Nerea Alberdi, Carla Sevilla, Yolanda Bustillo y Cristina Samaniego.
  • Musika grabazioa: Estudio Blue Bayou.
  • "Estilos Internos Chinos" lana: Aritz Aresti.
  • Koreografia laguntzailea: Judit Ruiz.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Ekoizpena: Jemima Cano

 

Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.

Gehiago irakurri

Muda + E.612

2021/06/12 20:30 Pasai Antxo, Biteri Plaza

Muda

Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da

  • Iraupena: 15´
  • Emanaldiak: Ekainak 11, ostirala (18:00) / Ekainak 13, igandea (18:00)

 

E.612

Gure ondoren beti egongo da norbait gure ondarea hartzen duena, gure bideari jarraitzen diona… nahiz eta planeta zatika lehertu, beti dago Esperantza, beti egongo da leku bat eta pertsona bat jarraitzeko prest…

Anakrusaren Reset (2018) piezak eboluzionatu egiten du.
Eta E.612. sortu da. Dantza garaikideko pieza da, 20 minutu ingurukoa, eta Reseten pertsonaia beretik abiatzen da unibertso post apokaliptiko batean, non jada ez dagoen itxaropenik. Berriz hasteko, bizitzan beste aukera bat izateko eta benetako zerbait eraikitzeko hurrengo ahaleginean E.612 asteroidetik datorren pertsonaia berri batekin topo egiten du. Hark, bere gaztarotik eta errugabetasunetik, borrokan jarraitzeko eta bizitzeko mundu bat eraikitzeko beharrezkoa den energia lortzeko itxaropena emango dio. Pertsonaia hori ala beste norbait?

E.612k hondamenaren puntu ilunenetik itxaropenaren argiranzko bidaia egiten du, belaunaldien arteko transmisioaren beharraren bidez islatua.

  • IDEIA ETA ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Anakrusa
  • KOREOGRAFIA: Noemí Viana
  • DANTZARIAK: Ainhoa Aldai, Noemí Viana
  • MUSIKA ETA SOINUGINTZA: Muskulo, Prodigy, Kitka
  • ARGAZKIAK: J.Areta Goñi, Iurre Aranburu, Etanowski
  • AHOLKULARITZA: Eneko Gil, Iñigo Ortega, Iurre Aranburu
  • IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA: Iurre Aranburu
  • PRODUKZIOA: Anakrusa

 

Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2021/06/13 19:00 Getxo, Muxikaberri

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean): Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Iron Skulls: Kintsugi

2021/06/13 13:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi saioa izango dira: 13:00etan eta 19:30ean

Kintsugi objektuak urrez konpontzeko teknika japoniarra da, eta filosofia bat, erretenak eta konponketak objektu baten historia direla eta ez direla ezkutatu behar dioena. Lengoaia berrietan interesatuta, eta mugimenduaren mugetan, Iron Skulls Co. taldea bosteko talde gisa murgildu dira dantzaren bidez teknika, edertasuna eta inperfekzioaren arteko erlazioa bilatzeko bidean.

Gehiago irakurri

La Pulga: Ufadak

2021/06/13 19:00 Ermua, Orbe Kardinal Plaza

Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.

Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...

Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

  • Egileak: La Pulga eta Lagunak
  • Zuzendaritza / Koreografia: Askoa Etxebarrieta La Pulga
  • Musika era musika zuzendaritza: La Pulga eta Lagunak
  • Antzezleak: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)

Gehiago irakurri

Codice

2021/06/13 19:00 Pasaia, Juanba Berastegi Aretoa

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

 

Pasaiako Dantza Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Fugas

2021/06/13 12:30 Pasai Antxo, Biteri Plaza

Fugas lanak taldearen eta banakoaren erlazioak hausnartzen ditu, haien artean bateratzeak eta baita desadostasunak ere. Loturak, migrazioak, eta konposizio eskultorikoak dira inspirazioa. Elkar bilatu, jarraitu eta egoera ezberdinetatik igaroko den taldearen eszena irudikatu ahi izan du. “Batzuetan lotuta, beste batzuetan bereizita baina beti gertu.

  • Egilea: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao
  • Ekoizpena: Infinita escena
  • Musika: Chopin, Bach
  • Jantzia: Java Vintage
  • Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García, Nerea Martínez
  • Iraupena: 20 minutu

 

Pasaiako Dantza Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Natxo Montero: Lugorria

2021/06/13 13:30 Pasaia, Ibaiondo Zabalgunea

Natxo Monteroren Lugorri / Barbecho lana sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Horretarako hartu beharreko denboran oinarrituta, lugorrian jarri dira Natxo Montero eta Laia Cabrera, lana sortzerako orduan hartu behar diren erabaki guztiei denboraz erreparatu eta ideiak lantzeko. Inprobisazio eta arte garaikidearen inguruko autokritikari lekua utzita egin dute lan bi dantzariek.

  • Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero. 
  • Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas. 
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero

 

Pasaiako Dantza Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Elizondo: Bailableak

2021/06/13 13:00 Elizondo, plaza

Igandean, ekainak 13, 13:00etan Bailableak izango dira Elizondoko plazan. Horretaz gain, Baztango herri guztietan argisoinuak izango dira 9:00tan. Denboraldiari amaiera bereza emateko, zenbait gonbidatu izango dira Baztango dantzariekin batera.

