Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal baserritar jantzien erakusketa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Euskal baserritar jantzien erakusketa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Euskal baserritar jantzien erakusketa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Ostadar Dantza Taldeak erakusketaren inguruan eginiko kartela

Datorren azaroaren 23an, 24an eta 27an (ostirala, larunbata eta asteartea hurrenez hurren), euskal baserritar jantzien erakusketa bat antolatu du Ostadar Dantza Taldeak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Erakusketa Beasaingo Igartza errotan izango da ordutegi honetan:

  • Azaroak 23, ostirala: 18:00-19:30
  • Azaroak 24, larunbata: 12:00-13:30
  • Azaroak 27, asteartea: 19:00-20:30

 

Erakusketaren helburua baserritar antzi hauen funtzioa zein den azaltzea izango da (euskal historian zehar zertarako erabili izan diren, euskal folklorearen eta dantzen inguruan zer suposarazi izan duten…) eta horrez gain, jantzien inguruko aholkuak ere emango dituztela aurreratu dute: nola jantzi, tratatu, zaindu… (adibidez,  nesken zapiak nola jarri, mutilen kasuan gerrikoa nola ondo lotu, txiki gelditutako arropa tamaina egokietara nola luzatu/egokitu…).

Erakusketa hau publiko guztiarentzat libre eta dohainik izango denez, Ostadar Dantza Taldeak interesa duen edonor erakusketa honetara etortzea gonbidatzen du.

Dantza taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, modu hauetara egin daiteke:

Dokumentuaren akzioak

2012/11/17 11:59
Pasako gea ikustea!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.