Yolanda Rojas + Ricardo Fernando Del Moral: Las minas
- https://dantzan.eus/agenda/2021-06-10_yolanda-rojas-ricardo-fernando-del-moral-las-minas
- Yolanda Rojas + Ricardo Fernando Del Moral: Las minas
- 2021-06-10T20:00:00+02:00
- 2021-06-10T23:59:59+02:00
- Yolanda eta Ricardo, oraingo honetan, elkarrekin ibiliko dira flamenkoaren historian barrena, kantu tradizional eta funtsezkoetatik hasi –Soleá edo Meatze-Levanteko kantuak– eta bestelako jai-giroko estilo batzuetara, barnean hartuz flamenko-kantu ezagunen bertsioak, hala nola «Bien pagá», alegerak, Cádizeko habanerak edo buleria-kupleak. Yolandak sariak jaso ditu nazioarteko flamenko-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Kordobako Lehiaketa Nazionalean eta La Unióneko Meatzeetako Kantu Lehiaketan. Bere poesia erakutsiko digu, dantza egina: flamenko tradizio egiazkoenak dakarren sentimendura eta errespetura jotzeko ate bat. Ricardo abeslari eta gitarra-jotzaileak bost garaikur eskuratu zituen La Unióneko meatzeetako kantu-jaialdian –jaialdi horren historian pertsona batek hainbeste garaikur jaso zituen lehen aldia izan zen–: Malagueña, Taranta, Soleá, Toná eta Minera kategorietako sariak. Gainera, flamenkoaren munduko saririk preziatuena jaso zuen: «Meatzeetako Lanpara».
2021/06/10 20:00
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Yolanda eta Ricardo, oraingo honetan, elkarrekin ibiliko dira flamenkoaren historian barrena, kantu tradizional eta funtsezkoetatik hasi –Soleá edo Meatze-Levanteko kantuak– eta bestelako jai-giroko estilo batzuetara, barnean hartuz flamenko-kantu ezagunen bertsioak, hala nola «Bien pagá», alegerak, Cádizeko habanerak edo buleria-kupleak.
Yolandak sariak jaso ditu nazioarteko flamenko-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Kordobako Lehiaketa Nazionalean eta La Unióneko Meatzeetako Kantu Lehiaketan. Bere poesia erakutsiko digu, dantza egina: flamenko tradizio egiazkoenak dakarren sentimendura eta errespetura jotzeko ate bat.
Ricardo abeslari eta gitarra-jotzaileak bost garaikur eskuratu zituen La Unióneko meatzeetako kantu-jaialdian –jaialdi horren historian pertsona batek hainbeste garaikur jaso zituen lehen aldia izan zen–: Malagueña, Taranta, Soleá, Toná eta Minera kategorietako sariak. Gainera, flamenkoaren munduko saririk preziatuena jaso zuen: «Meatzeetako Lanpara».