Gehiago irakurri

Kezka dantza taldea

2021/06/13 12:00 Etxebarria, Peñanekua Plaza

Eibarko Kezka dantza taldearen emanaldia Exebarrian, Peñanekua plazan. Eguraldi txarra eginez gero frontoian.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Genero identitatea euskal dantzan

2021/06/15 19:00 Andoain, Bastero

Urki Dantza Taldeak antolatuta Oier Araolazaren "Genero identitatea euskal dantzan" hitzaldia izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Gehiago irakurri

Bortziriak Dantzan

2021/06/19 18:00 Bera, kiroldegia

Bortziriak Dantzan ekimena, Muxikoak danztatzeko aukera izango da Berako kiroldegiko zelaian Erdizka Lauetan taldeak antolatuta. Aurrez izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/06/18 19:00 Gasteiz, Printzipal Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

2021/06/18 20:00 Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Jardueran parte hartzeko gonbidapena erreserbatu beharko da ekitaldiaren egunaren aurreko astelehenetik, 9:00etatik aurrera, entradium.com

webgunean edo telefonoz 945 16 16 18 zenbakian. Edukiera mugatua: 80. Pertsona bakoitzak ezin ditu 4 baino gehiago hartu.

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

 

Gehiago irakurri

Mikel Calvo: Doce

2021/06/19 19:00 Getxo, Utopian

DOCEn gauerdian hasten dira dantzan, Dantzaren bidez, 10 dantzarik showaren 10 zatiren artean bidaiatzen dute. Gau bateko sentipen tristeenetik hasi (BLUE), giroa berotu (RED) eta festa gauaz disfrutatu (PURPLE). Dena takoien gainean.

Fitxa

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Mikel Calvo

  • Zuzendari laguntzailea: Alba Murias

  • Dantzariak: Alba Murias, Amaia Urkijo, Arrate Garcia, Beatriz Viana, Irati Pineda, Mikel Calvo, Millary Arberas, Paula Garate, Tibisay Bolsico eta Olatz Iraragorri.

  • Argazkia eta edizioa: Andrea Martinez eta Iker Maguregi

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2021/06/23 19:30 Iruñea, Kosterapean

San Juan bezperako soka-dantza Iruñeko Duguna dantza taldeak emana. Arratsaldeko 19:30ean Kostarapeko belardian izago da.

Gehiago irakurri

Esku-dantza

2021/06/23 19:00 Beasain, San Martin

Aurtzakako gaztetxoek esku-dantza egingo dute San Martingo baselizan, ikuslego kontrolatuarekin.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2020/06/19 19:30 Markina-Xemein. Plazabarripean

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

 

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2021/06/20 20:00 Hernani, Chillida Leku

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

  • Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
  • Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
  • Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/06/20 19:00 Zuia, Bea Murgia plaza

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Kimua: Generoa

2021/06/20 19:00 Villabona, Errebote Plaza

Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Gehiago irakurri

Atalak 2.0: Eva Guerrero

2021/06/21 19:00 Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Atalak 2.0. proiektua euroeskualdeko kideekin elkarlanean garatzen den sormen laborategiak sustatzeko ekimen bat da. Horren misioa dantzaren munduko profesionalei profesionalki eta sormenaren arloan garatzeko aukerak eskaintzea da, egonaldien, erakustaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bidez.

Dantzaz buru duen mugaz haraindiko proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sare handiagoa ehuntzen ari da Atalak; Dantzerti, Azala, Vitoria-Gasteizko eta Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioak, SGAE Fundazioa eta La Fundición egitasmora batuta. Atalak Sareak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko dantza garaikidearen sektorean aukerak sortu nahi ditu.

Eva Guerroren bigarren esperimentazio-laborategia. "En mitad de alguna parte" (2020) ikerketa-prozesuan gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioari buruzko bilaketaren garapena izango da Eva Guerreroren abiapuntua laborategi honetan. Laborategi honetan sorkuntza koreografikoaren prozesua aurkeztuko da.

Gonbidapenak: Ekainaren 11tik aurrera, 17:00 ean, Principal eta Félix Petite Antzokietako leihatiletan.

Gehiago irakurri

Forma Povera: Er rostro

2021/06/23 19:00 Bilbo, La Fundicion

Bárbara Díaz | Matthieu Saglio | Eneko Lorente

«El rostro/Aurpegia» hitzaldi dantzatua da, zeinak uztartu egiten baititu testua, irudia, musika eta dantza. Haren bitartez aztertu nahi da nola eraikitzen dugun herri-espazioa; Adriana Cavareroren hitzetan, identitate eta alteritateen elkargune gisa, era tirabiratsu eta saihestezinean. 

El rostro/Aurpegia Emmanuel Lévinasen ideiatik abiatuta sortu zen; zeinak aurpegi esaten baitio Besteak gure aurrean aurkezteko duen moduari. Aurpegia da agerian dagoena, gizakiaren alderik zaurgarriena; eta horregatik, hain zuzen ere, aurkezten da aurpegia atari hauskor eta higikor gisa, berezkoa eta komuna denaren artean, norbanakoaren eta komunitatearen artean. Izan litekeen hiri posible bakarra da («The only possible city»), Giorgio Agamben-en arabera. 

