Dokumentuaren akzioak
Fandango eta jota izango da Herri Uzta 2014 jaialdiaren ardatza
Urriaren 9tik 12ra ospatuko da Herri Uzta jaialdia Errobiko eskualdean, dantza, kanta eta musika, tradizioa eta sorkuntza uztartuz ohi bezala. Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen, izango dira ekitaldiak, azken honetan ospatuko den Mutxiko Egunarekin borobilduz egitaraua. Nafarroa, Aragoi, Korsika, Bizkaia eta Lapurdiko kantari, dantzari eta musikariek parte hartuko dute Herri Uzta 2014 jaialdian.
Heri Uzta 2014 egitaraua
Urriak 9, osteguna. Latsa, Uztaritze
19:30etan Festibalaren estreinaldia. Hautetsi eta elkarteen arduradunen presentziarekin. Jan-mahaina Latsa elkarteak eskainia.
20:30etan Kantaldia Etchegoyhen Ahizpekin. Xiberuko bi emazte gazteek Transhumances de Làas izeneko kantu lehiaketa irabazi dute 2014ean. Aditzaileak liluraturik izan dire boz horriek haien boz zuzenak, argiak eta ez arruntak erantzuterakoan. Errepertorio tradizionalaz inspiratuz, hitz batetik bestera melodiaz aldatzen doaz. Beraz, bi ahizpen bozak nahasten, torratzen eta nahastekatzen dira.
Kiki Borda eskujoila
Urriak 10, ostirala. Kanbo Kantuz
21:00etan Kanboko elizan Kanbo Kantuz. Salneurriak 10€ - 5€ Uztaritzeko Txistulariak -Uztaritze Lapurdi- Txistulari ohizko taldetik oinarrituz, musika bandak jakin du beste instrumentu batzuk sartzen bere errepertorioan munduari zabaltzeko. Gaualdi tematikoarentzat bere musika errepertorioa fandangoetara hedatuko du.
- Madamicella -Korsika- Korsikako hirukoteak jatorrizko, lekuko eta ohizko kantuak abestuko dituzte baina haien sorkuntzak ere. Dena kontatzeko profanotik sakratura, goiko notetik nota apalenera, forma sinpleenetatik poetikoenetara. Nadine Rossello, Laetitia Casabianca, Elisabeth Delplanque-ren zuzendaritzapean.
- Voces Riberas –Nafarroa eta Rioja– Jota munduan talderik garrantzitsuenetariko bat bezala ezagutua da, bere errepertorioan musika tradizionalak ditu baina bere kantuak dira nabarmentzen duena. Voces Ribera taldeak Nafarroko, Riojako, Aragon eta Castilla de Leoneko lehiaketa askotan parte hartu eta irabazi du. Zazpi urtez Jota pratikatuz gero, Aupa la Jota lehenbiziko diskoa grabatzea erabaki dute. Disko hortan kantuak aurkeztuko dizkigute. Soraya Castellano (Tutera) - Ainara Martínez (Castejón) - Sandra Miranda (Tutera) - Iñaki Martínez (Castejón) - Iñaki Reta (Gasteiz) - Diego Urmeneta (Castejón).
Urriak 11, larunbata. Ezpeleta dantzan
11:00etan Biribilketa
12:00etan Euzkadi ostatuaren aintzinean Fandangoak eta Jotak
- 01:01 dantzaria eta atabalaria Karrikako sorkuntza Mutxiko gaiaren inguruan. Antzezleak Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai. Musika zunzendaritza Kristof Hiriart. Dantza zuzendaritza Pantxika Telleria. Dantza laguntzailea Arantxa Lannes. Idazlea Sustrai Colina. Bi hizkuntza elkartzearen emaitzazko diskurtso baten sortzea. Gorputza eta danborra, dantza eta musika. Forma ezaguntzat har dezakegu euskal jauzia, eta ezin zehaztu daitekeen datan sortutako fruituarekin aldera dezakegu, euskal kultura bere osotasunean biltzen duen bertako zuhaitzean sortutako fruituarekin, hain zuzen ere. Dantzaria eta Atabalaria – «euskal» dantzaria eta «euskal» danborra, keinua eta soinua elkartuta daude.
- Nafarroako eta Aragoneko Jotak Voces Riberas eta José Luis Urbén y su gente taldeekin
16:00etan Fandagoak eta Jotak – Ezpeletako pilota plazan. Ezpela (Ezpeleta) – Izartxo (Uztaritze) – Baztango dantzariak (Elizondo) – Arrola (Baigorri) – Irrintzi Alai (Busturia) – Iparraldeko Gaiteroak – Jose Luis Urbén y su gente (Aragon) – Voces Riberas (Nafarroa). Euria balitz merkatu estalian segurtatuko da.
