Dokumentuaren akzioak
40 urtean profesionalki dantzan lanean dabiltzan emakumeak omendu ditu ADDEk


80ko hamarkadatik profesionalki dantzan dabiltzan emakumeak omendu ditu ADDEk: Ana Rosa Tercero, Alicia Gomez, Laura Etxebarria eta Ana Remiro. Dantzerti, Bilbo, 2021-04-29.
80ko hamarkadatik dantzan modu profesionalean aritu diren emakumeen belaunaldiaren lana balioan jarri nahi izan du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) Dantzaren Nazioarteko Egunean. Horretarako, Ana Remiro, Alicia Gomez, Ana Rosa Tercero eta Laura Etxebarria omendu dituzte Dantzertin egin den ekitaldian. Lau dantzari horiei eginiko aitortzarekin 80ko hamarkadan dantzaren sustapenean EAEn lehen pausuak eman eta ateak ireki zituzten emakume guztiak gogoratu nahi izan dituzte.
Lau dantzarien ibilbideak errepasatu dituzte, eta bakoitzaren biografia gainetik azalduta Dantzertiko ikasleek dantza pieza bana eskaini diete bakoitzari. Guztiz hunkituta agertu dira ekitaldiko protagonistak, eta beren dantza ibilbideetan lagun izan dituzten pertsonei eskerrak eman dizkiete. Amaitzeko, hainbat diapositibaren eta irudiren laguntzaz beren ibilbide profesionaleko zenbait pasarte gogoratu dituzte.
Belaunaldi baten ordezkariak
Dokumentuaren akzioak