Ibilbide kontzeptual horri segika, Meg Stuart koreografoak «The Only Possible City» izeneko bideografia-pieza sortu zuen (2008), eta harekin aztertu zituen, erretratuaren bitartez, publiko eta pribatu denaren arteko muga ezegonkorretan (etengabe birdefinituetan) gertatzen diren anbibalentziak. 

«Indusketa-gune izango balira bezala aztertzen ditut irudiak» baieztatu du koreografoak; bere erretratu propioetan esperimentatzen du, eguneroko keinurik sinpleenen aztarnak islatzen dituen mihisea balitz bezala. Gure jokabide berdingabe eta kolektiboen inkontzientea eta memoria mugiarazten ditu lehen planoak; jokabide manufakturatu eta hautsiak. Stuart-en arabera, hori zeharkatzea da dantza, horri aurre egitea.

El rostro/Aurpegia proiektuaren asmoa da eguneroko keinu hori, hiri-inguruan egiten den keinu berdingabe eta kolektibo hori, sakon aztertzea; izan ere, bertan, gorputzaren eta aurpegiaren mugimenduak agerian uzten ditu bai Besteen presentziek etengabe berregituratzen dituzten espazio komunak, bai espazio horretan sortzen diren jendetasunaren, elkargunearen eta harremanaren berezko formak. Aurpegi bat, azken batean; zeina, zabaltzen denean, agerikoa eta ikusezina baita, ezegonkorra eta hauskorra aldi berean.

Gehiago irakurri

Axeri-dantza

2021/06/24 12:00 Andoain, Ondarreta ikastetxea

Axeri-dantza ez dute ohiko formatuan egingo, baina zenbait joku plazaratuko dituzte andoaindarrek Ondarreta ikastetxeko patioan. Aforora mugatua izango da eta gonbidapena aurrez eskuratu behar da.

 


Gehiago irakurri

Soka-dantza

2021/06/23 21:30 Abaltzisketa

Sua piztu eta, ondoren, San Joan dantza eta soka-dantza egingo dute herriko gazteek.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2021/06/23 22:30 Lezo, Gurutze Santuaren plazan

22:30etatik aurrera soka-dantza dantzatuko da Gurutze Santuaren plazan. Aforoa: 106 pertsona.

Gehiago irakurri

San Joan kantaita

2021/06/23 19:30 Urdiain

Bigarren urtez, eta osasun egoerak baldintzatuta, San Joango kantaita berezia eginen dute; erritua ermitan egin beharrean, herrian eginen dute prozesioa eta erritua plazan eginen dute. Neska gazteak eliza ataritik aterako dira asteazkenean, ekainaren 23an, 19:30ean, eta hortik plazara iturritik sartuko dira.

Gehiago irakurri

Andra Mari: San Joan bezpera

2021/06/23 22:00 Galdakao, Kurtzeko plazan

Andra Mari dantza taldeak antolatuta San Joan bezperako jaia: errituak, konjuruak eta kantak.

Gehiago irakurri

Dantza saioa: Iurretako dantzariak eta Kemen

2021/06/27 17:30 Iurreta, plaza

Udaberri kulturalaren barruan antolatutako dantza saioa. Iurretako dantzariak eta talde gonbidatua Hondarribiko eta Irungo Kemen dantza taldea. Gonbidapenak asteazkenean 18:00-20:00etara eskuratu daitezke Iurretako plazan edo aittesanmigel@hotmail helbidera idatzita. Egunean bertan sarrera aforoa bete arte.

Gehiago irakurri

Dokumentala: 40 urte txistua jotzen sanferminetan

2021/06/30 19:30 Iruñea, Nafarroako filmoteka

Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko San Fermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena da aurtengoa. Hori dela eta Iruñeko festetan taldeko txistularien historia biltzen eta balioesten duen dokumentala ekoitzi du Ortzadarrek.
Proiekzioak hurrengo bi tokitan izango dira ikusgai:
· Nafarroako Filmotekan (Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3 Iruñea). Ekainaren 30ean, 19:30ean. Sarrerak euro baten truke Nafarroako filmotekan. (https://bit.ly/3vQS87N)
· Kondestable Jauregiako ekitaldi aretoan (kale Nagusia, 2 Iruñea). Uztailaren 2an, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin. Hortarako erreserbatu zure gonbidapena. (https://bit.ly/2TFLlQa)

Gehiago irakurri

Ortzadar: 40 urte txistua jotzen sanferminetan

2021/07/02 19:30 Iruñea, Kondestable jauregia

Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko San Fermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena da aurtengoa. Hori dela eta Iruñeko festetan taldeko txistularien historia biltzen eta balioesten duen dokumentala ekoitzi du Ortzadarrek.
Proiekzioak hurrengo bi tokitan izango dira ikusgai:
· Nafarroako Filmotekan (Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3 Iruñea). Ekainaren 30ean, 19:30ean. Sarrerak euro baten truke Nafarroako filmotekan. (https://bit.ly/3vQS87N)
· Kondestable Jauregiako ekitaldi aretoan (kale Nagusia, 2 Iruñea). Uztailaren 2an, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin. Hortarako erreserbatu zure gonbidapena. (https://bit.ly/2TFLlQa)

Gehiago irakurri

San Juan aurreskua 2021

2021/06/24 19:00 Eibar, Coliseo antzokian

Eibarko San Juan eguneko aurreskua edo soka-dantza, Usartza Txistulari taldea eta Kezka dantza taldearekin. Sarrerak hemen eta dantza saioa sarean zuzenean ikusteko hemen.

