Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arkaitz Añorgako dantzariak nagusi Cantonigrós-en

Dokumentuaren akzioak

Arkaitz Añorgako dantzariak nagusi Cantonigrós-en

dantzan.com
2007/07/23 11:20
Asteburuan ospatu da Kataluniako Cantonigrósen nazioarteko musika eta dantza lehiaketa. Aurten ere izan da bertan euskal ordezkari bat eta aurten ere ekarri dute dantza alorreko sari nagusia Euskal Herrira. Izan ere, hainbat dira lehiaketa horretan izan eta saria ekarri duten euskal dantza taldeak.

10 minutuko bi emanaldi eskaini behar zituen talde bakoitzak. Añorgako dantzariek Gipuzkoako dantzen sorta bat eskaini zuen lehen zatian: Agurra, San Joan Dantza, Belauntxingo, uztai-dantza eta zinta-dantza. Bigarren zatian Luzaideko dantzak aurkeztu dituzte Arkaitz taldekoek. 12 talde aurkeztu dira dantza taldeen lehiaketara, tartean Euskal Herriko beste ordezkari bat, Iruñeko Muthiko Alaiak taldea.

Epaimahaiak 331 eta lehen saria eman dio Arkaitz Añorgako dantzariak taldeari. 500 Euroko saria eskuratu dute euskal dantzariek. Bigarren sailkatua Sardiniako Quartiere Villanova taldea izan da 328 punturekin. Muthiko Alaiak taldeak 253 puntu eskuratu ditu eta 11. postuan sailkatu da. Katalunia, Nepal, Bulgaria, Indonesia, Eslobakia, Lituania eta Georgiako taldeak lehiatu dira euskal dantza taldeekin batera.

Beraz, Cantonigrós-eko jaialdiaren 25. urteurrenean berriz ere euskal dantza talde bat izan da garaile Kataluniako lehiaketa horretan. Lehen ere oso emaitza onak eskuratu izan dituzte euskal dantza taldeek bertan:


1984 - 1. Koruko Ama Birjinaren Eskola (Donostia)
1986 - 1. Muthiko Alaiak (Iruñea)
1987 - 2. Kemen Dantza Taldea (Irun)
1989 - 3. Aitzindari Dantzari Taldea (Altsasu)
1998 - 2. Muthiko Alaiak (Iruñea)
2003 - 1. Ereintza Dantza Taldea (Errenteria)
2006 - 2. Alkartasuna Dantza Taldea (Pasai Antxo)

Horrez gain asko dira lehiaketa honetan parte hartu izan dutenak: Kresala Euskal Dantza Taldea (Donostia), Mungiako Alkartasuna Dantza Taldea, Sahatsa Dantza Taldea (Azkoitia), Murixka Euskal Dantza Taldea (Lezo) eta Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi).


Dokumentuaren akzioak

user
2007/08/21 14:01

Apa! Ta... Hau saltsa! Dagoeneko pasa da hilabete Cantonigrósen egon ginenetik eta komentario pare batek askorako eman duela dirudi. Pozgarria da, gaizki ulertuak alde batera utzita, debatea piztea, azken aldian horren falta sumatzen nuelako. Segi horrela, nahiz eta berotu:-)))) Izan ere, Joseba, "Cantoni"n parrandarik egin ezin izan bagenuen ere, horrek badauka erremediorik! Eta Arkaitz apuntatzen bada, askoz hobe. Hartara, jarraituko dugu hizketan. Ala majos, udak alfertzen nau eta ea noiz idazten dudan nire iritzia.

dantzari
2007/07/23 13:44

Zorionak Arkaitzeko dantzariei!!! Onenak zeazte!!

2007/07/23 13:52

Zorionak Iruñetik!!!!

joseba
2007/08/01 21:20

aupa soy dantzari del muthiko zorionak a arkaitz por el primer puesto a sido una pena no poder coincidir mas durante todo el festival, habria estado bien una farra conjunta pero el estar separados en diferentes pueblos lo hizo imposible.

lo dicho, zorionak y a ver si nos volvemos a cruzar por ahi!!!

por cierto graciosa anecdota paso en la entrega de premios, yo creo que todo el mundo penso que eramos nosotros quienes abíamos ganado por que nos levantamos como locos!!!! jejejejj merecido premio.

Joseba2
2007/08/06 14:38

Hau euskarazko webgune bat zela uste nuen nik. Hemen ikusten da dantzari jende batek zer nolako aprezioa dion gure kulturari. Txapela jantzita euskaldun petoak zaretela uste duzue. Gure herrian Euskal Dantza egiten dugula esaten dugu, baina zuena Erdal Dantza da. Tristea benetan.

