Dokumentuaren akzioak
Dantza 2015eko Dferian
DFeria Donostiako Arte Eszenikoen XXI. feria dantzaz beteta dator aurten ere. Martxoaren 9tik 12ra bitartean hemengo eta kanpoko hainbat dantza emanaldi ikusteko aukera izango da hiriko agertokietan, gerturatutako programatzaileek lan horien zabalkundean eragin dezaten. Helena Golab, Olatz de Andrés, Cielo Raso, Shakti Olaizaola, Kolorearekin, Compagnie Ima, Paul les Oiseaux, Lasala, Lamajara danza Kolektiboa, Carmelo Segura Companhia, Natxo Montero eta Choni Cia. Flamenca izango dira DFerian aurten.
Astelehena, martxoak 9a
- Helena Golab: In Between
Asteartea, martxoak 10a
- Olatz de Andrés: El Cielo Ahora
- Cielo Raso: Pereza
- Shakti Olaizola: Irakurriz
- Kolorearekin: Gorputza
Asteazkena, martxoak 11a
- Compagnie Ima : L'Homme assis
- Paul les Oiseaux: Toutes Les Filles Devraient Avoir Un Poeme
- Lasala: Lauesku 22
- Lamajara danza Kolektiboa: Innings
- Carmelo Segura Companhia: Walking City
Osteguna, martxoak 12a
- Natxo Montero: Barbecho
- Choni Cia. Flamenca: Compás De Espera
Dantza ekoizpen bakoitzari buruzko xehetasunak:
In Between, Helena Golab
- Intxaurrondo K.E.
- Astelehena, martxoak 9 / 13:00
Ikuskizun performatibo honek dantza, antzerkia, musika eta interpretazioa konbinatzen ditu, eta erabakiak hartzeko zailtasunaz ari da, erabaki bat hartzeak uko bat onartzea suposatzen duela abiapuntu izanik. Proiektuan parte hartzen duen talde artistikoa presente dago agertokian, eta denbora errealean partekaten du espazio hori, ikuskizunaren dramaturgiari lotutako konfigurazio koreografikoak eginez. Obra honetan, umorea tartekatzen da erabaki ezinaren, aukeren, zalantzen eta ziurtasunik ezaren melankoliarekin.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Koreografia eta interpretazioa: Helena Golab Argiztapen diseinua: Oscar Grijalba Musika eta argazkia: Laurentx Etxemendi
Eusko Jaurlaritza eta Poloniako Kultura Institutuak babestuko ikuskizuna. Rydultowskie Centrum Kultury Feniks, Utopian Getxo, La Fundicion, Aikoa, Donostia Kultura, Alhondiga Bilbao eta La Sumarekin lankidetzan.
El Cielo ahora, Olatz de Andrés
- Intxaurrondo K.E.
- Asteartea, martxoak 10 / 11:30
Nor bat hiri batera doa eta eskultura klasiko bat aurkitzen du etxeorratz baten ondoan. Historia etengabe metatzeak ekarri du iraganak pixkanaka garrantzirik ez izatea eta orainak beretzea interes guztia. Mendearen arabera, gutako bakoitzak bere buruari kontatu dio bere historia, hobeto ulertzeko eta bere buruari hobeto azaltzeko zergatik dagoen dagoen lekuan. Baina Zerua, inoiz ez baita desagertzen eta bizirik jarraitzen baitu gu denon ondotik ere, begira dago goitik, harrituta, ikusirik noraino gauden eredu eta erreferentziaz okituta. Ikusirik nola, ustez hoberena aukeratzen dugulakoan, historia berberak errepikatzen ditugun behin eta berriz. Eta Zeruak barre dagi, nolabait: horra pertsonon historia tragikoa.
Ikuskizun honek azpitituloak izango ditu, frantsesez eta ingelesez.
Kontzeptu eta zuzendaritza: Olatz de Andrés Sorkuntza eta interpretazioa: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza eta Olatz de Andrés Dramaturgia: El Conde de Torrefiel Testuak: Pablo Gisbert, antzezleen kolaborazioarekin Argiztapena: Gabo Punzo Jantziak: Alberto Sinpatron Erresidentzia artistikoak: El Graner, La Fundición, Muelle 3 Koprodukzioa: BAD jaialdia, Eusko Jaurlaritza, El Graner eta Pasoa2ren babesarekin
Informazio gehiago: Olatz de Andrés
Pereza, Cielo Raso
- Gazteszena (Egia K.E.)
