Dantzari buruzko bigarren monografikoa argitaratu du Ausart aldizkariak

2019/09/17
Dantzari buruzko bigarren monografikoa argitaratu du Ausart aldizkariak
Dantza ikerketak jasotzen dituen alea kaleratu berri du Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak argitaratzen duen Ausart, arte ikerkuntzarako aldizkariak. Dantza ikerketak eta artikuluak soilik jasotzen dituen bigarren aldea da plazaratu dutena. 

Euskal Herriko Unibertsitateak 2014. urtean Dantzaren Ikerketaren inguruko III. kongresua egin zuen. Bilkura haren emaitzetako bat izan zen, Ausart aldizkariak 2015ean argitaratu zuen dantzari buruzko lehenengo monografikoa. Lau urtera iritsi da bigarrena. Performatibitatea, sormen prozesuak, analisi koreografikoa, teknologia, kultur politika, hezkuntza, ikerkuntza artistikoa, ondare kultural ez materialaren babesa, dantza tradizionala, zinea, butoh dantza, ikusleen dibertsitatea edota osasuna bezalako gaiak landu dira artikuluetan. 


Hemen artikulu eta egileen zerrenda:

Informazioa: Ausart, arte ikerkuntzarako aldizkarian