Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eltziego, Antzuola, Leitza, Zubieta, Baigorri eta Deustuko taldeak Dantza Agerketan

Dokumentuaren akzioak

Eltziego, Antzuola, Leitza, Zubieta, Baigorri eta Deustuko taldeak Dantza Agerketan

2015/09/16 11:30
Eltziego, Antzuola, Leitza, Zubieta, Baigorri eta Deustuko taldeak Dantza Agerketan

Arrola, Baigorriko dantza taldea. Argazkia: Oier Araolaza, Dantzan CC BY- SA

Euskal Herriko hainbat txokotako Dantza Agerketa irailaren 19an ospatuko da Basaurin. Eltziego, Antzuola, Leitza, Zubieta, Baigorri eta Deustuko dantza taldeak hurbilduko dira aurten Bizkotxaldera, nork bere dantzak erakustera. Ostiralean, hilaren 18an, erromeria batekin abiatuko da Dantza agerketaren programa, larunbatean kanpoko taldeen txanda izango da eta igandean aldiz, Basauriko dantza taldeek beteko dituzte herriko karrikak.

Talde gonbidatuek, denak Euskal Herrikoak izanagatik ere, dantza molde ezberdinak eramango dituzte Basaurira:

  • Eltziegoko dantza taldeak Arabako dantzetan murgilduko du ikuslea pasacalles, la danza, cuatro calles, arbol eta jota dantzekin. Irailaren 8an Plazako Ama Birjinaren omenezko prozesioan egiten dituzte dantza hauek.
  • Antzuolako Oinarin taldeak trokeo-dantzak eta sorgin-dantza eramango ditu Bizkaia aldera. Hauekin batera baita hartza, hezitzailea eta tximinoa pertsonaiak ere.
  • Aurrera dantza taldeak Leitzako ezpata-dantza eta ingurutxoa egingo ditu.
  • Zubietako Joaldunek Nafarroako herriko inauteria eramango dute Basaurira.
  • Baigorritik Behe Nafarroako dantzak eramango dituzte Arrola dantza taldekoek Dantza Agerketara; Dantza-jauziak, kontra-dantza eta soka-dantza.
  • Deustuko andrek urtero San Jose egunez soka-dantza egiten dute meza ostean.

Euskal Herriko Dantza Agerketa tokian tokiko dantzen jaialdia da. Duela 43 urtetatik hona, bertan parte hartzen dutenek beren herri edo eskualdeko dantzak egiten dituzte Basaurin, jatorrizko lekuan mantendu eta dantzatzen dituzten bezala aurkeztuz.

Euskal Herriko Dantza Agerketa 2015

Dantza agerketa 2015

Irailaren 18a, ostirala

  • 19:00retatik aurrera: Haurrentzako tailerrak
  • 19:30etan: Erromeria gidatua Solobarria plazan.

Irailaren 19a, larunbata

  • 17:30etan: Kalejira. Emanaldian parte hartuko duten dantza taldean Social Antzokitik Bizkotxalde parkeraino joango dira.
  • 19:00retan: Dantza ikuskizunaren hasiera: Eltziegoko dantza taldea (Araba), Oinarin dantza taldea (Antzuola, Gipuzkoa), Aurrera (Leitza, Nafarroa), Zubietako joaldunak (Nafarroa), Arrola dantza taldea (Baigorri, Behe Nafarroa) eta Deustuko andrak (Deustu, Bizkaia).

Irailaren 20a, igandea

  • 19:00retan: Basauriko dantza taldeen emanaldia Bizkotxalden. Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza-taldeak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.