- Asteartea, martxoak 10 / 13:00
Pereza gizakiaren ekintza, hitz eta keinu bakoitzean den edertasunaz mintzo da; edertasun horrek bizia du, pisua, hedatu egiten da. Natura zabal, berde, beltz baten gainean etzanda, nire gorputza azken tantaraino beretuko lukeen oihan batean. Nire gorputza egonean dago, giharrak lasatu egiten dira lurraren ukitua gero eta gertuago sentituz, hezurrek kraska egiten dute hondoratu ahala, sentitzen dut sustraitu egin naitekeela hemen, loratu egin nintekeela datorren udaberrian zuhaitz, belar bihurturik.
Pereza Teaser from Cía. Cielo rasO on Vimeo.
Zuzendaritza: Igor Calonge Antzezleak: Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge Zuzendari laguntzailea: Gabriel F. Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda, Raquel Hernández Argiztapena: Cristina Libertad Bolivar Ekoizpena: Beatriz Churruca
Informazio gehiago: Cielo raso
Irakurriz, Shakti Olaizola
- Club Aretoa. Victoria Eugenia Antzokia
- Asteartea, martxoan 10 / 17:30 + 19:30
17:30 (gazteleraz) + 19:30 (euskaraz)Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxian murgiltzen gara. Pasarte desberdinak dituen historio batetara eramaten gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz, erreflexuz, ametsez... betetakoa. Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkitzen du eta bere istorioak gurekin partekatzen ditu. Bera barrena dagoen munduan guk gozatzea eta amets egitea lortuko du. Ekintzak eta egunerokotasuneko objetuak, jokoan, erronkan eta poztasunean bihurtuko dira mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta kontorsioarekin batera. Nola bukatuko da bidaia hau
Ideia originala: Shakti Olaizola Zuzendaritza: Lucio Baglivo Antzezlea: Shakti Olaizola Koreografia: Lucio Baglivo, Stefano Fabris Kolaborazio artistikoa: Maite Guevara, Stefano Fabris Ekoizpena: Shakti Olaizola Kolaborazioak: Pirineos de Circo, Área de Cultura del Ayuntamiento de Bilbao Eszenografia: Shakti Olaizola Jantziak: Mayari Reta Argazkia: Barbara Govan Bideoa: Jesus Pueyo y Ivan Izagirre Diseinu grafikoa: Shakti Olaizola
Informazio gehiago: Shakti Olaizola
Gorputza, Kolorearekin
- Club Aretoa. Victoria Eugenia Antzokia
- Asteartea, martxoan 10 / 17:30
Desberdintasuna erne da. Etiketarik, sailkatzerik gabe, genero bat eman beharrik gabe harremanetan jartzeko eta mugitzeko dugun modua definitzeko. Nola identifikatzen naiz neure gorputzarekin? Zer ikusten dut? Eta zuk zer ikusten duzu? Zure begirada behar dut izango banaiz; beraz, mesedez, jo atea sartu aurretik.
Zuzendaria: Jordi Cortés Koreografia: Jordi Cortés eta Kolorearekin Antzezleak: Lorea Igartua, Xabier Madina, Alba Fernández, Nahia Iparragirre, Nerea Sánchez, Maylis Arrabit, Lierni Izeta, Alain Lersundi Musika: Collage musical Argazkia: Katrin R. Aldanondo
Informazio gehiago: Kolorearekin elkarte artistikoa
L'Homme assis: Compagnie Ima
- Lugaritz K.E.
- Asteazkena, martxoak 11 / 10:00
Mahaia, besaulkia, dantzaria. Lan honen abiapuntua gertaera soil bat da: mendebaldeko mundu honetan gure aulkien gainean bizi garela. Gure arbasoak zutitu egin ziren baina guk eboluzionatzen jarraitu dugu eserita egoteraino. Gorputz eseri batek zurruntasun itxurazko bat ageri du. Espazio horretan ezin da inora joan eta jarrera hori aproposa da emozioak kontrolatzeko. Mugikortasun fisikoa murriztu egiten da mugikortasun psikikoaren mesedetan,eta gizon eseri horrek oso indartsu bizi ditu egoera mentalak.
Estreinaldia Estatuan.
Teaser "L'Homme Assis" from YMA on Vimeo.