Basusarri
13:30 - 15:00 Tafallako jota Agnès Perezekin. Jauziak salan dantza ikastaldia: Ikastaldiaren begiratzeko 06.11.59.57.08. Parte hartzea 5€
Arrangoitze
21:00 Jotak, fandangoak eta munduko musika
- José-Luis Urbén y su gente Aragoneko Jotak. Zaragozan jaioa, José Luis Urbének gutxienez 35 urte pasa ditu la Jota kantatzen. Aragonesetako Jotaren prestigiozko figura bat da, Aragoneko bizi folkloriko taldeetan parte hartzen du, Zaragozako nobleza Baturra eta Huescako Roldan del Alto Aragon taldeak kudeatzen ditu. Kantari, musikagile, irakasle, hedabide askoren solaskide da, baita ere, Jota munduan aditu bezala ezagutua da.
- Euskal Brass Banda. Hogeita hamar bat musikalariz osatua dago. Talde kideen jatorria Baionatik Irun-arte doa. Euskal Brass Banda kobrezko eta perkusio instrumentuz bakarrik osatua dago. Jean Garin zuzendaritzapean, Bach-etik Piazzolara doan errepertorio bat interpretatuko dute, Zarzuela musika ere eta lehen aldikotz Uztaritzeko Gaiteroekin jota bat joko dute.
- Begiz Begi 23:00etan - Urririk. Hertsiki lotutako unibertso eta bizitzen islada, rock-aren iluntasuna eta folkaren eztitasunaren arteko begian begiko asumitua, kultura aberats eta sakon baten misterioari nahasia, honela deskribatzen da begiz begiren mundua, iluntsu bezain dirdiratsua, argia bezain misteriotsua.
Salneurriak 10€ - 5€
Mutxikoaren eguna
Urriak 12, igandea, Arrangoitze
Hats Berri elkartearen laguntzarekin
11:00etan Mutxikoak pilota plazan. Herriko eta ohizko dantzak Ezpela Txaranga eta Gaita Luze taldea lagun. Bertze soinularieri ongi etorria izanen diote.
12:30etan Voces Riberas Nafarroako jotak, Ezpela Txaranga eta Kiki Bordatxo.
Ostalaritza Zurekin elkarteak, Itsas Argi ikastolak, Basusarri Arrangoitze Gaztetxeak, Hats Berrik, Uhabia ikastolak gunea atxikiko dute.
16:00etan Karrikako Sorkuntzak
- 01:01 dantzaria eta atabalaria Karrikako sorkuntza Mutxiko gaiaren inguruan. Antzezleak Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai. Musika zunzendaritza Kristof Hiriart. Dantza zuzendaritza Pantxika Telleria. Dantza laguntzailea Arantxa Lannes. Idazlea Sustrai Colina.
- Leihotik Etorkizuna Kontzeptuak - Leihoak gordetzen eta erakusten du. Orduan Leihotik begira jarri dira bi begirada. Bi begirada barnekoa kanporatzeko gogoarekin, baita kanpotik barnekoa begiratzeko parada emaiteko ere. Leihotik hamar dantzarirentzat sortua izan den karrikako emanaldia da. Gazteen kolektiboaren lana argitaratzen du, gehiegi hetsiak diren leihoetatik gaindi dantzatzeko. Gazte talde lana agertarazten du usu etxita diren lehioen gaindik. Dantzak Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier. Musika Juan Mari Beltran, Alos Quartet, Mikel Laboa. Hitzak Joseba Sarrionandia.
- Burrunkarrika Burrunka taldea – Mundu osoko perkusioak eta euskal ohizko soinu tresnak baliatuz munduko euskal musika bat sortu nahi dute. Burrunkarekin ikuskizuna oholtzaren gainean da vaina oholtzaren aintzinean ere, Afro Euskaldun dinamika juntatu duten dantzarieri esker. Horrek du 10 urtedanik taldearen fama egin. Musika zuzendaritza Pierre Sangla. Dantzak Laurent Harignordoquy.
18:00etan Mutxikoak eta bertze Kiki Bordatxorekin
Herri Uzta 2014: eskuko programa (pdf, 2,1 Mb)
*Txartelak begiratatzeko aintzinetik: Herri Soinu, Uztaritze. Asteartetan eta ortzegunetan goizeko 9etarik eguerdi arte eta arratsaldeko 5etarik 7ak arte. herri.soinu@laposte.net 06 51 12 11 49 - 06 65 50 23 63
Dokumentuaren akzioak