Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Lasala konpainia: Hooked eta Lauesku 22

2015/11/21 20:00 Donostia, Gasteszena

Lasala konpainiak Hooked eta Lauesku 22 dantza ikuskizunak aurkeztuko ditu. Emanaldiak Gasteszenan izango dira eta sarrera 10€ balio du. 

Hooked

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
  • Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
  • Musika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41
  • Musika edizioa: Judith Argomaniz
  • Argiztapen diseinua: Chencho Ortas
  • Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
  • Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.

Hookedek gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.

Lauesku 22

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Itxasai Mediavilla, Judith Argomaniz
  • Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
  • Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo
  • Jantziak: Eider Ezenarro
  • Argazkia eta bideoa: Diego Hernández
  • Diseinu grafikoa: Diego Hernández

Lauesku 22 gogoetarako deia da, honako honi buruz: zergatik men egin naturaltasun eta menpekotasun osoz ezarriak zaizkigun arau, ohitura, erregela eta inposaketei, eta zergatik onartu auzitan jarri gabe aurrez eman zaizkigun soluzioak eta erantzunak. Hizkuntza koreografikoak konformidadea eta enfrentamendua ikertzen ditu, aurrean aurkitzen ditugun inguruabarrei emandako erantzuna diren aldetik eta hortik datozen ondorioak ere aztertzen ditu. Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.

Gehiago irakurri

Vortice konpainia: Your majesties, Wellcome to the Anthropocene

2015/11/14 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Vortice Dance Company konpainiak Your majesties, Wellcome to the Anthropocene dantza ikuskizuna aurkezten du.

Portugalgo konpainia ospetsu honen eskutik, Your Majesties, Welcome to the Antrophocenek kontzientzia-krisiaren gaiari heltzen dio, eta iraganeko gehiegikeriek utzitako aztarna ezabaezina ezabatzeko inpotentziari.

Sei dantzarik, Claudia Martins eta Rafael Carricok zuzenduta, planeta urdin baina zeru hodeitsudunean lokartutako gizarte bat erakusten digute.

Gehiago irakurri

Claire Ducreux: Refugiada Poética

2015/10/31 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, dantza, antzerkia, mimo, klown Refugiada Poética ikuskizuna Claire Ducreax dantzariarekin.

Arlote batek parkea bere behin behineko babeslekuan bihurtzen du, 2 hesi bere ametsen ateetan. Zubi bat itsaso ontzi batean bihurtzen da eta eskultura bat bere bidaiako lagunean. Ikusteko olerki bat da, iragana atzematen den bezala noizbehinka erortzen den elurrean oinarrituz ekaitza iristen den arte.

Argazkia: claireducreux.com

Gehiago irakurri

Proiekzio digitala: Romeo eta Julieta

2015/10/30 19:30 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Sergey Prokofiev-en Romeo eta Julieta balletaren proiekzio digitala.

Gehiago irakurri

Busturialdeko dantzariak

2015/10/31 19:00 Gernika-Lumo, Jai Alai frontoia

Hitzordu berezia dute Busturialdeko dantzariek asteburu honetan; eskualdeko dantzari jaia ospatuko dute. Bederatzi dantza taldek parte hartuko dute jaian: Bakioko Itxas-aldek, Bermeoko Alkartasunak, Busturiko Irrintzi Alaik, Foruko Urdaibaik, Mundakako Egunsentik eta Gazte-Zarrek, Gautegiz Arteagako Artiek, Gernika-Lumoko Elai Alaik, eta Ajangizko Artxubek.

19:00etan emango diote hasiera jaiari, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian eta bertan, dantzari taldeek prestatutako ikuskizunak ikusi ahal izango dira. 

Gehiago irakurri

San Martin ezpata-dantza

2015/11/15 10:30 Biarritz, Baratze publikoa

Maritzuli konpainiaren ekimenez estreinatu zen iazko azaroan San Martin ezpata-dantza, eta datorren azaroaren 15ean izango du bigarren agerraldi ofiziala dagokion festan. 

Gare du Midi aurrealdean dagoen Baratze publikotik abiatu eta bertan bukatzen du bere emanaldia San Martin ezpata-dantzak. Bitartean Biarritzeko hainbat plaza eta kale pasa eta horietako askotan geldialdiak eta dantzaldiak egiten ditu, bukatzeko dantzari eta ikusleek baratze publikoan azken dantza elkarrekin eginez.

Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2015/11/12 17:00 Amasa

San Martin jaietan egiten dute soka-dantza Amasako plazan. 

Bideoa: Tolosako Hitza

Gehiago irakurri

Olaeta Balleta: Itzulera eta Jaietan

2015/11/06 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Olaeta Balleta Elkarteak ikuskizun berria estreinatuko du Arriaga Antzokian egitarau bikoitzarekin: Itzulera eta Jaietan.

Itzulera obrak Andima Ibiñagabeitia euskal idazlearen azken egunak kontatzen ditu Asier Zabaletaren koreografiak. 1967an, Caracasen zegoen erbesteratuta eta hainbeste urteren ostean Bilborako itzulera prestatzen hasi zen. Gaixorik dago eta amets egiten du hegazkinez doala eta leihatilatik Bizkaiko txokoak ikusten dituela: bere haurtzaroko Elantxobe, bonbardatutako Gernika, Gorbeia inguruko baserriak eta Bilbo industriala. Eta ustezko itzulera hori Jon Mirande adiskideari kontatuko dio eskutitz baten bidez. Baina eskutitz hori ez zen inoiz idatzi, eta Ibiñagabeitia ez zen inoiz itzuli bere jaioterrira. Heriotza aurreko ametsa baino ez zen izan. 

Jaietan ikuskizuneko haur eta gazteen baletaren bidez erakutsiko zaigu nola antolatzen eta ospatzen diren jaiak. Lan nekosoa bukatutakoan, etxera itzuli eta bazterrean utziko ditugu gure eguneroko betebeharrak jaiaz/jaiez gozatzeko. Ongi prestatu behar dugu, ezerk huts egin ez dezan. Egunerokotasunetik irtetea eta herriak eskaintzen digunaz gozatzea da helburua, denon parte-hartzearekin.         

Argazkia: Arriaga Antzokia

Gehiago irakurri

Olaeta Balleta: Itzulera eta Jaietan

2015/11/07 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Bizkaian Emakumeak Dantzari

2015/11/07 18:00 Durango, Andra Mari elizpea

Bizkaian Emakumeak Dantzari III. jaialdia antolatu dute Durangon Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek. Sei taldek parte hartuko dute jaialdian: Tronperri  (Durango), Txoritxu Alai (Durango), Iluntze (Matiena), Andra Mari (Mañaria), Salleko (Sestao) eta Itxartu (Algorta).

Displaying Emakumeak Dantzari 2015.jpg

Gehiago irakurri

Vertedance, Jiri Havelka eta Clarinet Factory: Correction

2015/11/06 20:30 Leioa, Auditorima

Dantza garaikideko konpainia txekiarrak Dance Piece of the Year 2014 saria jaso du bere herrian pieza honekin. Koreofrafiaren bidez askatasuna eta askatasunik eza azaltzen dira, eta itxialdia, predestinazioa eta erabakiak hartzeko, pasioa sentitzeko eta zerbaitetan sinesteko gure gaitasuna.

Gehiago irakurri

Ane Albisu: hitzaldi-tailerra

2015/11/19 19:00 Aduna

Ane Albisuk Atonduz izeneko hitzaldia eskainiko du. Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldi-tailerra eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz.

Gehiago irakurri

Organik: Txapeldun

2015/11/06 22:15 Ermua, Ermua Antzokia

Txapeldun dantza ikuskizuna Organik eta Kepa Junkeraren eskutik Arrasateko Amaia antzokian.

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Organik dantza-soloa aurkezten du, motor gisa mugimendua, jatorrizko musika, hitza eta humorea, aldi berean bere lanen guztien identifikazio elementuak ere badirenak. Antzerkigintzan Valentziako El Pont Flotant taldeak eta Kepa Junkera musikariak parte hartu dute lan honetan.

Gehiago irakurri

Oberena dantza taldea: Iturri zaharretik, indar berriz

2016/02/20 20:00 Iruñea, Baluarte

Oberena dantza taldeak, 75 urte bete ditu eta Iturri zaharretik, indar berriz ikuskizuna taularatuko du. Kantuak, musika eta dantza uztartzen dituen emanaldi hau bi ekitalditan dago banaturik.

