Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza, paloteoa eta Mairuaren sarrera Ampudian

Dokumentuaren akzioak

Dantza, paloteoa eta Mairuaren sarrera Ampudian

2011/08/01 12:20
Dantza, paloteoa eta Mairuaren sarrera Ampudian

Ampudiako dantzariak 1948 inguruan. Argazkia: Corrobla de bailes tradicionales bloga.

Azken harmakadetan Palentziako eskualde honetan hainbat dantza galdu dira. Guaza eta Baquerin-eko paloteoak, Valoria del Alcor eta Castromochoko dantzak adibidez urteak dira ez direla dantzatu, eta betirako desagertzeko bidean daude. Ampudian ordea eusten diote paloteoari, nahiz eta beste zenbait tradizio eta dantza galdu diren dagoeneko.

Ampudiako dantzariek jantzi berezia daramate, gonazpiko zuri eta bikoitza, motza eta almidoiz tentetua. Dozena bat dantza egiten dituzte (lazos deitzen dituzte paloteoaren baitan egiten diren dantza horiei), inguruko zenbait herritan egiten direnen antzekoak. Eta zinta-dantzarekin osatzen da errepertorioa, bals erritmoan dantzatzen dutena.

Irailaren 8an, Alconadako Ama Birjinaren egunean plazaratzen dituzten Ampudiako dantzak. Bere garaian, Santiago egunez paloteoa egiten zen, baina hori galdu zen, eta Korpus egunean noizean behin ateratzen dira dantzariak.

Ampudias-en desagertutako dantza eta osagarrien artean aipatzekoa da "galleta" izenekoa, jantzi bitxi bat soinean dantza gidatzeaz arduratzen zen pertsonaia. Inguruko herrietan "birria" edo "chiborra" izenekin ezagutzen dira antzeko pertsonaiak. Kaskainetak dantzatzeko ohitura ere galdu dute.

Ampudia - Entrada del moro 1956

Mairuaren sarrera festa, 1956. urtean. Argazkia: Corrobla de bailes tradicionales bloga. 

Baina galdutakoen artean aipagarriena "La Entrada del Moro" edo "Mairuaren sarrera" da, Antzuolan ezagutzen denaren antzeko festa. Tradizio hori Santiago egunez egin ohi zuten, eta herri antzerkia eta makila-dantzak uztartzen zituen beste hainbat tokitan bezala.

Iturria: Corrobla de bailes tradicionales

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.