Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Jaurlaritzaren kulturaren hitzarmenean

Dokumentuaren akzioak

Dantza Jaurlaritzaren kulturaren hitzarmenean

2010/10/26 08:53
Gonbidapen gutunean honela azaltzen da kontratu honen helburua: "gure gizartearen, gure herritarren bizikidetza eta kultura-sormena garatzeko lagungarri izan daitezkeen ildo estrategikoak eta ekintzak bildu nahi ditu". Sektore bakoitzean sustatu beharreko akzio zerrenda bat jasotzen du kontratuak, Kulturaren Euskal Planean lanean aritu ziren talde eragileek prestatu zituztenetan oinarrituta. Atal horretan guztira 13 akzio planteatzen ditu Kultura Sailak dantzaren alorrean.
  • Dantza-programazioa indartu. Hiru hiriburuetan, udaberriko eta udazkeneko dantza jaialdi edo ziklo espezifikoak sustatu eta bultzatu, sentsibilizazio-jarduera garrantzitsu gisa. Dantza-programazioa indartzeko formulak bilatu eta abian jartzeko lantalde bat martxan jarri. 
  • Dantzaren Munduko Eguna. Eguna udal-esparruetan ospa dadin erraztuko duten ekintzak gauzatu.
  • Baliabide-zentroak sortu, dantzarako oinarrizko erreferente gisa. Dantza-alorrean erreferentziazkoak izango diren guneen edo zentroen sare bat sortu lurralde guztietan, lurralde bakoitzean jarduera dinamizatzeko. 
  • Euskaditik kanpoko jendearentzako partaidetza-kuotak ireki. Laguntza eta diru-laguntza publikoetan Euskaditik kanpoko pertsonei zuzendutako partaidetza-kuota bat gaitu, leku desberdinetako profesionalen arteko kultura eta harremanak aberats daitezen. 
  • Sorkuntza eta ekoizpen proiektuak sendotzeko bideak ireki. Dantza-sorkuntzako eta -ekoizpeneko proiektuak finkatzen laguntzeko bideak irekitzeko formula zehatzak bilatu.
  • Sorkuntzarako beken iraupena luzatu. Dantza-sektorean, sorkuntza-beken iraupena luzatu, sortzaileek beren proiektuak burutzeko behar adina denbora  izan dezaten.
  • Euskadi Dantza sariak. Sariak sortzeko aukerak aztertu
  • Dantza Bultzatuz. Dantza-sektorean kontsumoak eta eskariak areagotzea ahalbidetuko duten laguntzen lerro espezifikoak abian jarri, esate baterako, krisialdi-uneetan ezartzeko aldian behingo eragin-politikak.
  • Sektorearen egituratzea indartu, elkarte eta jarduera finkatuenetan lagunduz. Sektore-programa jakin batzuk sektorean ordezkaritza handia duten elkarteetara bideratu, dantza-sektorea indartzeko eta zenbait jarduera –esate baterako, etengabeko prestakuntza, sentsibilizazioa, hedapena, eta abar–  diruz laguntzeko xedez.
  • Prestakuntza iraunkorraren inguruko koordinazio-mahai bat sortu. Komunikazio-talde jarraitu bat sortu, etengabeko dantza-prestakuntzako planak eta ekimenak koordinatzeko, baliabideak errentagarri egiteko, ekimenak ez gainjartzeko eta zentroen, eragileen eta lurraldeen arteko sinergiak aprobetxatzeko.
  • Dantza eta eszena tradizionalaren dokumentazioa kudeatzeko sistema bat sortu. Dantza eta eszena tradizionalarekin lotutako dokumentazio-mapa bat egin eta behin-behineko artxibo bat martxan jarri.
  • Ondareak Euskal BPGri egiten dion ekarpena aztertu. Dantzarekin lotutako mintegietarako eta ikastaroetarako matrikuletan zuzeneko finantzaketa izatea ahalbidetuko duen finantzaketa-lerro bat ezarri. 
  • Ekoizpen eta sorkuntzarako laguntzak sustatu. Dantza-sektorean, ekoizpen eta sorkuntzarako laguntzak ezarri.

 Zerrenda irekia omen da hau, sektore bakoitzarekin kontrastatu eta osatu edo zuzendu beharrekoa. Sektoreari dagozkion akzio espezifikoez gain, badira zeharkako beste hainbat egitasmo, sektoreei ere eragingo dietenak, baina alor gehiagori begira planteatzen direnak. Adibidez:

  • EAEn egoitza-programak ezartzeko ereduak balioetsi eta garatu (antzerkia, dantza, eta abar). Erakundeen eta sektorearen arteko lankidetzarako talde bat sortu, EAEn egoitza-programen (antzerkia, dantza, eta abar) ezarpena garatzeko jarraibideak aztertzeko eta ezartzeko ereduak.
  • Sorkuntza Lantegiak. Sorkuntza-fabrikak (diziplina artistiko desberdinetan entseatzeko eta sortzeko guneak) abian jarri EAEko hiru lurralde historikoetan.
  • Sektoreen egituratzea indartu (dantza, musika…), sendotuen dauden elkarte eta jarduerak lagunduz. Sektore horietako elkarteen eta jardueren garapena ahalbidetuko duten laguntza-neurriak sortu.

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua zirriborroa da oraindik, eta azaroaren 22rarte ekarpenak egiteko epea irekita dago.  Informazio guztia eta ekarpenak egiteko aukera:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.