Dokumentuaren akzioak
Dantzazaleentzako argitalpenak eta ekitaldiak Durangoko Azokan
Aurtengo Durangoko azokan ere, dantzazaleontzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat produktu eta ekitaldi izango ditugu eskura. Abenduaren 5etik 9ra dantzak izango du bere txokoa Landako erakustazokako standetan eta Durangoko beste zenbait eremutan. Hemen zerrendatu ditugu aurtengo azokan eskuragarri izango diren zenbait liburu eta disko eta bost egun horietan ikusi eta entzun ahal izango diren dantza-ekitaldiak. Aurreko urteetako hainbat argitalpen ere jaso ditugu.
Liburuak
- Juan Antonio Urbeltz; Juan Ignacio Iztueta y yo. (Txertoa). Juan Antonio Urbeltzek, Juan Inazio Iztuetaren nortasuna eta Iztuetak 1824an argitaratu zuen "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" lana ditu aztergai liburu honetan.
- Maite Asensio eta Arantxa Iraola; Alardeak, ukatutako plazara. (Elkar, Berria, Jakin). Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? (...) Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.
- Busturiko Irrintzi Alai dantza taldearen historia kontatzen duen liburua.
- Bego Goitia; Kaka dantzaria: dantzaria izan nahi zuen kaka zati baten istorioa. (autoekoekoizpena). Haur literatura.
Aldizkariak
- Dantzariak 63 (Euskal Dantzarien Biltzarra). Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratutako aldizkarairen azken alea.
Diskoak
- 1979-1991 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak, Zenbait egile (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Elkar). IZ etxeak bere garaian argitaratutako 7 trikitixa txapelketa nagusiak CD euskarrian berrargitaratuko ditu Elkar Argitaletxeak, guztiak elkarrekin, 13 CDtan, kaxa batean bildurik, hainbat komentario eta aurkezpenekin batera.
- Joxean Agirre; Eleuterio Tapia: bera zen festa (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea). Eleuterio Tapia trikitilariaren grabazioak jasotzen dituen CDa eta biografia-liburua.
-
Haziak II (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea). Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK II. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa aurten ere. Kantu eta formazioz osatutako lan honetan 10 talde edo bikotek parte hartu dute.
-
Mirentxu Agerre, Xabier Itzaina; Mairu dantza (ZTK elkartea). 730an, Mairu dantza – gaurko kaxkarot martxa - eman omen zuten Larresoron ihauteriz. Mairua bertzea da, kanpotiarra, etorkina, desberdina dena. Hamabortz bat kantu laburrek osatutako bidai da diskoa.
- Ertzak; Gaur (Autoekoizpena). Aritz Alustizaren, Amaia Aranzabalen eta Oihane Vicenteren proiektu berria da Ertzak. Galiziako jaialdi batean, kalejira giroan, elkarrekin kantuan ibili ziren, ideia hari tiraka, taldea sortu eta abesti propioak egin dituzte: lasaiak, folk ukitua duena, runba bat, trikitia, arin-arina...
-
Ordago Folk taldea; Bidaian (Autoekoizpena). Euskal musika herrikoian oinarritutako diskoa, Arabako folkorean bereziki. Musika folk entzuteko eta are gehiago dantzatzeko.
- Thierry Biskari; Manez eta Kobreak (Manez eta kalapita). Thierry Biskariren izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako kanten diskoan.
Emanaldiak
Abenduak 5, asteazkena
- Thierry Biskariren Manez eta Kobreak diskoa eta proiektuaren aurkezpena. Ahotsenea, 18:00-18:25.
- Joseba Tapia. Zorrotzako portuan aldarrika. Ahotsenea, 18:30-18:5.
Abenduak 6, osteguna
- Maite Asensio eta Arantxa Iraola. Alardeak, ukatutako plazara. Areto Nagusia, 14:00-14:30.
- Haziak II. Ahotsenea Zuzenekoak, 17:40-18:10.
Abenduak 7, ostirala
- Ordago Folk taldea, Bidaian.Ahotsenea Zuzenekoak, 11:40-12:10.
- Gaur, Ertzak. Ahotsenea Zuzenekoak 15:00-15:30.
- Baserri, Larrua Produkzioak taldearen dantza pieza. Szenatokia, 16:05-16:05.
Abenduak 8, larunbata
- Dantza Pelikularen inguruko mahai ingurua Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltzekin. Areto Nagusia, 15:00-15:30.
- Dantza dokumentalean oinarrituriko, dokumental serie baten lehen atalaren aurkezpena. Irudienea, 19:00-19:45.
Abenduak 9, igandea
- Mirentxu Agerre, Xabier Itzaina. Mairu dantza. Ahotsenea Zuzenekoak 11:40-12:10.
Aurreko urteetako argitalpenak
Aurreko urteetan argitaratu diren zenbait lan interesgarri Dantzan.eus-en Online dendaren bidez ere eros daitezke. Adibidez:
"Morir" en la hoguera el Martes de Carnaval
Los bailes de espadas y sus símbolos. Ciénagas, insectos y "moros"
Jira galdua 1: Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa
Jira Galdua 3: Aitzineko Püntiak
Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte
Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. urteurrena
Invitación al estudio de la danza tradicional en el País Vasco
Jentilbaratz 13: Haur folklorea Euskal Herrian
Jokoak, Kirolak eta Folklore-Ikerketa / Juegos, Deportes e Investigación Folclórica
Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko
Dokumentuaren akzioak