Dokumentuaren akzioak
Dantza EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan
Dantza garaikidea
Noiz: ekainaren 21etik 25era
Non: Campos Eliseos Antzokian
Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara
Tarifak: Ikasle eta langabetuak 65 €. Beste guztiak 130
€.
Ikasle kopurua: 20
Matrikula epeak: maiatzaren 3tik ekainaren 11ra
Balio akademikoa: 45 ordu
Koordinatzailea: Laura Etxebarria (La Fundición)
Hizkuntza: Gaztelania
Irakaslea: María Muñoz (Compañía Mal Pelo)
Helburuak:
Mugimendura eta etenaldi-isilunearen ideiara eta praktikara hurbiltzeko
erabilitako lan metodora gerturatzea proposatzen da. Isilunetik
mugimendura, erabaki kate batetik datorren inprobisazioaren bidez,
metatutako bizipenak, gure zentzumenak eta irudikatzeko aukera tartean
direla.
Irakaslea:
María Muñoz, dantzaria, koreografoa eta pedagogoa, Pep Ramisekin batera, MAL PELO konpainiako eta L´Animal a l´esquena Koreografia Sorkuntzarako Zentroko alma Mater-a.
Dantza tradizionala eta sorkuntza koreografikoa: SOKA, bi lengoai, proiektu bat
Noiz: ekainaren 30etik uztailaren 2ra
Non: Campos Eliseos Antzokia
Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara
Tarifak: ikasle eta langabetuak 50 €. Beste guztiak 100
€.
Matrikula epea: maiatzaren 3tik ekainaren 11ra
Balio akademikoa: 30 ordu
Kordinatzailea: Jon Maya (Kukai Dantza Taldea)
Irakaslea: Pantxika Telleria
Hizkuntza: euskara
Helburuak:
SOKA proiektuak dantzaren bi ikusmolde, bi ibilbide eta bi jarduera
ezberdin batzen ditu: Pantxika Telleria batetik eta Jon Maya bestetik.
Baina, SOKA proiektuak bi koreografo hauek bide bakar batean bildu ditu.
Kukaii Dantza Konpainiako dantzariekin batera bilaketa lan bat abiatu
dute, lengoia tradizionalaren eta garaikidearen arteko bat-egite bat
proposatuz. Lengoai koreografiko horretatik sortu dituzte SOKA kale
ikuskizuna (Bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzako
piezakoreografikoa) eta Bilbaoko Campos Antzokian estreinatu berri den
(SOK)2 areto barneko ikuskizuna.
Sorkuntza prozesu horretan landutako edukiak eta sortutako lengoia
koreografikoa izango dira ikastaro honen funtsa. Partehartzaileekin
prozesu hau konpartitu eta bizi araziko dute bi koreografoek
bat-batekotasunerako zein desorekarako uneak proposatuz.
Irakaslea:
Pantxika Telleria
Donibane Lohizunen sortua den Pantxika Telleriak txikitatik
edan du euskal dantzaren iturritik. Handitu ahala, lehenik
modern-jazzaren mundua ezagutu du eta ondotik dantza klasikoarena.
Alain Davesne Pariseko Operako lehen-dantzaria
izandako taldean parte hartu du. 2001eko martxoan, EliralE konpainia sortu zuen.
Bilbao Artea eta Kultura 2010
Dokumentuaren akzioak