Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza-soka Zubietan Santiago egunean

Dokumentuaren akzioak

Dantza-soka Zubietan Santiago egunean

2007/07/26 13:18
Eñaut Zuriarrain-ek egin ditu aurreskulari lanak eta Tomas Imaz izan du atzesku. Zubieta Donostia eta Usurbilen auzoa, eta Eñaut da Zubietako auzo-alkatea. Soka Zubietako herritarrek osatu dute, tartean orain gutxi Zubietara aldatutako dantzari batzuk ere bai.

Meza nagusiaren ondoren Donostiako Udalaren txistulari bandak pieza batzuk jo ditu, eta segidan, Jose Inazio Ansorenak gidatutako txistulari taldea eta Zubietako banderaren atzetik sartu da plazara dantza-soka. Desafio, kontrapas, zortziko eta abarketaren doinuak bata bestearen atzetik etorri dira, eta zubietarren begiradapean dantzatu da soka.

Iñaki Urkiak hurbiletik jarraitu ditu dantzarien joan etorriak eta baita keinuren batekin bideratu ere zalantzak izan diren apurretan. Urkiak egiten ditu dantza-maisu lanak Zubietan azken 11 urteotan. Usurbildarra da Iñaki Urkia, gerra aurrean jaioa, eta Antonio Aranburu, Antonio Pello izan zuen dantza-maisu. Harekin ikasi zituen dantza-soka edo aurreskua, eta bestelako dantzak ere, durangaldeko dantzari-dantza tartean. Orain 11 urte eskatu zioten laguntza Zubietatik Santiago egunean soka-dantza martxan jartzeko eta ez du hutsik egin ordutik.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.