Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal konpainiek osatuko dute Dferia 2017ko partaidetzaren erdia

Dokumentuaren akzioak

Euskal konpainiek osatuko dute Dferia 2017ko partaidetzaren erdia

2017/03/02 08:30

Martxoaren 6tik 9ra egingo da Donostian Dferia, arte eszenikoen sektoreko profesionalen topalekua. Urteroko moduan, programatzaile eta kazetariek hainbat konpainiaren lanak eta estreinaldiak ikusi ahal izango dituzte hiriko zenbait antzokitan. Tartean izango dira hainbat euskal konpainia: Ertza, Lasala, Cielo Raso, Amaia Elizaran edota Kukai gipuzkoarrek, eta Olatz de Andres, Natalia de Miguel edota Jorge Jauregi bizkaitarrek Dferiako partaidetzaren erdia osatuko dute. 

Dantza ekitaldiak Dferian:

Martxoak 6, astelehena

Martxoak 7, asteartea

Martxoak 8, asteazkena

Martxoak 9, osteguna

Image result for dferia 2017

Programa zehaztua:

Martxoak 6 astelehena

13:00 Gasteszena - Eulalia Bergada: Gold Dust Rush

Gold Dust Rush koreografian, delirioaren inguruko bidaia bisual eta soinuzko batean barneratuko gara: delirioa katarsi-egoera gisa, askatzailea eta suntsitzailea aldi beresan, argitasun eta sormen-iturri. Geometria eta errepikapena baliatuta, gorputzak ihes egiten du erlijio-munduan inspirazioa hartzen duten itxuragabetutako irudietarantz, lur-haragizko errealitatearen arrazoizko jokaeraz haratago goratuta. Hala, begi-kliska batean hiltzen diren izarrak bezala, galbide goreneko leku batean sartuko gara, non gero eta konexio konplexuagoak sortu, eta unibertso erabat irrazionala eratuko den. Elkarrekin bizi dezakegu egoera hori: gure arima elikatzeko guztiz beharrezkoa dugu.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Eulalia Bergada
  • Musika: Aloma Ruiz eta Eulalia Bergada
  • Interpreteak: Eulalia Bergada, Roberto Gomez, Nuria Navarra, Raquel Klein, Aloma Ruiz
  • Argiztapena: Rafel Febrer
  • Jantziak: Joana Marti
  • Irudia eta bideoa: Edu Perez
  • Koreografia aholkularia: Lipi Hernandez
  • Dramaturgia aholkularia: Roberto Fratini
  • Ekoizpena: Anna Bohigas

Eulalia Bergada: Gold Dust Rush

20:30 Victoria Eugenia Antzokia - Bivouac Compagnie: A corps perdus Opus 2

A corps perdus Opus 2 ikuskizun barnekoi bat da, agerraldiz, metamorfosiz eta istorio iheskorrez osatua. Pertsonaiak agertu egiten zaizkigu edo ihes egiten digute. Beren buruaren bila dabiltza, beren artean borrokan, "beste"aren bila, orekaren baten bila. Ahots bat da haien zalantzen oihartzuna; xuxurlatu edo ulu egiten dio bizitzari, erresistentzia beharrezko dela, batzuetan; abandonua ederra dela, bestetan. Victoria Eugenia Antzokiaren koprodukzioa eta egoiliartasuna, Baionako Scène Nationale-rekin lankidetzan, DSS2016ren Mugalariak proiektuaren barruan.

  • Eszenaratzea: Maryka Hassi
  • Eszenaratzearen laguntzailea: Benjamin Lissardy
  • Eszenografia: Maureen Brown
  • Musika: Erwan Le Guen
  • Ahotsa, kantua: Maryka Hassi
  • Jantziak: Vincent Dupeyron
  • Masta txinatarrak: Maureen Brown, Gaëtan Dubriont, Nhât-Nam Lê, Benjamin Lissardy
  • Akrobaziak: Charlie Marey
  • Argiztapena: Patrick Cathala
  • Zuzendaritza: Raphaël Quillart