Koreografia: Chloé Hernandez, Orin Camus Antzezlea: Orin Camus Argiztapena: Sylvie Debare Bideoa: Mickael Arnal Gehigarrizko musika: Burial, Aphex Twin, James Blake
Informazio gehiago: Compagnie YMA
Toutes Les Filles Devraient Avoir Un Poeme, Paul les Oiseaux
- Gazteszena (Egia K.E.)
- Asteazkena, martxoak 11 / 13:00
Valérie Rivière koreografoak izugarri maite du gorputzek transmititzen dizkiguten indarraz eta emozioez zirriborratutako istorioak kontatzea. Dantzaren bitartez, bere sorkuntzen hizkuntza poetikoak beste arte-forma batzuekin nahasten ditu koloreak eta hoskerak. Toutes les filles devraient avour un poème obran, koreografoak Emily Dickinson, Richard Brautigan eta Paul Eluard poetei utzi die hitza eta poeton funtsa nabarmendu du dantzari-laukote baten mugimenduen eta elkarrizketaren bitartez. Poema dantzatuak, poema abestuak. Barne-bizitzari buruzko istorio bitxien unibertso eder eta bakarti batera eramaten gaitu ikuskizunak. Hitzen eta gorputzen poesia munduan dugun presentzia argitzeko erabili da.
Estreinaldia Estatuan.
Ideia eta koreografia: Valérie Rivière Antzezleak: Mélissa Blanc, Chloé Hernandez-Camus, Stéphanie Pignon, Fanny Sage, Guillaume Siron Olerkiak: Timothée de Fombelle, Emily Dickinson, Richard Brautigan, Werner Lambersy, Carlo Bordini, Dyane Léger, Paul Eluard, Mauro Fabi, Paul Verlaine, Annie Le Brun, William Butler Yeats Dialogoak: Stephan Wojtowicz Musika: Guillaume Siron, Bruno Ralle Baloo Productions Eszenografia: Valérie Rivière Errealizazioa: Jean-François Huchet Jantziak: Valérie Rivière, Hervé Poeydomenge, Emma Fournier Argiztapena: Eric Blosse, Fabrice Barbotin Soinua: Bruno Ralle, Loïc Lachaize.
Lauesku 22, Lasala
- Club Aretoa. Victoria Eugenia Antzokia
- Asteazkena, martxoak 11 / 17:30
Lauesku 22 gogoetarako deia da, honako honi buruz: zergatik men egin naturaltasun eta menpekotasun osoz ezarriak zaizkigun arau, ohitura, erregela eta inposaketei, eta zergatik onartu auzitan jarri gabe aurrez eman zaizkigun soluzioak eta erantzunak. Hizkuntza koreografikoak konformidadea eta enfrentamendua ikertzen ditu, aurrean aurkitzen ditugun inguruabarrei emandako erantzuna diren aldetik eta hortik datozen ondorioak ere aztertzen ditu. Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.
Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz Antzezleak: Jaiotz Osa, Itxasai Mediavilla, Judith Argomaniz Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo Jantziak: Eider Ezenarro Argazkia eta bideoa: Diego Hernández Diseinu grafikoa: Diego Hernández
Informazio gehiago: Lasala
Innings: Lamajara danza Kolektiboa
- Club Aretoa, Victoria Eugenia Antzokia
- Asteazkena, martxoak 11 / 17:30
Inningshitzak jokoaren segmentuak adierazten ditu beisbolean. Konzeptu hori du abiapuntu antzerki-lan honek, partida bat balitz bezala: hiru jokalari nor baino nor, tratuak eta estrategiak giza psikearen muturreko egoerak gogorarazten dituztelarik. Inningsek gatazka ageri du, gatazka bere hutsean; aktore bakoitzaren emoziotik jasotzen du bulkada. Erabakitzeko eta egoera bat gidatzeko boterea eskuetan izateko beharrak eramaten gaitu rol tarteka ezezagunak jokatzera, rol jokoaren arabera moldatuak, eta nolabait ere nor nor den jakin gabe. Innings da dena alda dezakeen jokaldia.