Gehiago irakurri

Iglesias y Carrascosa: Paradis

2021/06/24 19:00 Bilbo, La Fundicion

«Arnastu egiten dut leku hori. Usaindu egiten dut. Ezberdin arnasten da; usain berezia dauka; antzokiaren atal bakoitzak bibrazio ezberdina du. Norabide berean doaz taupada guztiak. Arnasa hartu, eta leku honetan bizitzarik badela sentitzen dugu; hor barruan bizirik sentitzen gara. Arnasa hartzen duen orok egiten du taupada.” Gema Iglesias eta Nacho Carrascosa

Valentziako Kultura Institutuak sustatutako ikus-entzunezko proiektua da (PARADÍS). 2020ko martxotik bizi dugun pandemia-testuinguru zail honetan jaio da, mundu osoa eten eta antzokiak aldi baterako hustu eta erabilezin bihurtu dituen garai honetan.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Microdanzas confinadas

2021/06/24 19:45 Bilbo, La Fundicion

Microdanzas confinadas “(…) eta galdera hau egin nion neure buruari: nola jarrai dezaket sortzen, nola jarrai dezaket bizirik sentitzen itxialdi-egoera honetan…? Dantzak behar-beharrezkoa du ikuslearekiko harremana…” Matxalen Bilbao

Itxialdiak iraun bitartean sortu den bat-bateko abentura da hau. Poesia eta dantzaren arteko topaketa interesgarri eta elikagarria, mugimendua eta hitza oinarri dituena. Horixe kristalizatu da bideo formatuko pieza txikiak biltzen dituen Microdanzas confinadas sorta honetan.

Gehiago irakurri

Dúo Olaia & Gilles: Dos pies para Dos

2021/06/25 19:00 Bilbo, La Fundicion

Dantzari belgikar eta dantzari euskaldun batek osatutako bikotea da Dos pies para Dos. Bikoteak bidaia egiteko gonbita luzatzen dio ikusleari; eta, bidaia horretan, aurrera egiteko beharrak agerian uzten du etengabeko fluxu bat, lankidetzari esker hautsi gabe irauten duena. Gorputz ezberdinen arteko harremana partekatzen saiatzen da; gorputz horiek, guztiaren gainetik, elkarri eskaintzen diote beren burua, baita bestearen esku utzi ere, gorputza borroka-gune izatetik lankidetza-gune izatera bitarteko marra fin-fina dela ikusarazteko.

Gehiago irakurri

Adrián Manzano & Diana "Wondy" Lo que yo canto

2021/06/25 19:30 Bilbo, La Fundicion

Beren sufrimendu propioan bilduta dauden errealitate biren arteko bizikidetza da Lo que yo canto.
Komunikatzen saiatzen dira, baina ez dute bestearen ikuspegiarekin enpatizatzerik lortzen; eta historia aldatu egiten da berau kontatzen duen begiradaren arabera.

«Ez gau, ez egun ez den tarte horretan gertatzen da; egunsentia baino lehen, eta ilunabarraren ondoren.
Oilar gorriak egunez egiten du kantu; eta oilar beltzak gauez. Ordu grisean egiten dute topo biek, beren kantuak aldarrikatzeko»

Gehiago irakurri

Koldo Arostegi: Bobo

2021/06/25 20:00 Bilbo, La Fundición

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

Gehiago irakurri

Chey Jurado & Akira Yoshida: Hito Non

2021/06/25 20:30 Bilbo, La Fundición

«Bi pertsona, antzeko egiten dituen horri erreparatzen; zerbaiten bila, dagoeneko baduten zerbaiten bila… Baina ez dute bila jarraitzeko gogoa galtzen; jarraitzen dute beren arteko loturatik igarotzen eta horrek sortzen duen emozioa elikatzen. Sinple den horretatik, sinpleki konplexua denera… Iparra galdu arte bilatu, eta orduan, berriro aurkitu: pertsonen arteko bidaia» (Hito)

Gure bizitzak errazten dituzten kanpo-elementuen menpe egoten gara sarri, eta gauza horiek geure bizitza zuzentzen amaitzen dute. Baina, zer gertatzen da ziurtzat jotzen ditugun gauza horiek galtzen ditugunean? geure gorputzaren luzapen gisa sentitzen ditugun gauzak galtzen ditugunean? Zer gertatzen da elementu materialistak galtzen ditugunean? Zer geratzen da orduan?