Bivouac konpainia: A corps perdus Opus 2

23:00 Victoria Eugenia Klub Aretoa - Olatz de Andrés: The Endgame, Lokke

Xake-partida batean, jokalarietako bat jota gelditzen da mugimendu baten edertasunak liluratuta. Une batez, estetika estrategiaren gainetik jartzen da. Partidak ez-ohiko norabidea hartuko du. Aurkariak jokalari gisa eta joko-pieza gisa jokatzen hasiko dira, aldi berean. Eszenatokia xake-taula erraldoia bihurtuko da, eta publikoa, berriz, haren muga. Bi partida jokatuko dira aldi berean: bata, 64ko laukitxoko taulan; bestea, eszenatokiak hartzen duen espazio osoan, non jokalarien pentsamenduak, denboraren joan-etorriak, probabilitatea, arrakasta eta porrota... mugimenduan jarriko diren. The Endgame ikuskizunak begirada berezia eskaintzen dio joko milurteko honi; partida bat beste partida baten barnean. Jolas kaleidoskopikoa da; xake-jokoaren arauek eta haren mugagabeko posibilitateek inspiratutako mundu koreografikoa. Azkuna Zentroaren (Alhondiga Bilbao) Amphitryon 2016 Egonaldi Programak aukeratutako proiektua.

  • Zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Koreografía eta testuak: Olatz de Andrés eta dantzari taldea
  • Dantzariak: Christos Xyrafakis, Pilar Andrés, Paula Serrano, Isabel Álvarez
  • Laborategi kontzeptuala eta bisuala: Mabi Revuelta
  • Argiztapena: Gabo Punzo
  • Jantziak eta atrezzoa: Alberto Sinpatrón
  • Eszenografia: Gabo Punzo y Alberto Sinpatrón
  • Soinua eta konposizio orijinala: Jamie McCarthy
  • Dramaturgia: Lou Cope
  • Xakean aditua: Leontxo García
  • Ekoizpena: María Rodriguez eta Azkuna Zentroko taldea
  • Diseinua: Ainara Ipiña
  • Argazkiak: Gabo Punzo

Olatz de Andres: The Endgame, Lokke

Martxoak 7 asteartea

12:00 Gasteszena - Cielo Raso: Jardin de invierno

Badira paniko-oihuak, poza adieraztekoak, zigorra ezartzekoak, besteak animatzekoak, abisua ematekoak, alarma jotzekoak, mina adieraztekoak. Eta hementxe da oihu horietako bakoitza inspiratzen duen isiltasuna. Ongi etorri Antzerkira. Kalearen bukaeran, hostorik gabeko arbola larri akituen artean, arbazta lehorren eta belar luze arrearekin nahasten diren asunen artean, hortxe dago berotegia, apaindurarik gabe, sendoa. Eguzkitan, kristalezko paretak dirdai, alde guztietan; haren angelu ergel zorrotzek kristaletik behera irristatzen den huntz isil galduren bat ebakitzen dute. Kristalak barnean gordetakoa babesten du: natura faltsutu bat. Kimu txiki gordinek beren patu madarikatua arnasten dute, airerik gabeko etorkizuna. Beroa gorpuztu egiten da, ukitzeraino; petaloak izerditan, lurrinaren galbide; ez dago zomorrorik, ez dago bizitzarik, ez dago ziklorik.

  • Dantzariak: Marti Güell, Leire Otamendi, Gorka Gurrutxaga, Nekane Mendizabal
  • Zuz. Laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapenaren diseinua: Pedro Fresneda, Raquel Hernández
  • Zuzendaritza teknikoa: Cristina Libertad Bolivar
  • Zuzendaritza: Igor Calonge
  • Ekoizpena: Beatriz Churruca
  • Laguntzaile: Teatro Ensalle, Dantzagunea, Gazteszena Egia K.E. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta

Cielo Raso: Jardin de invierno

14:00 Zabaltza - Azotea, Tabakalera - Kukai Dantza & Brodas Bross - Topa, Work In Progress

Lau gazte plaza batean daude. Gure hirietako edozein plaza izan liteke. Musika entzundakoan gazteak dantzari ekin diote. Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia. Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen. Topa kale-lana osatuko dute elkarlanean, eta bertan espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitos
  • Dantzariak: Kukai Dantza & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons, Ibon Huarte, Martxel Rodríguez)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak eta espazio eszenikoak: Ikerne Jimenez

Kukai & Brodas Bross: Topa, Work in progress

20:30 Victoria Eugenia Antzokia - Pilar Távora: Medea

Senekaren eta Euripidesen lanetan oinarritua, flamenkoaren konpasean eta tempoan kontatzen da Medea tragedia.
Medea gizakiari buruzko gogoeta bat da, zenbait alderditatik egina: norberarenetik, gizartearenetik, emakumeak protagonismo nabaria duelarik. Emakumeen mundua azpimarratzen du nabarmen, emakumeen askatasun-gogoa, eta aspalditik datorren arte andaluzaren –andaluz eta unibertsalaren– bitartez egiten du hori: flamenkoaren bitartez.

