Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Doinu eta Dantza Gasteizko Folklore Eskolatik

Pedro Elosegi eta Jon Fernandez 2002/01/18 20:29

Gure folklore eskolan azarotik aurrera eta hilabetero gure ikasleentzat "Doinu eta Dantza" izena duen aldizkaritxoa kaleratzen dugu. Zure web orriarekin kolaboratzeko asmoz "Doinu eta Dantza" emailez bidaltzea erabaki dugu.

Gehiago irakurri

Urbeltzek liburu berria aurkeztu du

Oier Araolaza 2002/01/17 18:13

Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...

Gehiago irakurri

Jauzien eta mutil-dantzen eguna

Oier Araolaza 2002/01/14 20:38

Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:

Gehiago irakurri

Bilbon Dantzan

Oier Araolaza 2002/01/14 19:23

Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria, ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.

Gehiago irakurri

Bizkai Folklor Elkartearen webgunea

Oier Araolaza 2002/01/14 19:20

Gehienek ezagutuko duzue Sabin Egiguren-ek zuzentzen duen Bizkai Folklor Elkartea. Urtero zenbait ikastaro interesgarri antolatzen ditu Bilbon, eta jakina da 70eko hamarkadatik euskal folklorea ikertu eta zinean (super 8) lehenik eta bideoz gero grabatzen egiten diharduen lan izugarria.

Gehiago irakurri

Ihauteri dantzak Bilboko enparantza Zaharrean

BETI JAI ALAI 2002/01/10 07:43

Otsailak 9an Bilboko enparantza zaharrean Bilboko Beti Jai Alai dantza taldeak ihauteriko dantza ikuskizuna eskeiniko du arratsaldeko 7retan(ordua zehaztear).

Gehiago irakurri

Dantza lehiaketa antolatu du EDBk

Oier Araolaza 2002/01/08 23:16

Euskal dantza berpizteko asmoz dantza sorkuntza sustatuko duen lehiaketa jarri du martxan Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak.

Gehiago irakurri

Bi maskarada aurten Zuberoan

Oier Araolaza 2001/12/28 19:15 4

Aurten bi Maskarada ibilko dira herriz herri Zuberoan: Eskiula eta Gamere-Zihiga. Urtarrilaren 13an, bakoitzak bere herrian egingo du lehen agerraldia.

Gehiago irakurri 4

Txistulari Elkartearen 75. Urteurrena

Félix Vigor 2001/12/28 19:09

Datorren 2002 urtean txistulari guztiak oso urtebete berezia daukagu ospagai: EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAK 75 URTE BETEKO DITU

Gehiago irakurri

Dantzaren hedakuntzarako dirulaguntzak 2001

dantzan.com 2001/12/28 18:26

Dantzaren hedakuntzarako Eusko Jaurlaritzak 2001. urtean emango dituen dirulaguntzak. BOPV 2001-12-20. KOREOGRAFI SORKUNTZA Eskatzaileen zerrenda, proiektuak eta emandako behin-behineko diru-kopurua:

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak