Iparralde-Gipuzkoa dantza trukaketa

  • Iparralde-Gipuzkoa dantza trukaketa
  • 2024-06-01T15:00:00+02:00
  • 2024-06-01T23:59:59+02:00
  • Donibane Lohitzuneko Begiraleak eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeek bultzaturik, ekainaren 1ean, Lapurdi eta Gipuzkoako dantzarien topalekua bilakatuko da Donibane Lohizune. Joan den irailean Gipuzkoako foru aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako departamenduak emandako “IDEIAK” laguntzari esker, urtean zehar izandako harremanak giro goxoan sendotzeko, eta gure dantzak partekatzeko, momentu aproposa izanen da. Egun horretan gainera, Begiraleak elkarteko belaunaldi desberdinetako dantzariak aterako dira. Dantzariak herriko karriketan ibiliko dira 15:00etatik 19:00ak arte. Azken geldialdia 17:30 aldera eginen dute Luis XIV plazan eta jauzi, fandango eta arin arin batzuk ere emanen dituzte ezin hobeki bukatzeko.  Parte hartzaileak :  Arkaitz, Añorga, Gipuzkoa Aurtzaka, Beasain, Gipuzkoa, Jeikadi, Kanbo, Lapurdi Begiraleak dantza taldea, Donibane Lohizune, Lapurdi
Iparralde-Gipuzkoa dantza trukaketa
Noiz

2024/06/01 15:00

Non

Donibane Lohitzune

Donibane Lohitzuneko Begiraleak eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeek bultzaturik, ekainaren 1ean, Lapurdi eta Gipuzkoako dantzarien topalekua bilakatuko da Donibane Lohizune. Joan den irailean Gipuzkoako foru aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako departamenduak emandako “IDEIAK” laguntzari esker, urtean zehar izandako harremanak giro goxoan sendotzeko, eta gure dantzak partekatzeko, momentu aproposa izanen da. Egun horretan gainera, Begiraleak elkarteko belaunaldi desberdinetako dantzariak aterako dira.

Dantzariak herriko karriketan ibiliko dira 15:00etatik 19:00ak arte. Azken geldialdia 17:30 aldera eginen dute Luis XIV plazan eta jauzi, fandango eta arin arin batzuk ere emanen dituzte ezin hobeki bukatzeko.

 Parte hartzaileak : 

  • Arkaitz, Añorga, Gipuzkoa
  • Aurtzaka, Beasain, Gipuzkoa,
  • Jeikadi, Kanbo, Lapurdi
  • Begiraleak dantza taldea, Donibane Lohizune, Lapurdi