Arkaitz P.
2007/08/07 01:22

Joseba betiko mutil azkarra dirudizu, irakurtzen badakizu nire lehenengo mezuan esaten dut zergatik erdaraz idatziko dudan, nere euskara maila ez da oso handia eta egunero nago euskara ikasten, ba ez dut sorte handia izan erdal giroan bizi naizelako beti, gero gainera "no tienes ni puta idea de kien soy yo osea ten un poco mas de respeto" nik ezagutzen ez ditudan pertsonei errespetatzen ditut. Gero betikoa da, Medalla bat nahi baduzu tori, eta eserleku bat euskaltzaindian ere bai.

Berriro adieraziko dut zergatik lehen erdaraz egin dudan eta orain ere; Mi nivel de euskera no es alto, y viendo que el cancér del folklore son los dantzaris ( desde mi punto de vista) respecto a que hay muchas susceptibilidades ( sino mirad komo se me ataka por hablar en castellano, y sabeis ke kuando puedo lo hago en Euskara), por lo que hay que ser prudente, y el idioma que domino es este, el nuestro llegaré a dominarlo.

Uste dut argi utzi dudala, y sino a mi plin !!

Agur bero bat, eta ez izan hain azkar ustekoak eta anekerrak. Joseba maitia, Apaltasuna behar duzu.

Pd: Behin esan zidan Monje espainol batek: " No importa como te den la noticia, ya que lo importante es la noticia en si ", pentsatu.

Joseba3
2007/08/09 12:29

Hemen auzia oso sinplea da. Euskaraz idazten baduzu Euskal Herri guztiko dantzariek, baita "suletinoek" ere, elkar ulertu ahal izango dugu. Gazteleraz errazago moldatzen zara, eta zuretzak ahalegin handiagoa da euskaraz egitea, eta kezka duzu ez dituzun kontuak nahi duzun bezain ongi adieraziko, baina gazteleraz egiten baduzu dantzari komunitate honen zati handi bati zure hitzak ulertzeko aukera ukatuko diozu.

Aipatzen duzun monje espainol horrek ez luke gauza bera pentsatuko mezua jaso bai, baina ulertzeko gai ez balitz. Pentsa mezua berak eman beharko balu, eta Espainiako bere herrian bertan bere mezua espainolez eman eta norbaitek esango balio ingelesez emateko, espainolez ez duelako ulertzen. Zer egingo luke orduan monje jakintsu horrek?

Dantzarako duzun lanerako gogo eta disziplinaz harro zaude, baina ez zaude prest lan hori berori zure euskara hobetzeko eta sendotzeko egiteko prest.

Bukatzeko, nik errespetuz esan dut esan beharrekoa, irakurri berriz mezuak eta konturatuko zara biraoka eta irainka hasi dena zu zeu zarela.

Arkaitz P.
2007/07/27 18:34

Zorionak Dantzariei eta Musikarie nire partez, seguru lan bikaina egin duten. Baina galderatxo bat, Barkatu erdaraz egiteagatik baina gauza asko eta garrantsitzuak esan nahi ditut eta nire euskara maila ez da hain ona.

Como se puntua el folklore?? Esto es, Entiendo los concursos de Aurresku y Suelto ( en los que participo), de jota Aragonesa ( se que existen ya que tengo un conocido del grupo Raices Taustanas que partcipa en ellos, o eso nos dijeron cuando vinieron aqui) y los concursos de baile irlandeses etc .... veis por donde quiero ir ?? dentro de la misma temática y mismo folklore yo creo que si se pueden valorar destrezas, y otro tipo de aspectos. Pero entre diferentes folklores ?

Interpolemos ese concurso a Euskal Herria, imaginemosnos un campoenato de Territorios.

Grupo 1 de Araba: Salinas de Añana y Eltziego Grupo 2 de Bizkaia: Dantari dantza y Kaixarranka Grupo 3 de NAfarroa: Otsagi y Larraindantza Grupo 4 de ZUberoa: Barrikada, Godalet ....... Grupo 5 de Gipuzkoa: Ezpata Dantza y Zinta Dantza ..

Todos ellos con un nivel extraordinario, osea gente que hace lo suyo muy bien, pues a mi personalmente se me haria imposible dictaminar un campeón, porque un Otsagi y Larraindantza me hinchan el pecho mucho más que Salinas de Añana y Eltziego. o una dantzari dantza en condiciones me vuelve loco ( será porque la adoro jejeje ) o una maskarada ( la cual me gusta bailarla pero no verla). No sé si me estaré explicando bien. Por eso pregunto cuales son las directrices que se siguen para puntuar un folklore u otro.

