Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza autoktonoen jaialdia Basaurin
Lekeitioko eguzki-dantza eta kaxarranka, Eltziegoko dantzak, Gipuzkoako brokel-dantza eta soinu zaharrak, Lizarrako dantzak, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak ikusi ahal izango dira datorren irailaren 15ean Basauriko Bizkotxalde parkean. Dantza autoktonoak zutabe dituen Euskal Herriko Dantza Agerketaren 35. ekitaldia izango da.
Maitaldia hegoaldera begira
Irailaren 7tik 16ra burutuko da Maitaldia dantza egitarau mamitsua Miarritzen. Aurten hegoaldera begira jarri da jaialdia eta hamar egunez Europako hegoaldeko, Indiako, Brasileko, Burkina Faso, Argentina eta abarreko proposamen koreografikoen erakusleku izango da Miarritze. Estilo eta jatorri guztien biltoki izango da Maitaldiaren 17. ekitaldia.
Donostia Dantzan erromeria irailaren 1ean
Irailaren 1ean Konstituzio plazan ohiko Erromeria izango da, arratsaldeko 19:30etatik 21:00ak bitartean. Donostiako Udaleko Txistulari Taldea izango da jotzailea eta Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz aurkezle eta animatzaileak. Oholtza gainetik edo plaza erditik jendeari zer eta nola egin erakutsiko diote, baita giroa berotzen lagundu ere.
Liburu berri bat Lanestosako arku-dantzaren inguruan
Orain egun gutxi ospatu berri da Lanestosan Elurretako Ama Birjinaren eguna. Lanestosako herritarrentzat jai egun handia eta Lanestosako dantza tradizionalak ikusteko aukera aparta. Dantza horiei buruzko liburu berri bat kaleratu da Jose Manuel Irastorza-ren eskutik.
Euskaldunak eta dantza 2. gala telebistan
"Euskaldunak eta dantza" 2. gala emango du gaur ETBk. Ekainean egin zen ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian eta Alicia Amatriain, Iker Murillo eta Itziar Mendizabal dantzariak aritu ziren besteak beste. Beti Jai Alai dantza taldeak Teresa Gonzalez Ardanaz-en koreografia bat eskaini zuen. Euskal Telebistaren lehen kateak ostegunean, abuztuak 9, 22:45etik aurrera eskainiko du dantza ekitaldia.
Dantza taldeen emanaldiak hiriburuetako jaietan
Datorren astetik aurrera hainbat dantza talderen emanaldiak ikusteko aukera izango da Bilbo eta Donostiako Aste Nagusietan. Donostiako Konstituzio Plazako eta Bilboko Plaza Barriko dantza taldeen emanaldiak urteko data garrantzitsua izaten dira hainbat dantza talderentzat. Hona hemen datak:
Dantza-soka Zubietan Santiago egunean
Hamaikagarren urtez dantza-soka atera dute plazara Zubietako herritarren uztailaren 25ean, Santiago egunean. Orain 11 urte heldu zioten tradizio honi eta ordutik hutsik egin gabe eutsi diote ohiturari, Iñaki Urkia dantza maisuak gidatuta eta Donostiako Udalaren txistulari bandaren doinura.
Arkaitz Añorgako dantzariak nagusi Cantonigrós-en
Asteburuan ospatu da Kataluniako Cantonigrósen nazioarteko musika eta dantza lehiaketa. Aurten ere izan da bertan euskal ordezkari bat eta aurten ere ekarri dute dantza alorreko sari nagusia Euskal Herrira. Izan ere, hainbat dira lehiaketa horretan izan eta saria ekarri duten euskal dantza taldeak.
Dantza tradizionalak argazkitan
Tokian tokiko dantza tradizionalen argazki sorta berriak argitaratu ditugu dantzan.com-en. Añorgako soka-dantza, Andoaingo axeri-dantza edo Beasaingo Loinazko ezpata-dantza dira argitaratutako azken argazki sortak, baina horrez gain Lantz, Goizueta edo Lesakako inauterietako argazkiak edota Mauleko Maskaradak eta Iurretako dantzari-dantzakoak daude ikusgai.
Gasteizen ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, 2007ko Euskal Herriko Dantzari Eguna irailaren 30ean ospatuko da. Gasteizen egingo den jaian dantza ekitaldi nagusiaz gain folklore azoka, umeentzako tailerrak, puzgarriak, erromeriak eta txosnak izango dira Dantzari Egunean.
Dokumentuaren akzioak