Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Forma Povera: Er rostro

Dokumentuaren akzioak

Forma Povera: Er rostro

Noiz 2021/06/23
19:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Bárbara Díaz | Matthieu Saglio | Eneko Lorente

«El rostro/Aurpegia» hitzaldi dantzatua da, zeinak uztartu egiten baititu testua, irudia, musika eta dantza. Haren bitartez aztertu nahi da nola eraikitzen dugun herri-espazioa; Adriana Cavareroren hitzetan, identitate eta alteritateen elkargune gisa, era tirabiratsu eta saihestezinean. 

El rostro/Aurpegia Emmanuel Lévinasen ideiatik abiatuta sortu zen; zeinak aurpegi esaten baitio Besteak gure aurrean aurkezteko duen moduari. Aurpegia da agerian dagoena, gizakiaren alderik zaurgarriena; eta horregatik, hain zuzen ere, aurkezten da aurpegia atari hauskor eta higikor gisa, berezkoa eta komuna denaren artean, norbanakoaren eta komunitatearen artean. Izan litekeen hiri posible bakarra da («The only possible city»), Giorgio Agamben-en arabera. 

Ibilbide kontzeptual horri segika, Meg Stuart koreografoak «The Only Possible City» izeneko bideografia-pieza sortu zuen (2008), eta harekin aztertu zituen, erretratuaren bitartez, publiko eta pribatu denaren arteko muga ezegonkorretan (etengabe birdefinituetan) gertatzen diren anbibalentziak. 

«Indusketa-gune izango balira bezala aztertzen ditut irudiak» baieztatu du koreografoak; bere erretratu propioetan esperimentatzen du, eguneroko keinurik sinpleenen aztarnak islatzen dituen mihisea balitz bezala. Gure jokabide berdingabe eta kolektiboen inkontzientea eta memoria mugiarazten ditu lehen planoak; jokabide manufakturatu eta hautsiak. Stuart-en arabera, hori zeharkatzea da dantza, horri aurre egitea.

El rostro/Aurpegia proiektuaren asmoa da eguneroko keinu hori, hiri-inguruan egiten den keinu berdingabe eta kolektibo hori, sakon aztertzea; izan ere, bertan, gorputzaren eta aurpegiaren mugimenduak agerian uzten ditu bai Besteen presentziek etengabe berregituratzen dituzten espazio komunak, bai espazio horretan sortzen diren jendetasunaren, elkargunearen eta harremanaren berezko formak. Aurpegi bat, azken batean; zeina, zabaltzen denean, agerikoa eta ikusezina baita, ezegonkorra eta hauskorra aldi berean.

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930