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Reverso

2021/06/26 20:30 Bilbo, La Fundición

Kalean eta ezohiko espazioetan egiteko bikote-lan baten proposamena da Reverso. Binakako sortze-prozesua da; elkartzerik, bikote fisiko estuari eragiteko beharretik eta dinamika erakargarria sortzeko desiratik sortutakoa.

«Ezagutzen ez dudan planeta batetik oinez dabilen astronauta naizela imajinatzen dut sarritan; planeta lehorra da, eta nire oinen azpiko lurra hauts eta harriz osatuta dago. Biraka ari den bola erraldoi borobil baten gainean oinez nabilen sentsazioa daukat. Kaskoaren kristalaren beste aldean zerumuga erdi-zirkularra ikus dezaket, eta argiak etengabeko ilunabarra markatzen du, urrats bakoitzaz harrotzen diren lur-partikulak argiztatzearekin batera».

Gehiago irakurri

No bautizados: Lo Invisible

2021/06/26 19:30 Bilbo, La Fundición

Dantza eta antzerki fisikoan oinarritutako pieza da Lo invisible, zeinak aztertu egiten baitu gizakiak bere buruarekin duen harremana. Bertan, Izaki bakarrean fusionatzen ikus ditzakegu interpreteak, horietako bakoitzak irudikatzen dituelarik elkarren aurka egiten edo elkar bultzatzen duten kontraesanak, igartzeak, irrikak, indarrak. Azken batean, nork bere burua bilatzeko prozesuan pertsona baten ibilbidea baldintzatzen duten elementuak islatzen dira.

Itzulerarik gabeko bidaia da pieza hau. Bertan, bizitza baldintzatzen duten sentsazioak biltzen ditu mugimenduak, kontzientearen eta inkontzientearen, agerikoaren eta ikusezinaren dantza sortuz. Dantza horretan biltzen dira geure ametsetatik urruntzen gaituzten hainbat indar, zeinak menpean hartzen baikaituzte eta, aldi berean, menperaezinak baitira. Laburbilduz, bizitzan funtsezkoak diren gauzetatik desbideratzen eta urruntzen gaituzten alderdien kontra altxatzen da dantza hau.

Gehiago irakurri

Javier Guerrero: Am27

2021/06/26 20:00 Bilbo, La Fundición

Irudimenean soilik egon beharko litzatekeen arren, benetan existitzen den lekua da utopia haragitua. Existitu egiten da, bere bereak dituen aberrazio, desplazamendu eta inkongruentzia guztiekin batera XX. mendeko proiektu utopiko handien esplorazioa da Am27; bitarteko espazio batean girotuta dago, zeina prozesu amaitu eta desagertu baten hondarren gainean eraikita baitago. Natura geurea dela uste dugu, eta ez gara konturatzen geu garela berarenak.

Collage itxura duen narrazio zatikatu baten bitartez, leku utopiko horiek zeharkatzen ditugu, uste dugun hori edozein momentutan desagertu delako intentzio iragankorra adierazita.

Gehiago irakurri

Marcat Dance: Adama

2021/06/26 20:30 Bilbo, La Fundición

Jose Pablo Polo konpositorearen musikan inspiratuta dago Adama. Hark sortutako soinu-paisaiak bidaia bereziki erritmiko eta tribal batean barrena gidatzen du dantzari hirukotea.

Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe. Hori da lehengaia, bizia ematen duena, lurrari lotuta irauten duena. Kontzeptu hori oso lagungarri izan zaio Mariori Adama sortzeko; izan ere, lurrean harrapatuta egotetik jaiotzen da ekintza, ondoren gorputz osora zabaltzeko. Sustraien bitartez xurgatzen da ura, sustraien bitartez elikatzen da izakia. Bigarren kontzeptu hori mugimendu koreografikora eramanda sortu eta elikatu dira piezaren gainerako osagaiak. Jarraibide horiek guztiak isurtzen dira mugimenduan, gorputzetan eta bidaia emozionalean; lurretik ateratzen uzten zaie, aske izateko eta pixkanaka akitzeko.

Gehiago irakurri

MDV Danza: Aireko arkitektoak

2021/06/24 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

EszenAZek, Azkuna Zentroaren arte eszenikoen denboraldiak MDV Danzaren "Aireko arkitektoak (Alhóndiga)" proiektuaren workshop irekiarekin jarraituko du ekainean, Mikel del Valle koreografoaren konpainiarekin. Gaur egungo dantzaren ikuspegi bat, arkitektura-hizkuntza gisa ulertutako mugimenduaren inguruan.

Dantza gorputzaren mugimendua da espazioan, eta arkitekturak espazioa antolatzen eta hierarkizatzen du eraikuntzaren bidez. Biak espazioaren okupazioa dira. Airea denboraren bidez betetzea. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao da proiektu honen inspirazio oinarria, arkitektura industrialaren paradigma bezala, kultura-espazio bihurtua. Ikerketa-prozesuaren abiaburua da arkitektura publikoaren esparrua, eta erabiltzen ez diren espazio berezien berrikuntzarantz nola joan den.

Espazioaren okupazioa oinarri komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldurarako material gisa, mugitzen den bitartean atmosferak sortzen dituena eta hutsuneko egitura-txoko desberdinetara iristen dena. «Metafora horrek ezin hobeto islatzen du gorputzek betetzen duten espazioan ematen diguten apropiazioa, eta, koreografiaren bidez, dantzaria espazialitate desberdinen biltegi bihurtzen dute», azaldu du piezaren egileak.

Aireko arkitektoak lanak industria-ondareari buruz hausnartu nahi du, bidaia arkitektoniko dantzatu baten bidez.

Egilea, zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Mikel del Valle
Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez
Jantzien diseinua: Redoli
Musika: Antonio Vivaldi, Julio d'Escrivan eta beste
Antzezleak: Laura Gómez, Julen Flores eta Mikel del Valle
Fotografia: Zazu Mata
Aholkularitza eta Kanpoko behakoa: Vicky PMirand

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2021/06/24 19:30 Alegia, Kalebeherako parkea

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Bordon-dantza

2021/06/24 12:30 Tolosa, zezen plaza

Ohiko San Joan egunetako desfileetako parte hartzaileekin ikuskizuna zezen plazan. Partehartzaileak: Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, dultzainariak, erraldoien konpartsa, udalbatza eta bordon-dantzariak. Eskopetariek ez dute parte hartuko.

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Out

2021/06/24 12:00 Hernani, Biteri plaza

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.

Fisikak bere lana egiten duen arte.

Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da.

Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da.

Aireak birikak betetzen ditu.

Aske.

  • Zuzendaria eta Dantzaria: Amaia Elizaran.
  • Zuzeneko musika: Xabier Zeberio.
  • Irudia eta bideoa: Etanowski.
  • Estilismoa: Borja Bordonabe

Gehiago irakurri

Angela Millano: Tommy

2021/06/25 19:00 Donosta, Kutxa Kultur Terraza

Nola jarraitu dantzatzen; horixe da dantzan trebatzen hazi garen askok noizbait geure buruari egin diogun galdera. TOMMYk mugimendua aktibatu nahi du elkartze batetik abiatuta gorputzerako arrotzak diren keinuekin; eta, aldi berean, iruditeria azaleratzen utzi, berau zeharkatuz. TOMMYren abiapuntua da berriro dantzatzeko eta ez gelditzeko desioa, eta beste gorputz batzuk inbokatzeko ikerketa egiten da, norberarenean sartzeko. Ematearen eta haragitzearen inguruko ikerketa da; sua da, desplazamendu bat eta keinu bat, bi otoitz eta maitasun abesti bat.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performance: Ángela Millano
Argiztapena: Víctor Colmenero Mir
Laguntza artistikoa: Xavier Manubens Samsó, Ana Paula Cidón
Dirulaguntza: Koreografia Sorkuntza, Eusko Jaurlaritza (2018)
Egonaldiak: La Poderosa (Bartzelona), Desfoga (Cambados), Espacio DT (Madril)

Sarrerak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia.

Sarrera aurreratua: 8 € / SARRERAK EROSI.

Leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.

Ordutegia

Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00
Ostiralean: 10:00 > 20:00
Larunbatean: 11:00 > 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 > 19:00

Gehiago irakurri

Myriam Perez: Hiru (3)

2021/06/26 19:00 Donostia, Gazteszena

Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz. Joan-etorrien etengabeko errepikapenen eta transizio-zirrikituetako itxoitearen indarraren islada. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Zimendu zehatzetatik abiatuta, moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean-unekoa. Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.

Gehiago irakurri

Korosti: dantza emanaldia

2021/06/26 17:30 Legazpi. Haztegi Ikastola

Korosti Dantza Taldearen emanaldia. Bi emanaldi izango dira: 17:30ean eta 19:30ean.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/06/26 20:30 Bastida

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Arantxa Villanueva: Las hijas de Bernarda

2021/06/26 21:30 Lizarra, Los Llanos Kulturagune

Las hijas de Bernardak dantzaren bidez interpretatzen du, batez ere, Lorcaren testua, baina antzerkiaren eta interpretazioaren, musikaren eta ikus-entzunezko proiekzioen eta argiztapenaren bidez ere adierazten da ekintza.

Arantxa Villanueva Dantza Konpainiaren Las hijas de Bernarda aurreko bertsio baten jarraipen naturala da, egungo egoerara egokitua. Bertsio horren izenburua La Soledad de Bernarda zen. Emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lanak, eta konfinamenduaren ondoren eguneratu nahi izan da; izan ere, kasu askotan areagotu egin da familia-ingurunean indarkeria jasaten duten emakumeen ahultasun-egoera. Hala, egoera horri buruzko hausnarketaren ondorioz, eszena berri bat sortu da proiektuan.

  • Koordinazio artistikoa: Arantxa Villanueva Salinas
  • Dantzariak: Maider Berasategui, Usua Purroy, Marina Etxeberria, Maider ibero, Nerea Eguillor, Atsegiñe Portu, Seltana Gil, Uxue Olazarán
  • Dramatizazioa/Aktorea: Marta Juaniz
  • Argien eta soinuaren talde teknikoa: Jorge Urrizola Sotro, Andrés Murugarren
  • Komunikazioa: Zenzerro Pamplona
  • Laguntzaileak: Adur eta Nahia Barquín

Gehiago irakurri

Urki: dantza emanaldia

2021/06/27 12:00 Andoain, Ondarreta ikastetxea

Udara berri honen atarian gaudela, URKI Dantza taldeko dantzari txiki eta gazteek Euskal Herriko hainbat dantzaz osatutako emanaldi alai eta koloretsua eskainiko du ilusio handiz.

