Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Film laburrak: Soka, euskal dantzaren urratsetan

Dokumentuaren akzioak

Film laburrak: Soka, euskal dantzaren urratsetan

Noiz 2015/12/05
14:00
Non Durango, Irudienea gunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Durangoko Azokako Irudienea gunean, Euskal kultur erakundeak ekoiztutako "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltariarentzako egindako film laburren emanaldia eta aurkezpena egingo da.

  • Zergatik dantzatzen duzu ? - Joana Asurmendi (Ateka films - 2015)
  • Jalgi - Eki Pagoaga (Aldudarrak Bideo - 2015)
  • Dantza flokak - BideoGrafik (2015)
  • Margo dantza - Oskar Alegria (2015)

Zergatik dantzatzen duzu?: Galdera orokor honetan oinarrituz, Joana Asurmendi bideogileak dantzari batzuen bizipen intimoak eta irudikapenak bildu ditu Euskal Herrian gaindi. Beren unibertsoak eta ikuspegiak irudi ederrez plazaraziz.

Margo dantza: Jon Maya dantzariaren laguntzari esker, zazpi margo oinen laguntzaz tindatuak izan dira. Arin-arin dantzaren arrastoa, jotaren itxura geometrikoak, aurreskuaren urrats pausatuak, ezpata-dantzaren ondorioak, mutil-dantzaren aztarna zirkularra... Itxura horiek guziak aldatu eta, azken finean, margolan handi batean txertatzen dira. Zer gelditzen da lurrean dantzariak hau ferekatzen duenean eta honen gainetik ibiltzen denean, pintzel baten pare? Zazpi obra horiek zazpi erantzun dira, bai eta zazpi galde berri ere.

JalgiSorkuntza da komunikazio esperimentala. Bakarrik ez girela errateko. Bakarrik girela errateko. Sorkuntza da hizkuntza, literatura, antzerkia, kantua ... dantza. Dantza da gorputzaren bidezko adierazpen mota. Dantza mintzo da bizi eta heriotzaz, grabitateaz. Munduan izaiteko nahi kementsua adierazten du. Dantzak dio: «nintzen, naiz, izango naiz". Dantza da memorioa, kontzientzia, nahikeria. Dantza da arbasoak oroitzeko, espazioa okupatzeko, etorkizunean sinesteko. Dantza da heriotzaren (indibiduala edo kolektiboa) beldurrari aurre egiteko era. Deusezteari erresistentzia.

Dantza flokak: Euskal dantzaren dimentsio estetikoa eta edertasuna agerian utzi nahi duen lan hau Euskal kultur erakundeak ekoiztu "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltariarentzako egina izan da.

Argazkia: EKE

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930