Lehenbizikoan zaharra dena aurkeztuko da eta bigarrenean, berritasuna, indarra eta gaztetasuna. Soka dantza horretan garai bateko dantzariak agertuko dira buruan, eta gazteen errepertorio berriari eskutik harturik. Beti ere indar berriz; urte aunitz dituen iturri zahar horretatik ur berria edanez.

  • Sarrera: 12€

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2016/01/30 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Kukairen proiektu berria estreinatuko da Oskara

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.
  • Sarrera: 10€, 18€, 24€.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Nundik Nora?

2016/01/09 21:00 Maule

Zuberoako maskaradako dantzen hariari tiraka, XVII. mendetik abiatzen da Nundik nora? ikuskizuna, Luis XIVren gorteko la bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak, quadrillearen sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azalaretzen ditu ikuskizun honetan Maritzuli konpainiak.
Maritzuli: Nundik Nora. Hendaia, 2014-06-20. Argazkia: Iñaki Zugasti / dantzan.com CC-BY-SA

Gehiago irakurri

Kafe tertuliak

2015/11/14 16:30 Iruñea, Katakrak (Kale Nagusia 54)

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak kafe tertuliak antolatu ditu Iruñean. Bertan dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi dituzte eta dantzaren inguruan solastu. Eztabaida bideratzeko gai bat jarriko dute mahai gainean:

  • Emanaldietan zuzeneko musika edo grabatutakoa axola du? Zergatik?

Gehiago irakurri

Kafe tertuliak

2015/12/05 16:30 Iruñea, Katakrak (Kale Nagusia 54)

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak kafe tertuliak antolatu ditu Iruñean. Bertan dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi dituzte eta dantzaren inguruan solastu. Eztabaida bideratzeko gai bat jarriko dute mahai gainean:

  • Dantza tradizionala eta Berritasunak. Elkarbizi, eraldatu?

Gehiago irakurri

Kafe tertuliak

2015/11/28 16:30 Iruñea, Katakrak (Kale Nagusia 54)

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak kafe tertuliak antolatu ditu Iruñean. Bertan dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi dituzte eta dantzaren inguruan solastu. Eztabaida bideratzeko gai bat jarriko dute mahai gainean:

  • Dantza eta erlijioa. Dantza eta erlijioa lotuta egon dira urte luzez, soka apurtu behar dugu?

Gehiago irakurri

Kafe tertuliak

2015/11/21 16:30 Iruñea, Katakrak (Kale Nagusia 54)

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak kafe tertuliak antolatu ditu Iruñean. Bertan dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi dituzte eta dantzaren inguruan solastu. Eztabaida bideratzeko gai bat jarriko dute mahai gainean:

  • Dantza eta generoa. Aldaketak ematen ari dira, nola?

Nafarroako Dantzarien Biltzarra: Kafe tertuliak

Gehiago irakurri

Espainiako dantza konpainia nazionala: Carmen

2015/11/26 20:00 Donostia, Kursaal

Johan Inger suediarrak hurbilpen bat egiten du espainiar nortasun argia duen mito honetara. Haur baten begiratu argi eta kutsatu gabe baten bitartez sortzen du Ingerrek pertsonaia, eta, era horretan, haren begi tolesgabeetatik igarotzen den guztiaren lekukoa bihurtzen da ikuslea.

  • Zuzendari artistikoa: Jose Carlos Martínez
  • Koreografia: Johan Inger
  • Koreografia laguntzailea: Urtzi Aranburu
  • Musika: Rodion Shchedrin y Georges Bizet
  • Jatorrizko musika gehitua: Marc Álvarez
  • Iruditxoak: David Delfín
  • Dramaturgia: Gregor Acuña-Pohl
  • Eszenografia: Curt Allen Wilmer (AAPEE)
  • Eszenografia laguntzailea: Isabel Ferrández Barrios
  • Argien diseinua: Tom Visser
  • Iraupena: 120 min. (Bi zatiko balleta)
  • Sarrerak: 46 / 37 / 30 / 24 / 12 €

Gehiago irakurri

Gazteria dantza taldea: Makila

2015/12/20 15:00 Luhuso, Harri Xuri

Gernika koruak eta Pariseko Euskal Etxeko Gazteria dantza taldeak Makila izeneko ikusgarria aurkezten dute, euskal kantuak eta dantzak nahasten dituena.

40 urte betetzen ditu aurten Pariseko Gazteria euskal dantza taldeak, eta ospakizunen artean abenduaren 19an eta 20an, Euskal Herrira ekarriko dute Parisen sortu eta ekoitzitako Makila ikuskizuna. 50 dantzari, kantari eta musikarik parte hartzen dute ikusgarri honetan. 

Luhusoko emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko leku hauetan:

- Elkar Liburudenda, 1 place de l'Arsenal, Baiona
- Kukuxka Liburudenda, 3 rue de la Citadelle, Donibane Garazi
- Kanboko Turismo Bulegoa, 3 avenue de la Mairie, Kanbo
- Pariseko Eskual Etxea, 59 avenue Gabriel Péri, Saint-Ouen, París

Gehiago irakurri

Gazteria dantza taldea: Makila

2015/12/19 21:00 Luhuso, Harri Xuri

Eskola dantza taldea

2015/11/21 18:00 Donostia, Kursaal

Donostiako Eskola dantza taldeak, bere 75. urteurrena ospatzeko, tradizioa eta koreografia uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Deskoladantzataldea%2Ejpg

Gehiago irakurri

Claire Ducreux: Réfugiée Poétique

2015/11/15 17:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Claire Ducreux-ek, Bartzelonan bizi den frantsesak eta Leandre Riberarekin askotan lan egin duenak, bere “De paseo” (2004) ikuskizunaren poesia hartzen duen “Barco de arena” (2008) eta “La sonrisa del náufrago” (2012) lanen kaleko soloak egokitzen dituen ikuskizun hau aurkezten du.

Kalean bizi den eskaleak amets egiten du munduari zentzua eta edertasuna itzultzearekin, bidegurutzea hautatzen du behin-behineko aterpe, bi hesi bilakatzen ditu bere unibertsorako ate, zubi bat itsasontzi bilakatzen da, eta eskultura bat bere bidelagun. Eskale pertsonaiak, ahula denaren metafora, erronka artistiko eta gizatiar honetara darama Claire: zirrara sinpleak antzerki magiako benetako uneak bilatzeko egiazkotasun eta apaltasuna, arima eta keinuaren arteko biderik laburrena egiten saiatzea.

  • Sorkuntza eta antzezlea: Claire Ducreux
  • Pianojolea: David Moreno
  • Musika: David Moreno, Jorge Sarraute, Mayte Martin
  • Eskultorea: Eduardo Cuadrado
  • Iraupena: 60 minutu
Claire Ducreux
Argazkia: Raquel Romero

Gehiago irakurri

Kukai, Oreka TX, Kalakan: Herritmo

2015/11/13 22:30 Beasain, Usurbe Antzokia

Herritmo dantza, musika, kantua eta herri kirolak eszenaratzen dituen ikuskizuna da. Oreka Tx musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egiten dute proiektu honetan. 

  • Hansel Cereza eta Harkaitz Martínez de San Vicente, zuzendaritza artistikoa
  • Hansel Cereza, zuzendaritza eszenikoa
  • Jon Maya (Compañia Danza Kukai), Koreografoa
  • Jon Maya, Nerea Vesga, Nagore Indakoetxea, Urko Mitxelena (Kukai Dantza Konpainia) Noemi Viana eta Ane Anza, Dantzariak
  • Mikel Ugarte, Harkaitz Mtnez de San Vicente, Iñigo Egia, Juan Jose Otxandorena eta Mixel Ducau (Oreka TX), Musikariak
  • Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau (Kalakan), Ahotsak eta perkusioak
  • Mikel Fernández, Soinu diseinua
  • Lluis Martí, Argiztapen diseinua
  • Nerea Ganzarain, Produkzio zuzendaritza
  • Txalap.art Ekoizpenak, Produkzioa

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dherritmo%2Ejpg

Gehiago irakurri

Ballet Zineman: Carmen

2015/11/12 20:15 Ordizia, Herri Antzokia

Londreseko Royal Opera House antzokitik Carlos Acosta Balletak eskainiko duen Carmen" balletaren zuzeneko proiekzioa.