Kontzeptua eta zuzendaritza: Reinaldo Ribeiro Interpretazioa eta sorkuntza: Daniel Rosado, Antonella Sampieri, Reinaldo Ribeiro Musika: Godspeed Black Emperor, Sebastián Garcia Ferro Jantziak: Ariel Santiago Zalazar Argiztapena: Colectivo Lamajara Argazkia: Facundo Aguirre Off ahotsa: Pere Molsosa Teaser: Ariel Santiago Zalazar Ekoizpena: Colectivo Lamajara
Informazio gehiago: Colectivo Lamajara Danza
Walking City, Carmelo Segura Companhia
- Victoria Eugenia Antzokia
- Asteazkena, martxoak 11 / 20:30
Walking Cityk egungo hiri handietako sistema jorratu, kritikatu eta parodiatzen du eguneroko egoera ezberdinak landuz. Ikuslearen enpatia lortuko duten pertsonaia ezberdinak aurkeztuz, gizartearazo ezberdinak jorratuko ditu. Walking City, azken finean, gure garaiko gizarteari buruzko hausnarketa sakona da.
Estreinaldia Euskal Herrian.
Zuzendari artistikoa eta koreografia: Carmelo Segura Koreografia laguntzailea: Kristine Lindmark Dantzariak: Kristine Lindmark, Yolanda Torosio, David Vilariño, Chema Zamora, Iria Fernández, Luis A. Largo, María Mateo, Max Allen Ikus-entzunezkoak: Koldo Mikel Rus Argiztapena: Israel AG Torrecilla Jantzigintza: Rocío González, GLEZ. Soinu diseinua: Rubén Bustamante Makinista burua: Miguel Marrupe Ekoizpena: Susana Estruga Banaketa: Marisol Pérez, María Fernández (La otra Banda)
Informazio gehiago: Carmelo Segura Companhia
Barbecho, Natxo Montero
- Gazteszena (Egia K.E.)
- Osteguna, martxoak 12 / 13:30
Barbecho sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Mugimendu eta koreografien segida bat, non hainbat gauza jartzen baitira auzitan piezaren inguruan, baita sortzaileak obraren aurrean hartzen duten jarrera edo lekua ere. Lugorri egoerak aukera ematen digu presak edo eginbeharrak alde batera uzteko... egonean egoteko, zerbait gerta dadin edo gerta ez dadin itxaroteko. Barbecho atsedenean egotea litzateke, aldaketa-beharrean ere bai; aireztatzea eta berritzea da, eta berriz ere egunerokoari aurre egitea. Aisialdia jolasa da, eta jolas egitea arima lugorri uztea da.
Ikuskizun honek azpitituloak izango ditu, ingelesez eta frantsesez.
Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero Argiztapena eta argazkia: Gabo Punzo Jantziak eta eszenografia: Natxo Montero Bideoa: Alaitz Arenzana Musika: A. Vivaldi, J.S. Bach.
Compás De Espera, Choni Cia. Flamenca
- Antzoki Zaharra
- Osteguna, martxoak 12 / 19:00
Emakume bat zain. Gau batean, edo egun batean, edo auskalo noiz. Denbora auskalo noizko batean… Zain. Bakardade behartuzko aldi horretan, absentziaren atzaparretan, ziurtasunik ezetik sortutako sentimendurik barnekoenak hasten dira agertzen. Ibilbide emozional oso bat, oroitzapenetan barrena; beldur, ilusio hautsi, autosuntsiketan barrena; eta iragana kanporatzeko behar askatzailea, bizirik segitzeko.
Estreinaldia Estatuan.
Zuzendaritza artistikoa: Manuel Cañadas Zuzendaritza eszenikoa: Estrella Távora Zuzendaritza musikala: Raul Cantizano Dantza eta koreografia: Asunción Pérez “Choni” Gitarra eta zanfoña: Raul Cantizano Perkusioa eta tronpeta: Antonio Montiel Cante eta hitzak: Alicia Acuña Fadista: Rosario Solano Argiztapena eta koordinazio teknikoa: Nacho Sánchez Soinua: Angel Olalla, Pepe Carnacea Makinaria eta errejidorea: Luis Almagro Eszenografia: Pictoorama Jantziak: Andrés González Bideo eta argazkia: Daniel Belza Diseinu grafikoa: Adán López Makillaje: Charo Angulo Bideo-ekoizpen laguntzaileak: Guillermo Leal, Euri Carrión Ekoizpena: María Velasco Management eta ekoizpena: vecinasmanagement Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión culturalentzat.
Informazioa: DFeria, Arte eszenikoen Feria 2015
Dokumentuaren akzioak