Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Busturialdeko 24. Dantzari Nagusien Eguna
Datorren azaroaren 13an ospatuko da Gautegiz-Arteagan Busturialdeko Dantzari Nagusien eguna. 24. ekitaldia izango da aurtengoa eta Busturialdeko zazpi dantza talde bilduko dira jaialdian.
Ikuskizun berriarekin ospatuko du Oinkarik 35. urteurrena
Villabonako Oinkari dantza taldeak 35. urteurrena ospatuko du azaroan, eta prestatutako ekitaldien artean "Dantza zak plazan" ikuskizun berria eskainiko du. Taldeko mutilek prestatu dute ikuskizuna, eta Lekeition estreinatu eta Bermeon ere eskaini ondoren, azaroaren 21ean hirugarren emanaldia izango du Villabonako Malkar plazan. Hona urteurrenerako prestatutako ekitaldi egitaraua:
Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu
Datorren urriak 28 eta azaroak 11, Dantzaz Konpainiak Dantzaklubeko bere bi hitzorduak aurkeztuko ditu Victoria Eugeniako Club Aretoan 21:00etan.
Dantza Jaurlaritzaren kulturaren hitzarmenean
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak alor horretan dituen egitasmoak jasotzen dituen Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren zirriborroa prestatu du eta datorren astean, azaroaren 4an, aurkeztuko du Bilbon. Aurreko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Plana ordezkatzera dator honako kontratua. Horra dantzarekin zerikusia duten egitasmoak:
Itsaso Iribarren: 13 Egun
Egoitzako lanen aurkezpena Bilboko XII. Antzerkia eta Dantza Garaikidearen Jaialdian. Mugimendua aztertzeko softwarea eta denbora errealeko irudi-edizioa (VVVV) erabilitzen dira lan honetan.
Alurr taldea sukaldarien biltzarrean ariko da
Alurr Dantza Taldea Donostiako Maria Cristina hotelean ariko da igandean (urriak 24), gaueko 21:00etan, Les Grandes Tables du Monde sukaldarien elkarteak egingo duen urteko biltzarraren baitan.
Boiseko Oinkari taldeak ordezkatu du Euskadi Txinan
Iraila bukaeran Eusko Jaurlaritzak hainbat aurkezpen egin zituen Shanghain, erakusketa unibertsalaren egitarauan. Euskal dantza talde bat gonbidatu zuen ekitaldi horietan parte hartzeko Eusko Jaurlaritzak, eta hain zuzen ere Estatu Batuetatik, Idahotik joan zen dantza talde hori: Bolseko Oinkari dantza taldea.
Berrikuntzara saltoa, euskal dantzaren alorreko kezkak aztergai Berrian
Pasa den urriaren 3an, Berria egunkariaren Igandea gehigarrian euskal dantza tradizionalaren inguruko erreportaje eta elkarrizketa sorta argitaratu zen. Juan Antonio Urbeltz, Claude Iruretagoiena, Jon Maya, Sabin Egiguren, Edu Muruamendiaraz eta Oier Araolazaren hitzak jaso zituzten.
Jota eta porru ikastaroak eskainiko ditu Andra Marik Estatu Batuetan
Urriaren 30etik azaroaren 15era Estatu Batuetako mendebaldean jota eta porru ikastaro trinkoak eskainiko dituzte Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko bi irakaslek. Mikel Goitia eta Iraitz Barandiaran-ek Salt Lake City, Chino eta Boisen eskainiko dizkiete ikastaroak bertako euskal dantzariei.
Epiroko dantzen ikastaroa Altsasun
Datorren azaroaren 13an eta 14an, Greziako Epiro eskualdeko dantzen ikastaroa burutuko da Altsasuan. Ainara, munduko dantzen elkarteak antolatzen du ikastaroa eta Eli Kazakou irakaslea gidatuko du ikastaroa.
Dokumentuaren akzioak