Dokumentuaren akzioak
Liburu berri bat Lanestosako arku-dantzaren inguruan
Bizkaiko mendebaldean kokatuta dago Lanestosa, eta bertan egiten den arku-dantza edo "danza de las varas" Kantabriako beste zenbait herritako dantzekin antzekotasun handiak ditu. Emilio Xabier Dueñas-ek Fronteras y puentes culturales liburuan argitaratu zuen artikuluan argi ikusten dira Lanestosa eta Kantabriako arku-dantzek batzen dituzten ezaugarriak. Lan interesgarri horren atzetik Lanestosako dantza honi buruzko bi liburu berri iritsi dira azken urteotan. Txomin Etxebarria eta Jesus Etxebarriak Historia de la danza de Arcos de Lanestosa. Danza del este de Cantabria argitaratu zuten iaz, eta orain Jose Manuel Irastorzak Lanestosa, su danza y sus danzantes izeneko hau eman du argitara Lanestosako Udalaren eskutik.
Jose Manuel Irastorzak liburuaren sarreran dionez "Lanestosako dantza eta dantzariak omendu nahi" ditu lan honen bidez. Liburu grafikoa egiten saiatu da, dantza talde eta euskal folklorezaleentzat kontsulta liburu bat izan dadin. Horrez gain, Lanestosa eta inguruko paisaiak, eta hiribilduaren historia eta ezaugarri sozial eta ekonomikoak ditu aipagai, jaiei lotutakoekin batera.Jose Manuel Irastorza
Lanestosa, su Danza y sus Danzantes
Lanestosako Udala
Dokumentuaren akzioak