  • Carmen
    • Carlos Acosta (Koroegrafoa)
    • Marianela Núñez
    • Carlos Acosta
  • Víscera
    • Liam Scarlett (Koroegrafoa)
    • Laura Morera
    • Marianela Núñez
  • Preludio siesta de un fauno
    • Jerome Robbins (Koroegrafoa)
    • Sarah Lamb
  • Pas de deux
    • George Balanchine (Koroegrafoa)
    • Natalia Osipova
    • Steven McRae

Carlos Acostaren Ballet berriaren eta hiru pieza motzen estreinaldi mundiala.

Sarrerak 13€.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/cin%2Dballetcarmen%2Ejpg

Gehiago irakurri

Ballet Zineman: Carmen

2015/11/12 20:15 Donostia, Principal Zinemak

Londreseko Royal Opera House antzokitik Carlos Acosta Balletak eskainiko duen Carmen" balletaren zuzeneko proiekzioa.

  • Carmen
    • Carlos Acosta (Koroegrafoa)
    • Marianela Núñez
    • Carlos Acosta
  • Víscera
    • Liam Scarlett (Koroegrafoa)
    • Laura Morera
    • Marianela Núñez
  • Preludio siesta de un fauno
    • Jerome Robbins (Koroegrafoa)
    • Sarah Lamb
  • Pas de deux
    • George Balanchine (Koroegrafoa)
    • Natalia Osipova
    • Steven McRae

Carlos Acostaren Ballet berriaren eta hiru pieza motzen estreinaldi mundiala.

Sarrerak 16€.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/cin%2Dballetcarmen%2Ejpg

Gehiago irakurri

Fueradeleje: Nor da otsoaren beldur?

2015/11/15 17:30 Bera, Kultur Etxea

Fueradeleje dantza konpainiaren Nor da otsoaren beldur? dantza ikuskizuna, txanogorritxo eta hiru txerrikume ipuinetan oinarrituta dago. Sarrera 3 euro kostako da.

http://erran.tok-md.com/argazkiak/fJa/cache/Fueradeleje_full.jpg

Argazkia: Fueradeleje

Gehiago irakurri

Maritzuli: Lau urrats eta kitto!

2016/01/24 17:30 Bidart, "Kirolak" ezker pareta

Maritzuli konpainiak, Hergaiko Izarrak eta Xinkako dantza taldeek Lau urrats eta kitto! ikuskizuna eskainiko dute. 

Claude eta Jon Iruretagoienaren transmisio metodoa agerian ezartzen duen ikusgarri hau, haur-dantzarien erakusleihoa da. Lau urrats eta kitto! 40 euskal gazten indarraren bidez (Hergaraiko Izarrak eta Xinkako dantza taldeak), erritmoz eta kolorez betea den euskal dantza ikusgarria ematen du deskubritzerat.

Gehiago irakurri

Herrien Arteko Folklore Jaialdia

2015/12/05 19:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Ibarra-kaldu Elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatu du Herrien Arteko Folklore Jaialdia. Abenduaren 4, 5 eta 6an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Santurtzin hirugarren egunean.

Abenduaren 5a, larunbata 
  • 19:00etan: Dantza-taldeen kalejira.
  • 19:30ean: Dantza-saioa: Aires de la Cala (Mallorca), Villena herriko dantza taldea (Alacant), KIlika bertso-eskola eta Ibarra-Kaldu Elkartea (Euskal Herria).
Informazio gehiago: Ibarra-Kaldu Elkartea

Gehiago irakurri

Herrien Arteko Folklore Jaialdia

2015/12/06 13:00 Santurtzi, Gernika Parkea

Ibarra-kaldu Elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatu du Herrien Arteko Folklore Jaialdia. Abenduaren 4, 5 eta 6an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Santurtzin hirugarren egunean.

Abenduaren 6a, igandea 
  • 13:00etan: Dantza emanaldia: Aires de la Cala (Mallorca), Villena herriko dantza taldea (Alacant), Mahastiko dantza-taldea (Santurtzi).
Informazio gehiago: Ibarra-Kaldu Elkartea

Gehiago irakurri

Ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak

2015/12/10 09:00 Bilbo, EHU Bizkaia Aretoa

Ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak
Sormena, komunikazioa eta dantza praktiken gizarteratzea

Abenduak 10 / Goiza: Dantza eta espazio publikoa(k)

  • 9:00 Harrera eta dokumentazioa
  • 9:30 Inaugurazioa
  • 10:00 Aurkezpena. Artea eta praktika kontestualak
  • 10:30 Lekuz Leku. La Fundición
  • 11:00 Natalia Monge (Directora de Organik Dantza-Antzerki). Espazio publikoan.
  • 11:30 Etenaldia
  • 12:30 Lurraldeak. Compañía Sharon Fridman
  • 13:30 Bárbara Díaz (D+i y Eva Bertomeu Cia.Danza). Hiri-Koreografiak.
Abenduak 10 / Arratsaldea: Dantza eta espazio publikoa(k)

  • 16:00 Hizketaldia. Dantza espazio mugarrietan. Euskal Herriko Konpainiak
  • 17:30 Etenaldia
  • 18:00 Choreoscope. Loránd János (Director-Comisario) Nota: Eskerrak eman nahi dizkiogu Dantzaldia Jaialdiari, Sharon Fridman eta Lorand Janos parte hartzeko erreztatzeagatik.
Abenduak 11 / Goiza: Sormen-prozesuak dantzan

  • 9:30 4. azala. Mihaela Kavdanska (Zuzendaritza Artistikoa) eta Dolma Jover (Koreografoa eta Interpretea)
  • 10:15 Rose Breuss (Koreografoa)
  • 11:00 Laura Kumin (Zuzendaria, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren Zuzendaria, Paso a 2)
  • 11:45 Etenaldia
  • 12:15 Pere Faura (Koreografoa, dantzaria)
  • 13:00 Andrés Marín (Flamenco Abierto Compañía)
Abenduak 11 / Arratsaldea / Sormena, heziketa eta dantzaren gizarteratzea 

  • 16:00 Hizketaldia: dantza, eskola eta komunitatea.Moderatzailea: Alicia Gómez Linares (D+i eta Kantabriako Unibertsitatea) Parte-hartzaileak: Juan Antonio Urbeltz (Euskal Folklorearen ikertazilea), Fátima Sánchez (Educación Emocional, Social y de la Creatividad-Directora Ejecutiva del Centro Botín), Asoc. Profesionales de Danza del País Vasco-ADDE, Amaia Navascues Alberdi(Gorputzaldiak), Begoña Krego y María Martín (Cía. Krego-Martín)
  • 17:00 Elkarrizketa: Marcos Morau (Cía.La Veronal) - Jon Maya (Kukai Dantza)
  • 18:00 Kafe etenaldia
  • 18:30 Prestakuntza dantzan eta ikerketan. Moderatzailea: Carmen Giménez Morte (D+i eta Valentziako Dantzako Goi  KontzerbatorioaParte-hartzaileak: Esther Vendrell y Carles Salas (Institut del Teatre), Ana Remiro (Dantzerti), Eneko Lorente Bilbao (EHU), Alicia Gómez Linares (D+I) 
  • 20:00 Amaiera

Ikerketa performatiboaren nazioarteko I.topaketa

  • Data: Abenduaren 10a eta 11a.
  • Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo.
  • AntolatzaileakEuskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Asociación Española Danza +Investigación (D+I).
  • KolaboratzaileakIkusentzutezko Komunikazioa eta Publizitate Saila, La Fundición,ADDEArtebiDantzabizDantzagunea.
  • ZuzendariakEneko Lorente Bilbao (UPV/EHU), Carmen Gimenez Morte (D+I) eta AliciaGomez-Linares (D+I)
  • Izen emateaorokorra 60€ / Ikasleak eta langabetuak 30€ (agiria behar da).Sabadell bankuko edozein bulegotanedo banku-transferentzia bidez egin behar daordainketaIBANES78 0081 0015 5600 0126 3032. Kontzeptuakongresuan parte-hartuko duen pertsonaren izena eta abizenaMatrikularen diru-sarrera egindakoan,ordain-agiria  bidali behar daeta izatekotanikasle edo langabetu-agiriainfo.danzamasinvestigacion@gmail.com

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumeak dantzak duen papera

2015/11/19 19:00 Iruñea, Barañaingo Kultur Etxea

Emakumeak dantzak duen paperari buruz mintzatuko da Pedro Romeo Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatu duen hitzaldian.

http://3.bp.blogspot.com/-neCF0Ie9kk4/VkoOn9K2d3I/AAAAAAAAA4s/IiSYA28QeFY/s1600/hitzaldiak%2B2015.jpg

