Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzan.com-ek 99 babesle
Bi hilabeteotan dantzan.com-en 99 erabiltzailek erantzun diozue babesle kuoten proposamenari. Eskertzekoa da zuen laguntzeko prestutasuna. Halere, proposamen honen bultzatzaileok uste dugu babesle gehiago bil gaitezkeela dantzan.com-en alde. Listoia gorago daukagu jarrita, baina momentuz, erronka txiki-txiki bat: 100 baietz!!
Juan Manuel eta Josefa (Pepi) Oronoz Goikoetxea (1932 eta 1933, Donostia)
Manuel Oronoz aita (1906-1989, Donostia) Jose Lorenzo Pujanaren ikasle izan omen zen. Honek, Udalaren laguntzaz, prestatzen zituen taldeetan dantzatu zuen. Hortik etorri zitzaien zaletasuna semealabei.
Jardunaldia: Dantzaren gaur egungo erronkak
Dantzaren gaur egungo egoera, aurrean dauden erronkak, elkarte profesionalen rola, dantzaren heziketatik enplegurako trantsizioa, dantzaren nazioartekotzea, eta beste hainbat kontu hizpide izango dira Gipuzkoako Dantzaguneak maiatzaren 10erako antolatu duen jardunaldian. Hona programa:
Aiko metodoa: dantza-maisuentzat ikastaroa
Denbora bat daramagu tradiziozko dantza helduei irakasten, eta ibilbide horretan, pixkanaka, gure irakasbide propioa osatu dugula esan daiteke, gure metodoa; hori partekatzera gatozkizue lehen ikastaro honen bidez.
Joseba Altube da Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari berria
Pasa den maiatzaren 4an, Euskal Dantzarien Biltzarrak lehendakari berria hautatu du. Joseba Altube barakaldotarrak hartu du Xabier Mendizabal donostiarraren lekukoa. Araba, Gipuzkoa, Iparralde, Bizkaia eta Nafarroako dantzarien biltzarreko ordezkaritzak bilduta egin da EDBren presidente berria hautatzeko batzarra eta Joseba Altuberen hautagaitzak aldeko lau bozka eta abstentzio bat jaso ditu.
Bixente Amunarriz Azkarraga (1920, Donostia—1966, Donostia), dantzari onena
1936.eko gerra garaian gazte ziren dantzari eta dantzazale guztiei entzuna nien maiz: "Bixente Amunarriz bezalako dantzaririk ez da ezagutu". Etxean, aitonarengandik hasita, gurasoak, izeba-osabak, denak bat zetozen horretan. Galdezka ibili izan naiz garai hartako dantzarien artean eta denek kontu berbera errepikatu didate. Hura dantzan ikustea atsegin handia zen, batzuetan ez sinistekoa. Ematen zuen bazekiela hegan egiten. Harrigarriena, ez omen zuela horretarako itxura fisikorik aproposena: txikia eta potxoloa zelako. Hala ere, dantzan ikusita, horrelako besterik ez zegoela sinistuta geratzen omen ziren denak.
Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako dantzak Galdakaon Udaberriko jaialdian
Udaberriko jaialdia antolatu du Galdakaon Andra Mari dantza taldeak. Euskal Herriko dantza talde desberdinek parte hartuko dute zenbait asteburutan emanaldiak eskainiz. Fustiñanako Barde Ribera dantza taldea, Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkartea, eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak izango dira maiatza eta ekaina bitartean Galdakaon dantza emanaldiak eskaintzen.
Sortutakoak 4, dantza garaikidea eta tradizionalean deialdi berriak irekita
Dantzaguneak, Sortutakoak egoitza artistikoen laugarren deialdia kaleratu du. Bata, dantza garaikidean, eta bestea, dantza tradizionalean. Eskaerak aurkezteko epea, maiatzaren 31an amaitzen da.
Santos Tapia Bastarrika (1929, Tolosa), dantzari baten gorabeherak
Aita, Klaudio, aurreskularia zuen eta berarengatik hasi zen dantzan zaletzen Apaizetxetik (Donostiako Miraconchan, Bergaran eta Saturraranen ikastetxeetan) itzuli zenean, hamasei urtez. Lagunekin Plazan ikasi zuen dantza sueltoan egiten eta aurreskulari Blas Lasa maisuarekin.
Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera
Felipe Martitegi Iturrioz (Muxika, 1919). Bilbon zegoela, karneta bertan utzita, domeka batean Zugastietako erromeriara joan zen. "Txikito" aritzen zen ezpata-dantza erakusten jendearekin "Gora ta gora Euzkadi" abesten. Baina, egun hartan, "Txikito" uhaleria (korreaje) bikoitzarekin eta bi pistolarekin ikusi zuen. Hurrengo egunean, Gernikako Guardia Zibilen kuartelera joateko agindu zion "Gora ta gora Euzkadi" abestearren, berak irakatsia izan arren.
Dokumentuaren akzioak