  • Dantzaria: María Távora
  • Dantzaria: Jesús Herrera
  • Aktoreak: Pilar T. Carbajo, Cristina Almazán
  • Abeslariak: Manuel 'Niño de GInes', Ana Real
  • Biolina eta kantua: Chekara
  • Gitarra: Juan Ramírez
  • Perkusioa: Javier Prieto
  • Off Ahotsak: Concha Távora, Carlos Cabara, Pilar Távora
  • Proiekzioa: Ramón Bocanegra, Lucía Bocanegra
  • Jantziak: Carmen Giles, Talleres de la Cía
  • Eszenografia: Pepe Távora
  • Jatorrizko musika: Juan Ramírez / Chekara, Artistas de la Cía
  • Medea abestia: Rafael de Utrera
  • Korneten martxa eta Medea danborrak: Banda de las Tres Caídas
  • Bideo-proiekzioa eta soinu giroa: Arbonaida Films & Arts
  • Argiztapenaren diseinua: Pablo Gozálbes
  • Soinuaren diseinua: Antonio Balderas
  • Produkzioa: Blanca Gúzman
  • Zuzendariaren ondokoa: Ramón Bocanegra
  • Sortze lana eta zuzendaritza: Pilar Távora
  • Ekoizpena: International Dance Events

Pilar Tavora: Medea

Martxoak 8 asteazkena

12:00 Gasteszena - Lasala: Now

Parentesi bat denboran. Espazio bat, inoiz sortutako itxaropen-usteen eta benetan lortutakoen inguruan hausnartzeko. Denboraren ildoan, errutina, jarrera, patroi errepikatuei atxikita bizi gara; horri guztiari aurre egiteko, berritzea beste biderik ez du gizakiak. Horretaz dihardu obrak.

  • Zuzendaritza eta koreografía: Judith Argomaniz
  • Koreografian laguntzailea: Jaiotz Osa
  • Dantzariak: Carla Diego, Sergio Moya, Rafke Van Huoplines, Jaiotz Osa, Judith Argomaniz, Ángela Arrieta, Jean Baptiste Tolosana, Urko Arakistain, Garazi Etxeburu
  • Argiztapenaren diseinua: Gabo Punzo
  • Jantzien diseinua: Xabier Mújika
  • Eszenografia: Ionpa Martikorena, Eduardo Andrés
  • Bideoa: Marta Diego
  • Argazkiak: Víctor Martimore

Lasala: Now

23:00 Victoria Eugenia Klub Aretoa - Kanpai: One way ticket

Guztia karta bakar batera jokatzea da One Way Ticket; aurrera egitea, atzera begiratu gabe, zalantzarako tarterik utzi gabe. Burua hotz izatea, dena behera doanean inguruan; zure bidetik jarraitzea zeure buruarekin zintzo, urrats bakoitzaz gozatuz, bidaia bat eta bakarra denez bizitza. Natalia de Miguelek eta Jorge Jauregui Alluek Kanpai konpainia sortu zuten 2016ko amaiera aldera, eta One Way Ticket da haien lehen sortze-lan eszenikoa.

* Ikuskizun honen ondoren Raw lana eskainiko da.

  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Natalia de Miguel & Jorge Jáuregi Allue
  • Musika: Askoren artean
  • Argiztapena: Julien Prodé
  • Eszenaren diseinua: Kanpai
  • Ekoizpena: Kanpai

Kanpai: One way ticket

23:00 Victoria Eugenia Klub Aretoa - Amaia Elizaran: Raw

Contact teknika erabiliz, bi interpretatzaileek arriskuaren mugan egon daitezkeen mugimenduak ikertzen dituzte, sentiberatasunaren muga aztergai. Pertsona bat beste baten mendean dagoenean, bakarrik moldatu ezin duenean... Nola jokatzen du besteak? Beti egongo al da bestea oinarri emateko? Iristen da une bat, non norberaren mugak zabaltzen diren forma estetikoa deformatzeraino. Anbiogotasuna latente dago proposamen honetan: bi gorputz bat eginda, mimetizatuta; batak besteari ematen dio zentzua.

*Ikuskizun honen aurretik One way ticket lana eskainiko da.

  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Proiektuaren izena: Raw
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
  • Iraupena: 15 min
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Topic

Amaia Elizaran: Raw 

Martxoak 9 osteguna 

17:00 Victoria Eugenia Klub Aretoa - Krego Martin danza: Zona (no) confort

Obra honek gizakiaren alderdi berezi bati heltzen dio: zer-nolako larritasuna sortzen digun agertu beharrak, agerian aritu beharrak, eta nola kudeatzen dugun larritasun hori. Bestalde, piezak badu beste langai bat atzean, "dantza gizartiartzea": mugimenduak emozioarekin konektatu behar du; dantzak adierazpide berriak bilatu behar ditu publikoarengana iristeko, interpretatzaileek eta ikusleek bat egin dezaten, ikustea eta sentitzea bat izan daitezen.