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Kultur Ondasun adierazpenak

2015/11/21 11:30 Iruñea, Euskokultur

Kultur Ondasun adierazpenei buruz mintzatuko da Susana Irigaray Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatu duen hitzaldian.

http://3.bp.blogspot.com/-neCF0Ie9kk4/VkoOn9K2d3I/AAAAAAAAA4s/IiSYA28QeFY/s1600/hitzaldiak%2B2015.jpg

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Aoizko dantzetako kardari edo pelaireak

2015/12/10 19:00 Agoiz, Aurelio Leoz gela

Aoizko dantzetako kardari edo pelaireei buruz mintzatuko da Josetxo Partenain Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatu duen hitzaldian.

http://3.bp.blogspot.com/-neCF0Ie9kk4/VkoOn9K2d3I/AAAAAAAAA4s/IiSYA28QeFY/s1600/hitzaldiak%2B2015.jpg

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Dantzaren pedagogia

2015/12/15 19:00 Iruñea, Euskokultur

Dantzaren pedagogiari buruz mintzatuko da Mikel Diaz Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatu duen hitzaldian.

http://3.bp.blogspot.com/-neCF0Ie9kk4/VkoOn9K2d3I/AAAAAAAAA4s/IiSYA28QeFY/s1600/hitzaldiak%2B2015.jpg

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Erriberako folklorea

2015/12/29 19:00 Fustiñana, Kulturgunea

Erriberako folkloreari buruz mintzatuko da Jose Luis Balmaseda Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatu duen hitzaldian.

http://3.bp.blogspot.com/-neCF0Ie9kk4/VkoOn9K2d3I/AAAAAAAAA4s/IiSYA28QeFY/s1600/hitzaldiak%2B2015.jpg

Gehiago irakurri

Dínamo Danza: Luces y sombras eta Dynamo

2015/11/26 20:00 Iruñea, Iturramako civivoxa

Dínamo Danza konpainiak, gazte eta helduei zuzendutako dantza garaikideko bi ikuskizun eskainiko ditu Iruñako Iturramako Civivoxean. Batetik, Carmen Larraz eta Israel Montenegrok sortutako Luces y sombras. Obra honek 20 minutuko iraupena izango du. Bestetik, Dynamo, Carmen Larraz-ek sortua eta baita ere 20 minutu iraupena duena.

DanZ15_Lucesysombras

Argazkia: Iruñakulturada

Gehiago irakurri

La Coja Dansa: Qualsevol

2015/11/19 20:00 Iruñea, Iturramako civivoxa

Valentziako Erkidegoko La Coja Dansa konpainiak Qualsevol lana aurkeztuko du. 

Esperimentazio- eta kritika-dosi altuak eskaintzen ditu LA Coja Dansa konpainiak obra honetan. Hurbilketa bat da, etxetik alde egiten duen jendearen dramara, hots, ametsekin bat heldu den etorkizunaren bila abiatzen dena, baina bidea etorkizun hori eragotzi nahi dien jendez beterik aurkitzen duena.

Zuzendaritza: Santi de la Fuente
Interpreteak: Olga Clavel, Inés Belda, Lorena López, Joaquín Collado eta Santi de la Fuente.
Musika: Raúl Fuentes (Heezen)
Argiztpanea: Hipólito Patón
Ekoizpena: Raquel Vid

Imagen de la función

Argazkia: Iruñakulturada

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

2015/11/20 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Áureo dantza garaikidea da. Bost pieza labur, estilo desberdinetakoak, kalitate handiko koreografiak konbinatzen dituztenak. Europa osotik iritsitako dantzariak dira, eta dantzak, musikak eta argiek edertasunerako eta atseginerako gau bat eratzen duten programa batean ariko dira. Horretarako, bost koreografo gonbidatu dituzte, eta nazioarteko bikaintasuna eta gaztetasunaren freskotasuna konbinatu dituzte.

Áureo lanaren bidez, Dantzaz Konpainiak sorkuntzaren eta ikus-entzuleen, kalitatearen, gertutasunaren eta ikusgarritasunaren… arteko proportzioa bilatzen jarraitzen du.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous 
  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz 
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.

Argazkia: Jose Usoz

Gehiago irakurri

Ibai Lorak dantza taldea: 50 urte dantzan

2015/11/21 19:00 Zalla, Zine antzokia

Zallako Ibai Lorak dantza taldeak ikuskizun berria estreinatuko du Zalla zine-antzokian. 50 urteko ibilera ospatuko dute horrela, dantzazaleak eta herritar guztiak gonbidatuz. Izan ere, sarrera doakoa izango da.

Gehiago irakurri

La Intrusa konpainia: Mud Gallery

2015/12/19 20:00 Donostia, Gasteszena

La Instrusa konpainiak, Mud Gallery lana eskainiko du Donostiako Egiako Kultur Etxean. 

  • Egileak, koreografia, zuzendaritza eszenikoa :Virginia García, Damián Muñoz.
  • Dantzariak: Virginia García, Damián Muñoz.

Gehiago irakurri

Ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak

2015/12/11 09:30 Bilbo, EHU Bizkaia Aretoa

Ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak
Sormena, komunikazioa eta dantza praktiken gizarteratzea

Abenduak 11 / Goiza: Sormen-prozesuak dantzan

  • 9:30 4. azala. Mihaela Kavdanska (Zuzendaritza Artistikoa) eta Dolma Jover (Koreografoa eta Interpretea)
  • 10:15 Rose Breuss (Koreografoa)
  • 11:00 Laura Kumin (Zuzendaria, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren Zuzendaria, Paso a 2)
  • 11:45 Etenaldia
  • 12:15 Pere Faura (Koreografoa, dantzaria)
  • 13:00 Andrés Marín (Flamenco Abierto Compañía)
Abenduak 11 / Arratsaldea / Sormena, heziketa eta dantzaren gizarteratzea 

  • 16:00 Hizketaldia: dantza, eskola eta komunitatea.Moderatzailea: Alicia Gómez Linares (D+i eta Kantabriako Unibertsitatea) Parte-hartzaileak: Juan Antonio Urbeltz (Euskal Folklorearen ikertazilea), Fátima Sánchez (Educación Emocional, Social y de la Creatividad-Directora Ejecutiva del Centro Botín), Asoc. Profesionales de Danza del País Vasco-ADDE, Amaia Navascues Alberdi(Gorputzaldiak), Begoña Krego y María Martín (Cía. Krego-Martín)
  • 17:00 Elkarrizketa: Marcos Morau (Cía.La Veronal) - Jon Maya (Kukai Dantza)
  • 18:00 Kafe etenaldia
  • 18:30 Prestakuntza dantzan eta ikerketan. Moderatzailea: Carmen Giménez Morte (D+i eta Valentziako Dantzako Goi  KontzerbatorioaParte-hartzaileak: Esther Vendrell y Carles Salas (Institut del Teatre), Ana Remiro (Dantzerti), Eneko Lorente Bilbao (EHU), Alicia Gómez Linares (D+I) 
  • 20:00 Amaiera

Ikerketa performatiboaren nazioarteko I.topaketa

  • Data: Abenduaren 10a eta 11a.
  • Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo.
  • AntolatzaileakEuskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Asociación Española Danza +Investigación (D+I).
  • KolaboratzaileakIkusentzutezko Komunikazioa eta Publizitate Saila, La Fundición,ADDEArtebiDantzabizDantzagunea.
  • ZuzendariakEneko Lorente Bilbao (UPV/EHU), Carmen Gimenez Morte (D+I) eta AliciaGomez-Linares (D+I)
  • Izen emateaorokorra 60€ / Ikasleak eta langabetuak 30€ (agiria behar da).Sabadell bankuko edozein bulegotanedo banku-transferentzia bidez egin behar daordainketaIBANES78 0081 0015 5600 0126 3032. Kontzeptuakongresuan parte-hartuko duen pertsonaren izena eta abizenaMatrikularen diru-sarrera egindakoan,ordain-agiria  bidali behar daeta izatekotanikasle edo langabetu-agiriainfo.danzamasinvestigacion@gmail.com

Gehiago irakurri

Ondarea auzolanean: Nafarroako Dantzaren atlasa

2015/11/25 19:30 Iruñea, Civivox

Karlos Irujo Ortzadar folklore elkarteko antropologoak Ondarea auzolanean: Nafarroako Dantzaren atlasa izeneko hitzaldia emanen du. Bertan, Nafarroako ondare koreografikoaren inbentarioa aztertuko du: Nafarroako Dantza Tradizionalaren Atlasa.

Karlos Irujo. Ortzadar Folklore Taldea. Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ikasketa Aurreratuetan diplomaduna. 2009tik hona, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da.

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

Hasiera

Gehiago irakurri

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta

2015/12/19 20:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Nina Ananiashvilik zuzentzen duen Georgia-Tbilisiko Opera eta Balletak honako programa hau aurkeztuko du: “Intxaur hauskagailua”-ren suitae-a, “Serenade”, “El espectro de la rosa” y “Sechs Tänze”. 

  • Intxaur hauskagailua (Suitea)
Koreografia: Lev Ivanov.

Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.

  • Serenade
Koreografia: George Balanchine.

Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.

  • El espectro de la rosa
Koreografia originala: Michel Fokine.
Bertsio koreografikoa: Raisa Struchkova.

Musika: Carl Maria von Weber.

  • Sechs Tanze
Koreografia: Jiří Kylián.
Musika: Wolfgang Amadeus Mozart.

BALLET-ESTATAL-DE-GEORGIA-t

Argazkia: Georgiako Balleta

Gehiago irakurri

Pipi Bailarina

2016/01/02 19:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Bordeleko Operako dantzari izar diren Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk-ek sortutako “Pipi bailarina” baleta.
 
PIPI-BAILARINA_destacado

Argazkia: Campos Elíseos Antzokia

Gehiago irakurri

Bilaka konpainia

2015/11/29 17:00 Urruña, Polikiroldegia

Bilaka konpainiak, hiru piezaz osaturiko ikuskizuna taularatuko du. Gari Otamendik sortutako Zaharrak berri, Jon Mayaren Abbadie eta Negua Mathieu Vivier-en eskutik.

Gehiago irakurri

Minsk-eko Antzoki Handiko Balleta: Giselle

2015/12/02 20:00 Iruñea, Baluarte

Maitasuna, heriotza eta fantasia dira ballet honen argumentuak. Giselle, gehiegi maite duen emakumea, maitasunez burua galdu eta hiltzeko prest, eta heriotza ondoren ere maitatzeko prest dagoena.

Minsk-eko Antzoki Handiko Balleta 1920. urtean sortu zen, Minsk hirian du bere egoitza, orain gutxi eraberritutako antzoki batean.

  • Musika: Adolphe Adam
  • Libretoa: Vernoy de Saint-Georges, Théophile Gautier, Jean Coralli
  • Koreografia: Jean Coralli, Jules-Joseph Perrot, Marius Petipa
  • Eszenaratzea: Nikita Dolgushin 
  • Diseinua: Vyacheslav Okunev
  • Iraupena: 2 ordu eta 10 minutu (atsedenaldiarekin
Baluarte

Gehiago irakurri

Dantzatan: Euskal koreografo gazteen erakustaldia

2015/11/27 21:00 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Ziomara Hormaetxe, Gernikako dantzari eta koreografo gazteak Symbiosis lana aurkeztuko du. Pieza honetan “gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez” gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute. Iraupena: 20 minutu.

Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala konpainiak Hooked (Still) pieza aurkeztuko du. Judith Argomaniz eta Jaiotz Osak dantzatuko dute pieza hau, non gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboa izateko duen etengabeko beharra islatzen den, eta baita horrek dakarzkion ondorioak ere. Iraupena: 12 minutu.

Asier Zabaleta Ertzako koreografo eta dantzariak itxiko du erakustaldia Joan zaretenoi adio lanarekin. Aurreskua abiapuntutzat hartuta Euskal Herriak azken berrogei urteetan bizi izan duen gatazkaren ondorioz bizitza galdu duten pertsona guztiei zuzenduriko lana da. Iraupena: 15 minutu.

Dantzatan

Gehiago irakurri

Dantzatan: Euskal koreografo gazteen erakustaldia

2015/11/29 19:00 Durango, San Agustin Kultur Gunea

http://www.durango-udala.net/portalDurango/RecursosWeb/IMAGENES/1/0_8350_1_bis.jpg

Gehiago irakurri

Dantzatan: Euskal koreografo gazteen erakustaldia

2015/12/05 20:30 Basauri, Sozial Antzokia

2016/02/03 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Kukairen proiektu berria eskainiko da Oskara

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.
  • Sarrerak: 6,50€ - 21€.

Gehiago irakurri

Eva Yerbabuena : ¡Ay!

2015/12/04 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Eva Yerbabuenak ¡Ay! ikuskizuna aurkeztuko du Iruñako Gayarre Antzokian. 

  • Zuzendaritza, jatorrizko ideia eta koreografia: Eva Yerbabuena
  • Sorkuntza eta musika-zuzendaritza: Paco Jarana 
  • Dantza: Eva Yerbabuena 
  • Gitarra: Paco Jarana 
  • Cante-a: Enrique El Extremeño, José Valencia, Juan José Amador 
  • Biolina: Vladimir Dimitrenco 
  • Perkusioa: Antonio Coronel

Gehiago irakurri

Odessako Ballet Nazional Ukrainarra: Beltxargen aintzira

2015/12/15 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Maitasunezko istorioa kontatzen da (printze bat, azti baten arao bidez beltxarga bihurtutako neska gaztea, hiltzeko moduko iruzurra...), Odette/Odileren rol bikoitz birtuosoa, Tchaikovskyren musika, eta balletaren errepertorioa... horiek guztiak kontuan hartuta, Beltxargen aintzira esperientzia paregabea da.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Dantza pote

2015/12/03 20:00 Gasteiz, Alde Zaharra

Dantzan konpainiak, Dantza pote izeneko ekimen berria eramango du Gasteizko alde zaharrera. Pintoreria kalean hasiko da konpainia dantzan eta alde zaharrean barrena murgilduko dira dantzariak. 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

2015/12/10 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Dantzaz konpainiak Aureo izeneko lana eskainiko du Gasteizko Principal Antzokian. Aureo bost pieza koreografikoz egindako lana da, bakoitza koreografo baten eskutik; Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Christine Hassid.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous 
  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz 
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.
http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Ddantzazkonpainiaaureo01%2Ejpg

Gehiago irakurri

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta

2015/12/17 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Nina Ananiashvilik zuzentzen duen Georgia-Tbilisiko Opera eta Balletak “Intxaur hauskagailua” aurkeztuko du. 

  • Koreografia zuzendaria: Nina Ananiashvili
  • Koreografia: Marius Petipa 
  • Dantzari bakarlariak: David Ananeli, Ryo Kato, Ekaterine Surmava, Nino Samadashvili, Nutsa Chekurashvili, Yumiko Fukuda, Yonan Takano
  • Musika: Tchaikovsky
BALLET-ESTATAL-DE-GEORGIA-t

Gehiago irakurri

Bilaka kolektiboa: Leihotik

2015/12/05 13:00 Durango, Andra Mari elizpea

Bilaka kolektiboak Leihotik ikuskizuna eskainiko du. 

Bilaka kolektiboa "Leihotik"

Gehiago irakurri

Film laburrak: Soka, euskal dantzaren urratsetan

2015/12/05 14:00 Durango, Irudienea gunea

Durangoko Azokako Irudienea gunean, Euskal kultur erakundeak ekoiztutako "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltariarentzako egindako film laburren emanaldia eta aurkezpena egingo da.

  • Zergatik dantzatzen duzu ? - Joana Asurmendi (Ateka films - 2015)
  • Jalgi - Eki Pagoaga (Aldudarrak Bideo - 2015)
  • Dantza flokak - BideoGrafik (2015)
  • Margo dantza - Oskar Alegria (2015)

Zergatik dantzatzen duzu?: Galdera orokor honetan oinarrituz, Joana Asurmendi bideogileak dantzari batzuen bizipen intimoak eta irudikapenak bildu ditu Euskal Herrian gaindi. Beren unibertsoak eta ikuspegiak irudi ederrez plazaraziz.

Margo dantza: Jon Maya dantzariaren laguntzari esker, zazpi margo oinen laguntzaz tindatuak izan dira. Arin-arin dantzaren arrastoa, jotaren itxura geometrikoak, aurreskuaren urrats pausatuak, ezpata-dantzaren ondorioak, mutil-dantzaren aztarna zirkularra... Itxura horiek guziak aldatu eta, azken finean, margolan handi batean txertatzen dira. Zer gelditzen da lurrean dantzariak hau ferekatzen duenean eta honen gainetik ibiltzen denean, pintzel baten pare? Zazpi obra horiek zazpi erantzun dira, bai eta zazpi galde berri ere.

JalgiSorkuntza da komunikazio esperimentala. Bakarrik ez girela errateko. Bakarrik girela errateko. Sorkuntza da hizkuntza, literatura, antzerkia, kantua ... dantza. Dantza da gorputzaren bidezko adierazpen mota. Dantza mintzo da bizi eta heriotzaz, grabitateaz. Munduan izaiteko nahi kementsua adierazten du. Dantzak dio: «nintzen, naiz, izango naiz". Dantza da memorioa, kontzientzia, nahikeria. Dantza da arbasoak oroitzeko, espazioa okupatzeko, etorkizunean sinesteko. Dantza da heriotzaren (indibiduala edo kolektiboa) beldurrari aurre egiteko era. Deusezteari erresistentzia.

Dantza flokak: Euskal dantzaren dimentsio estetikoa eta edertasuna agerian utzi nahi duen lan hau Euskal kultur erakundeak ekoiztu "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltariarentzako egina izan da.

Argazkia: EKE

Gehiago irakurri

Proiekzioa: Royal Ballet: Intxaur hauskailua

2015/12/16 20:15 Zornotza, Zornotza Aretoa

Royal Ballet-en Itxaur hauskailua lana proiektatuko da Zornotza aretoan. 

Gehiago irakurri

Elirale: Ninika

2015/12/20 17:00 Senpere, Salle Larreko gela

Dantza mintzaira garaikidea eta tradizionala nahasten dira Pantxika Telleriak hiru dantzarirentzat prestatu duen lan berri honetan. Lau urtetik aurrerako gazteei begira egindako ikuskizuna da. 

  • Koreografia-zuzendaritza: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Célia Thomas, Lorentxa Iturralde, Jose Cazaubon
  • Eszenografia: Maialen Maritxalar
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Musika: Joseba Irazoki
  • Soinu teknikaria: Joxelu Berasategui
  • Jantzien diseinua: Maialen Maritxalar
  • Jantzien errealizazioa: Karine Prins
  • Ekoizpena: Elirale Dantza Konpainia
  • Iraupena:  45 minutu 
  • Prezioa: 5€, 7€, 8€, 10€, 12 €

Elirale: Ninika [Bideoa]

Gehiago irakurri

Dantzaz: Txoriak

2016/01/22 20:30 Donapaleu, Saint Louis gela

Txoriak antzezlanak Mikel Laboaren unibertsoa hurbilduko digu, eta bertan, lan berri honetan, Mikel Laboaren musika, Iñaki Salvador musikariaren pianoa eta dantzari askoren partaidetza bilduko dira: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaría eta Rafke Van Houplines.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Mikel Laboa
  • Aholkulari Musikala: Iñaki Salvador
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva,Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Ddantzaztxoriak%2Ejpg

Gehiago irakurri

Jean Pitrau pastorala

2016/07/24 15:30 Atharratze-Sorholüze

Uztailaren 24an eta abuztuaren 7an, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzi "Jean Pitrau" pastorala emana izanen da Atharratze-Sorholuzen.  Atharratze Jauregia elkarteak antolatu ikusgarriak Jean Pitrau Atharraztar laborari eta sindikalistaren bizia aipatuko du.

Egitaraua

  •  10:00etan : meza, pastoraleko aktoreekin
  • 11:00etan : karrika ingurua eta tzintzarrada
  • 12:00etan : bazkaria
  • 15:30etan: Pastoralaren emanaldia
  • 20:00etan : jateko eta edateko

Gehiago irakurri

Jean Pitrau pastorala

2016/08/07 15:30 Atharratze-Sorholüze

Pier-Paul Berzaitz-ek idatzi "Jean Pitrau" pastorala emana izanen da Atharratze-Sorholuzen.  Atharratze Jauregia elkarteak antolatu ikusgarriak Jean Pitrau Atharraztar laborari eta sindikalistaren bizia aipatuko du.

Egitaraua

  •  10:00etan : meza, pastoraleko aktoreekin
  • 11:00etan : karrika ingurua eta tzintzarrada
  • 12:00etan : bazkaria
  • 15:30etan: Pastoralaren emanaldia
  • 20:00etan : jateko eta edateko

Gehiago irakurri

Katalina de Erauso pastorala

2016/06/05 18:00 Baiona, Lauga gela

Maite Berrogain Ithurbidek 2008an idatzi pastorala. 2013an Donostia hiria Europako Kultur hiriburu izendatu berrian, solasak hasi ziren Donostiako arduradunekin eta idazlearekin, 2016eko pastoralaren obratzeko ideiarekin. Horren ondorioz, elkartearen eta pastoralaren muntatzeko lanak hasi ziren, 2016an Baionan eta Donostian hunen emaiteko helburuarekin.

Gehiago irakurri

Katalina de Erauso pastorala

2016/09/03 18:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Maite Berrogain Ithurbidek 2008an idatzi pastorala. 2013an Donostia hiria Europako Kultur hiriburu izendatu berrian, solasak hasi ziren Donostiako arduradunekin eta idazlearekin, 2016eko pastoralaren obratzeko ideiarekin. Horren ondorioz, elkartearen eta pastoralaren muntatzeko lanak hasi ziren, 2016an Baionan eta Donostian hunen emaiteko helburuarekin.

Gehiago irakurri

Jean Pitrau pastorala

2016/08/25 16:00 Otsagabia

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldea: Verdini Metodoa

2015/12/04 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Verdini Dantza Taldeak Método Verdini Metodoa dantza ikuskizuna eskainiko du.

Método Verdini Metodoa ikuskizun berriak Verdiniren funts osoa ordu betean kondentsatzea da. Isabel Verdini koreografoak bere metodologia guztia kontatzen du, hura ikuskizuna bihurtuz: beroketatik eta egoitzako lanetik hasita azkeneko helburuaren lorpenera arte, hots, emanaldi bat, guztia hau Verdini Dantza Taldea osatzen duten artistek kontatua eta dantzatua.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Ddantzarianaizverdini2%2Ejpg

Gehiago irakurri

Claire Ducreux: Réfugiée Poétique

2015/12/04 21:30 Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea

Claire Ducreux-ek, Bartzelonan bizi den frantsesak eta Leandre Riberarekin askotan lan egin duenak, bere “De paseo” (2004) ikuskizunaren poesia hartzen duen “Barco de arena” (2008) eta “La sonrisa del náufrago” (2012) lanen kaleko soloak egokitzen dituen ikuskizun hau aurkezten du.

Kalean bizi den eskaleak amets egiten du munduari zentzua eta edertasuna itzultzearekin, bidegurutzea hautatzen du behin-behineko aterpe, bi hesi bilakatzen ditu bere unibertsorako ate, zubi bat itsasontzi bilakatzen da, eta eskultura bat bere bidelagun. Eskale pertsonaiak, ahula denaren metafora, erronka artistiko eta gizatiar honetara darama Claire: zirrara sinpleak antzerki magiako benetako uneak bilatzeko egiazkotasun eta apaltasuna, arima eta keinuaren arteko biderik laburrena egiten saiatzea.

  • Sorkuntza eta antzezlea: Claire Ducreux
  • Pianojolea: David Moreno
  • Musika: David Moreno, Jorge Sarraute, Mayte Martin
  • Eskultorea: Eduardo Cuadrado
  • Iraupena: 60 minutu
Claire Ducreux
Argazkia: Raquel Romero

Gehiago irakurri

La Intrusa konpainia: Mud Gallery

2015/12/03 11:15

La Intrusa konpainiak Mud Gallery dantza ikuskizuna aurkezten du.

  • Egileak, koreografia, zuzendaritza eszenikoa :Virginia García, Damián Muñoz.
  • Dantzariak: Virginia García, Damián Muñoz.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dlaintrusamudgallery%2Ejpg

Argazkia: GIpuzkoan.info

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2015/12/09 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik, publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia; ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu. Gainera, bere lan eskerga eta ekarpen garrantzitsuari aitorpen gisa, Gipuzkoako Urrezko Domina jaso berri du. Zorionak Juan Antoniori eta familia osoari!

Argazkia: Bilboko Kafe Antzokia

Gehiago irakurri

Aukeran: Geltokia

2015/12/03 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Aukeran dantza konpainiak Geltokia eskainiko. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konparatuz, bidaia horri begiratzen dio Aukeranek ikuskizun honetan.

  • Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz. 
  • Eszena zuzendaria: Enrique Santiago. 
  • Gidoia: Miren Agur Meabe. 
  • Jatorrizko musika: Xabier Zeberio. 
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi. 
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK. 
  • Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz. 
  • Dantzariak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren.

Gehiago irakurri

Kriskitin dantza taldea

2015/12/05 12:00 Durango

Kriskitineko dantzariek Durangoko kale eta plazetan egingo dute dantzan taldeko txistulariak eta Zornotzako Udazken taldeko dultzaina joleak lagun dituztelarik. 

Eguerdiko 12:00etan talde argazkia egingo dute merkatu-plaza osteko gunean, eta gero Goienkalen gora abiatuko dira. Kale amaieran izango da lehen ekitalditxokoa. Ondoren Ezkurdiraino joango dira kalejiraneta han hainbat dantza egingo dituzte. Hirugarren dantza-gunea Liburu eta Disko Azoka ondoko plaza izango da. Amaitzeko berriz, Andra Marin dantzatuko dute.

Hainbat belaunalditako partaideak izango dira plazan; 5 urtekoetatik hasi eta 60tik gorakoak arte. Txikitxoenak lehen aldiz irtengo dira, 

Durangaldeko dantzetatik hasi eta Nafarroarainoko dantza-bidaia egingo dute Iparraldetik bueltan; dantzari-dantza, Lantzeko zortzikoa, Otsagabiako dantzak, Ostalertza, Marianak eta Egi egingo dituzte besteak beste.

Argazkia: Kriskitin dantza taldea

Gehiago irakurri

Euskal Dantzarien Biltzarra: 50. urteurrena

2015/12/12 11:00 Donostia, San Telmo Museoa

Euskal Dantzarien Biltzarraren 50. urteurrena dela eta, elkarteak ospakizun ekitaldia antolatu du. Hona hemen programazioa: 

11:00etan: Harrera.
11:30ean: Ekitaldiaren hasiera erakundeen parte-hartzearekin:
  • Eneko Goia (Donostiako alkatea)
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Dantzarien Biltzarra.
11:45etan: Hizlariak:
  • Axen Egaña: EDB, ikuspegi orokorra.
  • Iñaki Irigoien: EDB, ikuspegi historikoa.
  • Josu Larrinaga: Dantzariak aldizkariaren 60. zkia.
  • Roger Goienetxe: EDB, Iparraldetik begirada.
  • Mikel Aranburu: EDB, beste elkarteekin harremanak.
12:45etan: Solasaldia
13:00etan: Udal Txistulariekin kalejira.
13:15etan: Soka-dantza Konstituzio plazan.
EDB: 50. urteurrena

Gehiago irakurri

Bilaka: Negua

2015/12/12 17:30 Donibane Lohitzune, Louis XIV plaza

Bilaka kolektiboak, Negua ikuskizuna eskainiko du. Mathieu Vivier koreografoak, 40 minutuko sorkuntza hau prestatu du eta bertan 14 dantzari eta 3 musiko arituko dira.

Gehiago irakurri

Bilaka: Negua

2015/12/20 20:00 Biarritz, Kasinoko ataria

Bilaka kolektiboak, Negua ikuskizuna eskainiko du. Mathieu Vivier koreografoak, 40 minutuko sorkuntza hau prestatu du eta bertan 14 dantzari eta 3 musiko arituko dira.

Gehiago irakurri

San Petersburgoko Balleta: Intxaur hauskagailu akrobatikoa

2015/12/21 20:00 Iruñea, Baluarte

Dantza klasikoa, magia eta akrobazia dira San Petersburgoko Balletaren proposamen berria. Jatorrizkoaren espirituari eta mailari uko egin gabe, Intxaur hauskagailu akrobatikoa obrak hainbat elementu eskaintzen ditu: jauziak, itzulipurdiak, jira-birak, eta magia-trukoak.

San Petersburgoko Balleta, Mariinski Antzoki entzutetsutik etorritako dantzarien belaunaldi berri batez dago osatuta. 

Gehiago irakurri

Odessako Ballet Nazional Ukrainarra: Beltxargen aintzira

2016/01/14 20:00 Donostia, Kursaal

Maitasunezko istorioa kontatzen da (printze bat, azti baten arao bidez beltxarga bihurtutako neska gaztea, hiltzeko moduko iruzurra...), Odette/Odileren rol bikoitz birtuosoa, Tchaikovskyren musika, eta balletaren errepertorioa... horiek guztiak kontuan hartuta, Beltxargen aintzira esperientzia paregabea da.

Gehiago irakurri

San Petersburgoko Balleta: Intxaur hauskagailu akrobatikoa

2015/12/20 19:00 Donostia, Kursaal

Dantza klasikoa, magia eta akrobazia dira San Petersburgoko Balletaren proposamen berria. Jatorrizkoaren espirituari eta mailari uko egin gabe, Intxaur hauskagailu akrobatikoa obrak hainbat elementu eskaintzen ditu: jauziak, itzulipurdiak, jira-birak, eta magia-trukoak.

San Petersburgoko Balleta, Mariinski Antzoki entzutetsutik etorritako dantzarien belaunaldi berri batez dago osatuta. 

Gehiago irakurri

Gero Axular: Itzal galdua

2015/12/30 20:00 Iruñea, Baluarte

Gero Axular Kultur Elkarteak Itzal Galdua dantza ikuskizuna aurkezten du.

Soinua: Roberto González
Argia: Aitor Azkuna, Javier Sainz de Murieta
Jantziak: Ane Martínez
Musikarien zuzendaria: Lara Mitxelena
Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga
Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dgeroaxularitzalgaldua1%2Ejpg

Gehiago irakurri

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta

2015/12/18 20:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Nina Ananiashvilik zuzentzen duen Georgia-Tbilisiko Opera eta Balletak honako programa hau aurkeztuko du: “Intxaur hauskagailua”-ren suitae-a, “Serenade”, “El espectro de la rosa” y “Sechs Tänze”. 

  • Intxaur hauskagailua (Suitea)
Koreografia: Lev Ivanov.

Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.

  • Serenade
Koreografia: George Balanchine.

Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.

  • El espectro de la rosa
Koreografia originala: Michel Fokine.
Bertsio koreografikoa: Raisa Struchkova.

Musika: Carl Maria von Weber.

  • Sechs Tanze
Koreografia: Jiří Kylián.
Musika: Wolfgang Amadeus Mozart.

BALLET-ESTATAL-DE-GEORGIA-t

Argazkia: Georgiako Balleta

Gehiago irakurri

Pipi Bailarina

2016/01/04 19:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Bordeleko Operako dantzari izar diren Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk-ek sortutako “Pipi bailarina” baleta.
 
PIPI-BAILARINA_destacado

Argazkia: Campos Elíseos Antzokia

Gehiago irakurri

Pipi Bailarina

2016/01/03 19:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Bordeleko Operako dantzari izar diren Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk-ek sortutako “Pipi bailarina” baleta.
 
PIPI-BAILARINA_destacado

Argazkia: Campos Elíseos Antzokia

Gehiago irakurri

Pipi Bailarina

2016/01/05 16:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Bordeleko Operako dantzari izar diren Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk-ek sortutako “Pipi bailarina” baleta.
 
PIPI-BAILARINA_destacado

Argazkia: Campos Elíseos Antzokia

Gehiago irakurri

Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestra

2015/12/28 20:00 Iruñea, Baluarte

Ehun artistek osatutako Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestra, Errusiako folklorea erakutsiko du bere ikuskizunean. Errusiar, kosako eta eslaviar musika eta dantzez osatutako askotako egitaraua eskainiko du, jantzi koloretsu, instrumentu tipiko, sekulako koru eta koreografia ia akrobatikoak lagunduta.

ampliar noticia

Gehiago irakurri

Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestra

2015/12/30 20:00 Donostia, Kursaal

Ehun artistek osatutako Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestra, Errusiako folklorea erakutsiko du bere ikuskizunean. Errusiar, kosako eta eslaviar musika eta dantzez osatutako askotako egitaraua eskainiko du, jantzi koloretsu, instrumentu tipiko, sekulako koru eta koreografia ia akrobatikoak lagunduta.

ampliar noticia

Gehiago irakurri

Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen XXXI Foklore Jardunaldiak

2015/12/11 19:30 Iruñea, Ortzadar Txokoa (Deskalzos 65)

Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen XXXI Foklore Jardunaldiak. Aurtengo gaia: "Baliabide berriak, begirada berriak: MKO eta KIT."

Gehiago irakurri

Egape dantza taldea: Zuria, gure erara

2015/12/13 19:30 Donostia, Antzoki Zaharra

Urnietako Egape Dantza Taldeak, Anabas musika taldeak eta Marizulo kultur taldeko hainbat kidek Zuria, gure erara dantza ikuskizuna aurkeztuko dute. 

Fitxa artistiko eta teknikoa

  • Ideia: Luis Mari Zaldua.
  • Gidoia: Mikel Agirregomezkorta, Luis Mari Zaldua.
  • Eszena zuzendaritza: Mikel Agirregomezkorta.
  • Koreografiak eta dantzen zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz.
  • Musika zuzendaritza: Antton Jauregi.
  • Argi Diseinua eta Soinua: Pablo Lusarreta.
  • Jantziak: Enkarni Cuesta.
  • Koordinazioa: Jaione Jauregi.
  • Argazkiak: Kali Gómez.
  • Diseinu Grafikoa: Maribel Tardío.
  • Atrezzoa: Isidro Salinas.
  • Antzezlea: Jon Unanue.
  • Dantzari txikiak: Aitzol Otegi, Gariñe Serrano, Arixen Unanue Gartzea Zaldua.
  • Dantzariak: Edu Muruamendiaraz, Ane Anza, Ane Etxeberria, Janire Juanikorena, Karmele Lekuona, Uxue Manterola, Eider Manterola, Olatz Oribe, Nahikari Sanchez, Olatz Sarasola, Garazi Usabiaga.
  • Musikariak: Pedro Artetxe: Perkusioa. Julian Cobzaru: Eskusoinua. Antton Jauregi:Txirula. Monika Redondo: Bibolina. Eneko Salaberria: Baxua eta Pianoa. Xabier Ubillos: Kitarra. Abeslaria: Aitor Unanue
  • Ekoizpena: Egape dantza elkartea, Anabas musika taldearekin elkarlanean.
  • Laguntzaileak: Urnietako Udala eta Kutxa Fundazioa.

blob:https://mail.google.com/bc6416c9-608b-4938-b573-29252a4dfebd

Egape: Zuria gure erara aurkezpena

Gehiago irakurri

Oinkari eta Hika: Itsasoaren emazteak

2015/12/18 22:30 Oñati, Santa Ana Zine-Antzokia

Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
  • Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
  • Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
  • Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
  • Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga 
  • Soinu diseinua: Mikel Fernandez
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
  • Argazkiak: Karlis Medrano
  • Banaketa: HIKA Teatroa (633252200) hika@hikateatroa.com

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Ditsasoarenemazteak1%2Ejpg

Gehiago irakurri

Organik: Txapeldun

2015/12/18 20:00 Lekeitio, Ikusgarri Aretoa

Organik konpainiak Txapeldun lana aurkeztuko du. 

Txapeldun lanak irabazle edo txapeldun baten bizipen ugariak erakusten dizkigu. Loria eta garaipen uneak ez ezik, bakardadea, presioa, beldurra eta ahultasuna ere lantzen ditu. Hartara, ironia handiko uneak eta sentsibilitate handiagoko beste batzuk gurutzatzen dira.

  • Egilea: Natalia Monge
  • Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge & El Pont Flotant
  • Musika: Kepa Junkera
  • Sortze-lana eta testua: Eneko Balerdi, Natalia Monge y El Pont Flotant.
  • Antzezlea: Eneko Balerdi
  • Argi disenua eta teknikariak: Oskar Grijalba, Marc Cano
  • Ekoizpena: Organik Dantza – Antzerki
  • Iraupena: 55 minutu
  • Sarrera: 5€

TXAPELDUN

Argazkia: BAD

Gehiago irakurri

Blanca Arrieta: Sujetos

2015/12/19 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Blanca Arrieta koreografoak Sujetos lana aurkeztuko du. 

  • Zuzendaria eta koreografia: Blanca Arrieta.
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Robert Jackson, Blanca Arrieta.
  • Musika: Johann Sebastián Bach.
  • Jatorrizko musika, eta soinu-espazioaren koordinazioa: Itziar Madariaga.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Argazkiak: Juan Félix Ruiz.
  • Diru-laguntza: Eusko Jaurlaritza.
  • Lankidea: CDART, Erandio.
  • Egoitza artistikoa: Azkuna Zentroa, Bilbo.

Texto alterntivo

Gehiago irakurri

Blanca Arrieta: Sujetos

2015/12/20 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Blanca Arrieta koreografoak Sujetos lana aurkeztuko du. 

  • Zuzendaria eta koreografia: Blanca Arrieta.
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Robert Jackson, Blanca Arrieta.
  • Musika: Johann Sebastián Bach.
  • Jatorrizko musika, eta soinu-espazioaren koordinazioa: Itziar Madariaga.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Argazkiak: Juan Félix Ruiz.
  • Diru-laguntza: Eusko Jaurlaritza.
  • Lankidea: CDART, Erandio.
  • Egoitza artistikoa: Azkuna Zentroa, Bilbo.

Texto alterntivo

Gehiago irakurri

Izena duenak izana du

2015/12/27 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Lucia Lakarra izango da Jon Ugarrizaren ballet berriaren estreinaldiko protagonista. Euskal herriko sinesmen eta ohituretan oinarritzen den lana da Izena duenak izana du eta Toti Martinez de Lezea idazle ezagunak egin du gidoia.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jon Ugarriza.
  • Zuzendaritza laguntzaileak: Leire Cabrera, Maria Jesus Recio, Alba Tapia eta Aitor Trigo.
  • Gidoia: Toti Martinez de Lezea.
  • Dantzari gonbidatuak: Lucia Lakarra eta Marlon Dino (Municheko Antzokiko operako lehen dantzariak).
  • Dantzari gazteak: Nerea Barrondo, Mikel del Valle, Maitane Goikolea, Marina Goitia, Jone Martinez, Almudena Perez, Ines Perez eta Clara Yue Bañuelos.
  • Eszenografia eta proiekzioa: Mario Jimenez.
  • Musika: Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Oskorri, Ken Zazpi (Fernando Velazquezek Euskadiko Orkesta Sinfonikoarentzat egindako bertsio orkestrala) eta Elfenthal.
  • Argazki zuzendaria: Kike Lopez.
  • Ikus-entzunezkoen zuzendaritza: Oscar Andres.
  • Atrezzoa: Yon Gijon.
  • Jantziak: Dineke Bakken eta Louise Flanagan.
  • Data eta lekua: Euskalduna Jauregiko auditorioan, 2015eko abenduaren 27an, 20:00etan.
  • Sarrerak: 12-25€.

Gehiago irakurri

Javier Martin: Control

2015/12/12 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Javier Martin sortzaileak aurkeztuko duen Control ikuskizuna, bakarkako dantza-saio bat da, mugimenduaren bat-batekotasunean jantzita; osagai hauek ditu: sorkuntzaren koreografia, dramaturgia, eszenografia, eta soinu-espazioa.

Sortzen eta dantzatzen duena: Javier Martín.
Argia: Octavio Más.
Jantziak: Manolo Cremallera.
Eszenografia, testua eta soinua: Javier Martín.
Ekoizpena: Artibus Madrid eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa.
Ikerketako egoitza: Rosalía de Castro Antzokia.
Sorkuntzako egoitza: Danza Canal Zentroa.
Egiten ari den lanaren aurkezpena: #festivalmadridendanza.
IGAPA Instituto Galego de Praxe Actual.

Argazkia: Masako Hattori

Gehiago irakurri

Oinkari eta Hika: Itsasoaren emazteak

2015/12/13 20:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
  • Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
  • Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
  • Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
  • Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga 
  • Soinu diseinua: Mikel Fernandez
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
  • Argazkiak: Karlis Medrano
  • Banaketa: HIKA Teatroa (633252200) hika@hikateatroa.com

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Ditsasoarenemazteak1%2Ejpg

Gehiago irakurri

Aracaladanza: Vuelos

2016/01/10 19:00 Basauri, Sozial Antzokia

Vuelos Aracaladanza konpainiaren azken proposamen eszenikoa da. Enrique Cabrera koreografoak 1994. urtean sortu zuen konpainia. Aracaladanzak haur eta nerabeei zuzendutako ikuskizunak sortzen ditu, istorio samurrak; jantzi, musika, erritmo eta mugimenduaren bidez.

Vuelos - Aracaladanza

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2015/12/20 19:00 Pasai Antxo, Zumardia

Pasai Antxoko Alkartasuna dantza taldeak soka-dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa. 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXV

2015/12/17 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Dantzaz konpainiak bi sorkuntza taularatuko ditu. Natxo Montero koreografoak prestatutako In-quietud eta Olatz de Andres koreografoaren Bardo

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2016/01/31 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia