Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu

2010/10/26 17:38
Denboraldiko lehenengo topaketa frantsesa, katalana eta txekiar kulturetatik etorritako Dantzaz Konpainiako 3 dantzariren sormenaren erakusleiho izango da. ATALAK VIII honek, aurreko beste edizioetan bezala, euskal koreografo gazteen proposamen bat aurkeztuko du. Oraingoan, Noemi Vianak eta Eneko Gilek txalapartaren erritmoek lagundutako lan bat proposatuko digute.

 

Bigarren hitzordua Dantzaz Konpainiako hiru sortzaile gaztekin, oraingo honetan, Frantziako eta Flandeseko artistak. Amodioa eta hausturak, itsutasuna eta haurtzaroren ahalmenak gai bezala hartuta, gure zirrarak berriz ere pil-pilean izango dira. Bainan lehenik Kontxi López artista polifazetikoak bere azken obra aurkeztuko digu: “…… Gure buruaren jabe egiteko bideari buruz mintzatzen da piezan. Guztiok haur bat daramagu barruan. Haur honek zenbait bataila gainditu ditu jada eta… eta beste batzuk ditu gainditzeko oraindik”.

Sarrerak (10 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

 

DANTZAKLUB

  • Urriak 28, Atalak VIII
  • Azaroak 11, Atalak IX
21.00 Victoria Eugenia Club
6€

 

Dantza garaikidearen aldeko lankidetzan sakonduz, Victoria Eugenia Antzokiak eta DANTZAZ konpainiak bi hitzordu jarri dituzte klub aretoan, benetako erakusleihoa baita gorantz ari diren sortzaileek beren burua ezagutzera emateko. Hartara, sortzaileen eta ikusleen arteko loturak ezartzen dituen eszena-esperientzia bat sortu nahi dugu.

 

Urriak 28, Dantzaklub

ATALAK VIII 

NOEMÍ VIANA/ ENEKO GIL Koreografo gonbidatuak

  • Makilen Dantza Koreografia: Noemí Viana/Eneko Gil

DANTZAZ KONPAINIA

  • Dokola Koreografia: Anna Jirmanová
  • Sciamuzza Koreografia: Mireia González
  • Manantial del Silencio Koreografia: Marine Sánchez

 

Makilen Dantza”

Koreografia: Noemí Viana/Eneko Gil

Txalapartariak: Eñaut Muñoa

Txalapartako makilak eta dantzako gorputzak inprobisatzen, jolasean, elkarri erantzuten, (in)komunikatzen, (in)dependente. Sortzen den dantza eta musika, ez bati ez besteari ez dagokiola.

 

Dokola”

Koreografia: Anna Jirmanová

Musika: Yann Tiersen

Badira gure historian oraindik errepikatzen ditugun gauza txikiak, eta guri dagokigu horiek nola harrapatu aurkitzea, gure bizitzaren kiribil bat sortzeko.

 

Sciamuzza”

Koreografia: Mireia González

Musika: René Aubry

Entzuten dugu, sentitzen, pentsatzen, zalantzan izaten, eta bilatzea erabakitzen. Zailtasun moduan ezkutatuta aurkezten zaigun soluzio bat aurkituko dugu. Gure zeregina da sinpletasunaren, naturaltasunaren giltza aurkitzea: azkenean, atsegina eta gozagarria zaiguna.

 

Manantial del Silencio”

Koreografia: Marine Sánchez

Musika: Thomas Newman

 Bidaia batean, izugarri txunditu ninduen toki bat aurkitu nuen, oso berezia, ia paregabea, niri ez baitzitzaidan benetakoa ere iruditu. Bat-batean, ez nintzen pertsona berdina sentitu, beharbada ezin konta ahala aukera eta askatasun handia sortu zizkidalako. Horrenbestez, koreografia honek han zein berezi sentitu nintzen hezurmamitzen du, Isiltasunaren Iturburuan.

 

Azaroak 11, Dantzaklub

ATALAK IX

 

KONTXI LÓPEZ Koreografo gonbidatua

  • Sofía se fía. Koloreen teoria. Koreografia: Kontxi López

DANTZAZ KONPAINIA

  • Rupture. Koreografia: Raphaël Canet
  • El Cielo volverá Azul. Koreografia: Marine Sánchez
  • Play Ground. Koreografia: Anneleen Dedroog

 

“Sofía se fía. Koloreen Teoria”
Koreografia:

Kontxi López

Interpreteak: Olatz Pérez, Iñaki Santos, Kontxi López

Jatorrizko musika: Iñaki Santos

 

Pieza honetan bizitzak ematen dituen birei buruz mintzatzen da. Bira bakoitzean zerbait berria aurkitzen dugu. Gizabanakoa zirkuluan edo/eta espiralean mugitu egiten da bere bizitzan sehar. Beti puntu berberetatik pasa eta buelta bakoitzean zerbait berria bereganatzeko asmoz. Gure burlaren jabe egiteko bideari buruz mintzatzen da piezan. Guztiok haur bat daramagu barruan. Haur honek zenbait bataila gainditu ditu jada eta… beste batzuk ditu gainditzeko oraindik !.