  • Jatorrizko ideia: María Martín  
  • Koreografia eta interpreteak: Judit Ruiz Onandi, María Martín
  • Kanpoko begirada: Izaskun Santamaría
  • Jatorrizko musika: Marc Cano, Nico Hafkenscheid
  • Argiztapenaren diseinua eta diseinu grafikoa: Marc Cano
  • Jantziak: Krego-Martín Danza
  • Ekoizpena eta banaketa: Krego- Martín Danza

Krego Martin danza: Zona (no) confort

18:30 Antzoki Zaharra - Choni Cía.Flamenca: Tejidos al tiempo

Obra honetan flamenkoan sakon errotzen diren adierazpideak baliatzen dira hizkuntza bisual berri bat lortzeko. Hausnarketa-gaiak dira denbora, bizitza eta heriotza, eta ustekabeko aurkikuntzak eskainiko dizkigu obrak. Dantzaren bidez –seguiriya, fandango, soleá, soleá por bulería eta milonga–, Choni heriotza gainditzeko borrokaz jardungo da; bizi berri bat sortzeak baino berdindu ezin dezakeen borrokaz.
Hemen nago, ezerezaren erdian, jakin gabe zergatik eta zertarako izan naizen hautatua. Nork hautatua? Hemen nago, zain. Beti zain. Zain egongo naiz bederatzi ilargiko diadema hau desegin arte.
O, denbora erostezin hori! Hemen da; badakit.
Choni Cía.Flamencaren proiektua.

  • Zuzendaritza: Asunción Pérez "Choni", Jorge Barroso" Bifu"
  • Dramaturgia: Miguel Sutilo, Juan Vergillos
  • Dantza eta koreografia: Asunción Pérez Choni  
  • Musika zuzendaritza eta konposizioa, gitarra, eta zanfoña: Raúl Cantizano  
  • Kantua: Alicia Acuña, Sebastián Cruz
  • Perkusioa eta musika moldaketa: Antonio Montiel
  • Artista gonbidatuak
  • Dantza garaikidea: Manuel Cañadas
  • Dantza: Víctor Bravo
  • Banaketa : Elena Carrascal I x D

Choni konpainia flamenkoa: Tejidos al tiempo

20:00 Gasteszena - Ertza: Hariak

Hariak instant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak.
Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko zihurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas
  • Jatorrizko testua: Harkaitz Cano (Joseba Sarrionandiaren bi poemekin)
  • Koreografia: Asier Zabaleta
  • Txotxongiloak: Urko Redondo
  • Argien diseinua: Junki Gonzalez
  • Eszenografia: Pello Artola
  • Ahotsak: Asier Hernandez, Marga Altolagirre, Gorka Zubeldia, Dorleta Urretabizkaia, Sergio Nguema, Asier Zabaleta
  • Ikerketa - Kanpoko begirada: Jorge Jauregui
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S Bach
  • Ekoizpena: Ertza
  • Koprodukzioa: Topic Centro Internacional del Títere de Tolosa, B.A.D Bilbao antzerki dantza

Ertza: Hariak (euskaraz)

23:00 Victoria Eugenia Klub Aretoa - Cie Grégoire-Muriel Corbel konpainia: Phalène 

Batzuk egon badaude, besta batzuk ez. Maite ditugunen hutsunea. Bi espazio eszenategi berean elkartuta: batek, egunerokoa irudikatzen du, eta, besteak, sakratua den guztia. Erronka da bi mundu horiek bateratzea, eta hegan egin... Hegoak erreta izanda ere. Horretan saiatzen da Phalène gau-tximeleta doluzkoa, Muriel Corbelek sortu eta interpretatzen duen obran. Lan hau Georges Didi-Hubermanen Phalènes obran inspiratuta dago; Françoise Michel-ek sinatzen du argiztapena (obrari egokitua), eta, musika, berriz, Manu Clémenceau-rena da. Estreinaldia estatuan

  • Interpretea: Muriel Corbel
  • Argiztapena: Françoise Michelen
  • Musika: Manu Clémenceau

Gregoire-Muriel Corbel konpainia: Phalène

Informazioa: Fderia, Arte eszenikoen feria 2017

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.