Gehiago irakurri

MDV: Fundiendo el hierro

2021/06/27 19:30 Berriz, Berrizburu kiroldegia

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Euskal historiaren ukitu erakargarri batzuen bitartez, gure pertsonaiak denboran bidaiatzen du eta elkarren aurkako bi kulturaren arteko talkari aurre egin behar izaten dio. Oso sustraituak dauden bi tradizio eta giro desberdinak. Aldaketari uko egiteak energia igaro dadin oztopatzen du eta etorkizunari begira aurrera jarraitzeko aukera galtzea dakar. Onartzeko bizitzeak askatasuna ekarriko du, norbere buruaren esklabo izatera etsi ez dutenen askatasuna.

  • Egilea, koreografia, zuzendaritza: Mikel del Valle
  • Antzezleak: Mikel Del Valle, Marta Otazu

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Expectations will not kill you

2021/06/27 20:00 Berriz, Berrizburu kiroldegia

Hainbeste amestu duzun une hori da lanaren abiapuntua, hainbeste atsegin duzun pertsona aurkituko duzun momentu hori... zenbat arratsalde pasa ditugu gure burua txukuntzen, zoriontsu, gauean zer gertatuko den irudikatzen? eta nor ez da etxera zeharo triste itzuli irudikatutakoa egi bilakatu ez denean? Obra berehala esperantzaren argiz beteko da, eta porrot hau ilusio bilakatuko da, helburu eta amets berriak lortzeko indarra sentituz. Azken finean, denak bizi gara modu berean, behin eta berriz desiratutako helburuak bertan behera geratu direla-eta triste, baina amets berriei esker ilusioa berreskuratuz. Gaua ez zen irudikatu genuen modukoa izan, espero genuenetik oso urrun geratu zen, baina hala ere izugarri ondo joan zen.

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

2021/06/27 19:30 Hernani, Atsegindegi plaza

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Hiru hitzetan

2021/06/27 19:00 Villabona, Errebote Plaza

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Gehiago irakurri

Mikel Calvo: Doce

2021/06/30 19:00 Getxo, Utopian

DOCEn gauerdian hasten dira dantzan, Dantzaren bidez, 10 dantzarik showaren 10 zatiren artean bidaiatzen dute. Gau bateko sentipen tristeenetik hasi (BLUE), giroa berotu (RED) eta festa gauaz disfrutatu (PURPLE). Dena takoien gainean.

Fitxa

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Mikel Calvo

  • Zuzendari laguntzailea: Alba Murias

  • Dantzariak: Alba Murias, Amaia Urkijo, Arrate Garcia, Beatriz Viana, Irati Pineda, Mikel Calvo, Millary Arberas, Paula Garate, Tibisay Bolsico eta Olatz Iraragorri.

  • Argazkia eta edizioa: Andrea Martinez eta Iker Maguregi

Gehiago irakurri

Mikel Calvo: Doce

2021/06/29 19:00 Getxo, Utopian

DOCEn gauerdian hasten dira dantzan, Dantzaren bidez, 10 dantzarik showaren 10 zatiren artean bidaiatzen dute. Gau bateko sentipen tristeenetik hasi (BLUE), giroa berotu (RED) eta festa gauaz disfrutatu (PURPLE). Dena takoien gainean.

Fitxa

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Mikel Calvo

  • Zuzendari laguntzailea: Alba Murias

  • Dantzariak: Alba Murias, Amaia Urkijo, Arrate Garcia, Beatriz Viana, Irati Pineda, Mikel Calvo, Millary Arberas, Paula Garate, Tibisay Bolsico eta Olatz Iraragorri.

  • Argazkia eta edizioa: Andrea Martinez eta Iker Maguregi

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza

2021/06/29 13:00 Berriz, Eskolako patioa

Dantzari-dantza eta erregelak dantzatuko dituzte San Pedro egunez. Plazan beharrean eskolako patioan izango da saioa, sarrera mugatuta.

Gehiago irakurri

Kaxarranka eta eguzki-dantza

2021/06/29 12:00 Lekeitio, Abaroa parkea

Bigarren urtez ezohiko lekuan eta formatua aldatuta dantzatuko dituzte Lekeition kaxarranka eta eguzki-dantza.

Gehiago irakurri

Biasteriko dantzak

2021/06/27 20:00 Biasteri, Eskoletan

Biasteriko dantza taldea eta erraldoiak. Aurrez gonbidapena eskuratu behar da.