 

Rupture”

Koreografia: Raphaël Canet

Musika: Yann Tiersen

"Koreografia musika- eta keinu-oposizioen lan batean oinarritzen da. Musikaren lirismoa inspirazio-iturri hartuta, energia oldarkor eta zakarren bitartez, musikaren ezaugarri erritmikoekin bat ez datozen hausturak sortu nahi izan ditut”.

 

El Cielo volverá Azul”

Koreografia: Marine Sánchez

Musika: Armand Amar/ Coldplay 

Itsu izateak usaimen, entzumen eta dastamenari esker soilik ezagutzen den mundura egokitzea eskatzen du. Aldiz..., ikusmena etorriko balitz?

 

Play Ground

Koreografia: Anneleen Dedroog

Musika: Nouvelle Vague

The Temper Trap

Umeek kemen handia dute, baita gauza berriak deskubritu eta ikasteko irrika handia ere. Aldiz, ikastean, erori eta altxa egiten dira behin eta berriz. Hain zuzen, hori gertatuko da koreografian: jauzten, jausten, zutitzen ikasteko prozesua, espazioan eta denboran mugitu eta jokatzearen bilaketa.

 

NOEMI VIANA

Vitoria-Gasteiz. Urtetan gimnastika erritmikoan zaildu zen eta, gero, unibertsitatean jarraitu zuen Gorputz Hezkuntzako eta Psikopedagogiako irakasle izateko. Dantzari hezi zen London Contemporary Dance Schoolen (The Place, Londres) eta, gainera, bere Edge 08 konpainiako kide izan zen. Askotariko proiektutan aritu da lanean hainbat koreograforekin, adibidez, Rui Horta, Asier Zabaleta (Ertza Dantza), Menelva Harris (Gelede Dance), Pedro Pires (Codigo Dance Project), baita koreografo-lanetan Mexikoko IV Festival Muuval Collectiven ere”.

 

ANNA JIRMANOVÁ

Moravská Ostrovan (Txekiar Errepublika) jaioa 1988an. Pragako Dantza Zentroan, Bartzelonako Institut del Teatren (2007) eta, bi urtez, Pragako Musika eta Arte Akademian ikasi du.

2010ean sartu da Dantzaz Konpainian.

 

MIREIA GONZALEZ 

1988an jaioa Bartzelonan, Espainian. Bartzelonako Institut del Teatren graduatua. Ramon Olleren MED Balletean dantza egingo du eta METROS dantza konpainian sartuko da entzule gisa.

2009az geroztik Dantzaz Konpainiaren proiektuan parte hartzen du.

 

MARINE SÁNCHEZ 

1990ean jaioa, Decinesen, Frantzian. Lyongo kontserbatorio Erregionalean ikasitakoa. Hainbat obraren eszenaratzean parte hartu du eta baita 3 koreografia prestatu ere.

 

RAPHAËL CANET

 1990ean jaioa, Avignonen, Frantzian. Avignongo Dantza-Kontserbatorioan egin ditu dantza-ikasketak. 2008an sartu zen Les Grand Ballets de Francen eta 2009az geroztik Dantzaz Konpainiaren proiektuan parte hartzen du.

 

ANNELEEN DREDOOG

1991an jaioa, Genken, Belgikan. Ambereseko Royal Ballet Schoolen graduatua. Peak Pilates Trainer System I.agiriaren jabe da. 2009az geroztik Dantzaz Konpainiaren proiektuan parte hartzen du.

 

KONTXI LOPEZ

Donostian jaio. Artista polifazetikoa. Diszpilina desberdinetan prestatua (antzerkia, dantza, performancea...) Hainbat proiektu artistitikotan parte hartu du Maider Lopez, Esther Ferrer e.a. Dantzaren alorrean lankidetzak egin ditu Olga Mesa, Igor Calonge, e.a.  Eusko Jaurlaritzaren "Dantzan Bilaka" egitarauan parte hartzen ari da "Sofia se fia. Koloreen teoria" lanarekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.