Agenda

Korpus-dantzak

Noiz

2024/06/01 09:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Maiatzak 31 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 1 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 02 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Euskal Herriko joaldunen festa

Noiz

2024/06/01 11:30

Non

Zumaia

Zumaian egingo da ekainaren 1ean, larunbata, Euskal Herriko joaldunen festa. 11:30ean kalejira izango da, 13:30ean plaza dantza, 14:30ean Andoni Ollokiegik girotutako herri bazkaria, eta 18:00etan Hamarru elektrotxarangaren kalejira.

Bazkarirako txartelak salgai daude Inpernupe, Txikitxa eta Ilargi tabernetan: 20 euro helduentzako eta 10 euro haurrentzako.

Irakurri gehiago

Iparralde-Gipuzkoa dantza trukaketa

Noiz

2024/06/01 15:00

Non

Donibane Lohitzune

Donibane Lohitzuneko Begiraleak eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeek bultzaturik, ekainaren 1ean, Lapurdi eta Gipuzkoako dantzarien topalekua bilakatuko da Donibane Lohizune. Joan den irailean Gipuzkoako foru aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako departamenduak emandako “IDEIAK” laguntzari esker, urtean zehar izandako harremanak giro goxoan sendotzeko, eta gure dantzak partekatzeko, momentu aproposa izanen da. Egun horretan gainera, Begiraleak elkarteko belaunaldi desberdinetako dantzariak aterako dira.

Dantzariak herriko karriketan ibiliko dira 15:00etatik 19:00ak arte. Azken geldialdia 17:30 aldera eginen dute Luis XIV plazan eta jauzi, fandango eta arin arin batzuk ere emanen dituzte ezin hobeki bukatzeko.

 Parte hartzaileak : 

  • Arkaitz, Añorga, Gipuzkoa
  • Aurtzaka, Beasain, Gipuzkoa,
  • Jeikadi, Kanbo, Lapurdi
  • Begiraleak dantza taldea, Donibane Lohizune, Lapurdi

Irakurri gehiago