Ahora si, si lo que piden es crear un espectaculo que no sea folklore en estado puro*, eso ya seria diferente. Vaya lio !!

*folklore en estado puro: se que es un término erróneo ya que ese términno se usa para determinar un lugar, una fecha y unas gentes, x ejemplo los aros de lanestosa que se bailan el 5 de agosto a la virgen de las nieves ( http://www.lanestosa.org/cas/fiestas.php)

Espero haberme explicado, Agur bero bat !

2007/07/29 10:53

Hasteko Zorionak Añorgako dantzariei. Ez daukat zalantzarik beraien maila bikaina izango zela.

Arkaitz, niri ere sortzen zaizkit zalantzak dantzak puntuatzerako orduan. Baina ez zuk aipatzen dituzun arrazoiengatik. Pentsatzen dut lehiaketa horietan ez direla dantzak berak epaitzen baizik eta dantzen ejekuzioa ari direla baloratzen. Zuk zalantzak dituzu taldeko lehiaketekin, baina horiek baino askoz ere zalantzagarriagoak diren binakako eta banakako lehiaketekin ez duzu inolako arazorik, are gehiago, horietan parte hartzen duzu! Ez al du horrek ba zerikusia izango, horietan parte hartzen duzulako horiek justifikatzeko modua aurkitu duzula?

Lehen ere eztabaidatu izan dugu aurresku eta dantza solte txapelketen inguruan dantzan posta zerrendan eta horren inguruko testu batzuetara loturak uzten dizkizut hemen, horietan ere gauzak horren argi ez daudela ikus dezazun.

http://www.dantzan.com/edukiak/banakako-dantza-txapelketak/ http://www.dantzan.com/hemeroteka/txapelkeriak

Ondo segi, oier.

Arkaitz P.
2007/08/01 14:12

Aupa Oier !!

Yo me presento a los concursos porque la sangre me hierve, necesito bailar todas las semanas, necesito la adrenalina de estar en las escaleras vestido de aurreskulari o con mi compañera con la que llevo 10 años bailando. Realmente he leido los dos articulos y existen muchas cosas ciertas como otras que no.

Los concursos de Soinu Zahar es lo más plasta que he visto nunca, razón tienes, pero aqui en Bizkaia las cosas cambian, es de libre interpretación y arrastran a mucha gente, el lunes en Sestao el frontón estaba con un aforo de gente muy elevado y con mucho sentimiento desde la grada. Luego es lo de siempre, algunos sin sacrificio quieren resultados, yo he conocido gente que me ha inculcado valores de ensayos, tecnica ( sin cambiar mi estilo, ya que me dicen cosillas pero yo lo aplico como veo conveniente) y los más importante personalidad y carisma ante el público.

A mi me han dicho que yo estoy colaborando con la destrucción del folklore, yo creo que no. Me dijeron una vez, "yo suprimiria todos los concursos y las cambiaria por romerias", a lo que le conteste " Por qué no pueden ser compatibles ??, y tambien quitaras los campeonatos de todo tipo, no ? " . Porque por esa regla de tres nunca jugarás a baloncesto con gente que sabe, ni a futbol,mus, gastronómico ....... El problema del folklore son los dantzaris, exiten muchas envidias y rencores, no es mi caso. O por lo menos eso creo yo, que igual aparece ahora una diciendo lindezas de mi. no lo sé.

Sobre inaugurar escaleras ( entrevista tuya que he leido tambien ), eso me ha hecho gracia, a todos nos ha tocado alguna de esas, al igual que lo de las bodas, que con levantar una vez la pierna para la foto muchos estarian contentos, pero a eso yo contesto, "tu me has contratado y vas a ver lo que se hacer" porque siempre habrá alguna viejilla o viejillo al que le haga ilusión, y con eso a mi txistulari y a mi nos vale.

En fin, he escrito esto rapidin, por eso pido un foro como dios manda del esilo phbb, me parecen los mejores para debatir.

Saludines !!! Agur

Itaun
2007/07/23 13:46

Gaiztoa izateko inolako asmorik gabe, bertan izan zinetenoei galdetu nahiko nizueke ea zer moduzko nibela zegoen lehiaketan. Bulgaria, Eslobakia eta horrelako taldeak oso onak izaten dira normalean, eta euskal dantza taldeek urtero sariak eskuratzea askotxo iruditzen zait. Zer moduzko maila zegoen aurten?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.