 

Gehiago irakurri

Paula Quintas: Set

2021/07/01 20:00 Donostia, Kutxa Kultur Terraza

SET diziplina anitzeko pieza bat da, non dantza garaikideak eta zuzeneko musikak espazio partekatu bat osatzen duten. Portaera berriak eta zinetika soziala uztartuz, babesa ikusezina da gizarte-distantziaren bitartekari gisa. Teknologiaren eta muga sozialen bidez, SET lanak kontakturik gabeko joko interaktibo bat proposatzen du.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Rut Balbís
  • Sorkuntza: Rut Balbís eta Paula Quintas
  • Antzesleak: Paula Quintas eta Nacho Muñoz
  • Musika originala: Nacho Muñoz
  • Jantziak: Fany Bello
  • Bideoa eta argazkia: Ángel Sousa, Manuel Vicente eta Margherita Morello
  • Ekoizpena: Galicia Danza Contemporánea.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2020/07/01 19:00 Arrasate, Zaldibar frontois

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

 

Gehiago irakurri

Kukai: Kirol legez / Fair Play

2020/07/02 22:00 Zarautz, Munoa

Kukai Dantzak eta Realak bat egin dute Kirol legez / Fair Play ikuskizuna sortu dute bereziki Korner jaialdian aurkezteko. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez.

Gehiago irakurri

Sanferminetako

2021/07/05 20:00 Iruñea, Ziudadela

Iruñeko Duguna dantza taldeak dantza saioa eskainiko du San Fermin jaien dataren buelta aitzakia hartuta. Trokeo-dantzak, soka-dantza eta ezpata-dantza emango dute Ziudadelan.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu Laburra

2021/07/02 17:00 Bilbo, Areatzako tingladoak

Bi saioa izango dira: 17:00etan eta 19:00etan.

Proposamen honek bere oreka bilatzen ari den emakume bat erakutsiko du, bere piztiekin borrokan. Hainbat erlijiotako gorputzaren erabileraren inguruan egindako bilatze lanaren emaitza da Gorpuztu eta horren bertsio murriztua, biluziagoa da Gorpuztu Laburra; eszenografia eta zuzeneko musika kendu eta dantzaria bakarrik mantendu da.

Gehiago irakurri

Harrobi: Harria Herria

2021/07/02 22:00 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Harria Herria - Dantza bertikala (20 min). Adin guztietako ikusleentzat.

Harria Herria Oreka TX bandaren musika eta Harrobi Dantza Bertikala batzen dituen ikuskizuna da.

Arreta emakumearen irudian jartzen da eta egungo gizartean hartzen duen protagonismoa aldarrikatzen du. Dantza egiten duten emakumeak, eskalatzen ari diren emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatzen duten bezala.

Gehiago irakurri

Amilotx: Amilotx barriro dantzan

2021/07/02 19:30 Mungia, Olalde aretoa

Bi saio izango dira 19:30ean eta 22:00etan.

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2021/07/02 19:00 Hondarribia, Kasino Zaharra

HIKA Teatroaren ekoizpena. OINKARI Dantza taldearekin elkarlan artistikoan.

KALEKO DANTZA ikuskizun GAZTEA.

GAZTEekin egina.

GAZTEak mintzo eta mintzagai.

Publiko ORORI zuzendua.

Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita.

Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.

Gehiago irakurri

Mikel Calvo: Doce

2021/07/03 19:00 Getxo, Utopian

DOCEn gauerdian hasten dira dantzan, Dantzaren bidez, 10 dantzarik showaren 10 zatiren artean bidaiatzen dute. Gau bateko sentipen tristeenetik hasi (BLUE), giroa berotu (RED) eta festa gauaz disfrutatu (PURPLE). Dena takoien gainean.

Fitxa

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Mikel Calvo

  • Zuzendari laguntzailea: Alba Murias

  • Dantzariak: Alba Murias, Amaia Urkijo, Arrate Garcia, Beatriz Viana, Irati Pineda, Mikel Calvo, Millary Arberas, Paula Garate, Tibisay Bolsico eta Olatz Iraragorri.

  • Argazkia eta edizioa: Andrea Martinez eta Iker Maguregi

Gehiago irakurri

Ertza: Dye Dye

2021/07/03 12:55 Bilbo, Areatza

Bi saio izango dira: 17:00etan eta 21:00etan.

Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.

Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.

Gehiago irakurri

Miquel Barcelona: kórps

2021/07/03 22:00 Bilbo, Arriaga plaza

Diziplina anitzeko proposamen eszenikoa, dantza garaikidea ardatz duena eta musika elektronikoarekin, ahotsarekin, argiarekin eta antzerkiarekin hitz egiten duena.

Ikuskizunaren erreferentea mitologian eta arteetan gehien agertzen den belea da, txori orojalea eta sarraskijalea. Heriotzarekin lotuta, mundu lurtarraren eta mundu espiritualaren arteko bitartekaria da.

[kórps] lanean corpse hitz ingelesaren homofoniarekin ere jolasten da; gorpua, gorputz geldoa esan nahi du.

Herri-tradiziotik eta giza praktiketatik edaten duen pieza da, indarkeria, kandela eta heriotzarekin.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2021/07/03 19:30 Uztaritze (Heraitze)

Patxi eta konpainiarekin mutxikoak Uztaritzen (Heraitze).

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2021/07/04 20:00 Senpere, plaza

Patxi eta konpainiarekin mutxikoak Senpereko plazan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak