Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Olaeta Balleta: Itzulera eta Jaietan

Dokumentuaren akzioak

Olaeta Balleta: Itzulera eta Jaietan

Noiz 2015/11/06
20:00
Non Bilbo, Arriaga Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Olaeta Balleta Elkarteak ikuskizun berria estreinatuko du Arriaga Antzokian egitarau bikoitzarekin: Itzulera eta Jaietan.

Itzulera obrak Andima Ibiñagabeitia euskal idazlearen azken egunak kontatzen ditu Asier Zabaletaren koreografiak. 1967an, Caracasen zegoen erbesteratuta eta hainbeste urteren ostean Bilborako itzulera prestatzen hasi zen. Gaixorik dago eta amets egiten du hegazkinez doala eta leihatilatik Bizkaiko txokoak ikusten dituela: bere haurtzaroko Elantxobe, bonbardatutako Gernika, Gorbeia inguruko baserriak eta Bilbo industriala. Eta ustezko itzulera hori Jon Mirande adiskideari kontatuko dio eskutitz baten bidez. Baina eskutitz hori ez zen inoiz idatzi, eta Ibiñagabeitia ez zen inoiz itzuli bere jaioterrira. Heriotza aurreko ametsa baino ez zen izan. 

Jaietan ikuskizuneko haur eta gazteen baletaren bidez erakutsiko zaigu nola antolatzen eta ospatzen diren jaiak. Lan nekosoa bukatutakoan, etxera itzuli eta bazterrean utziko ditugu gure eguneroko betebeharrak jaiaz/jaiez gozatzeko. Ongi prestatu behar dugu, ezerk huts egin ez dezan. Egunerokotasunetik irtetea eta herriak eskaintzen digunaz gozatzea da helburua, denon parte-hartzearekin.         

Argazkia: Arriaga Antzokia

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930