Agenda
Ostiralak dantzan
2024/04/19 17:00
Donostia, Larratxo K.E.
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Dididen.cia: B iperdestrucción
2024/04/19 18:30
Antsoain, Antzokia
*DNA 2024 jaialdiaren barruan
Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?
Node: Batu
2024/04/19 19:00
Beasain, Dolarea parkea
Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Oinarritzen da Euskal Herriak dituen (folklorea, dantza eta musika) kultur zutabeen argitan. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin. Bidaia bat belaunaldi arteko gorputzen, mugimenduen, musikaren eta jantzien barrena.
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon
- Sorkuntza Artistikoa: Ion Estala e intérpretes
- Jatorrizko Musika: Mikel Zubiria
- Jantziak: Oihane Pardo-Amarenak
- Ekoizpen Exekutiboa: Ana Barrantes
- Zuzendaritza: Ion Estala
Antonio Najarro: Querencia
2024/04/19 19:30
Gasteiz, Principal Antzokia
Antonio Najarroren konpainiaren ikuskizun berriak, Querenciak, pertsonek hazi diren edo joan ohi diren lekuetara itzultzeko duten joera? iradoki nahi du. Hamaika koadrotan banatuta dago, eta guztira hamalau dantzari ari dira agertokian; Moisés Sánchez pianistak konposatu du orkestra sinfonikorako jatorrizko musika, eta Extremadurako Orkestrak grabatu.
Querencia ikuskizunak agerian jartzen ditu zenbait dantza-estiloren balioa eta haien interpretazioaren eta estetikaren edertasuna: escuela bolera izenekoa, dantza estilizatua, dantza tradizionala eta flamenkoa. Janzkerak eta beste osagarri batzuk ere, kriskitinak, esaterako Najarro bereizten duen tresna estilo horien interpretazioaren parte dira.
Najarrok bere jatorria berriz bisitatu nahi izan du bere seigarren ekoizpenean, garai batean Antonio Ruiz Solerrek eta Mariemmak, besteak beste, ospetsu egin zituzten ballet koreografiko handien lengoaiaren inspirazioa berreskuratu eta goraipatu.
Artistak: Compañía Antonio Najarro eta Celia Ñacle, Lucía Cardeñoso, Tania Martín, Carlos Romero, Daniel Ramos, Alejandra de Castro, Celeste Cerezo, Cristina Carnero, Lucía Fernández, Alejandro Lara, Javier Moreno, Ethan Soriano, Álvaro Brito, Álvaro Madrid
- Egilea: Antonio Najarro
- Konposizio musikala: Moises Sánchez
- Musika interpretazioa: Orquesta de Extremadura
- Flamenko perkusionista: Odei Lizaso
- Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos
- Argiztapen diseinua: Pau Fullana
- Programa Platea, INAEM
Fugas + Otempodiz
2024/04/19 20:00
Galdakao, J.B Uriarte 27
Fugas
Hiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa. Beste ikuspegi batetik, “Fugas” lanak (La Espiral Contemporánea Jaialdiaren 2018ko Dantza Koreografia Onena) harreman-modu berriak formulatzen ditu, mendekotasun-mota desberdinak artikulatzen ditu, eta hainbat egoera hedatzen ditu “talde” kontzeptu berari buruz.¿Chopin eta Bachen musika sormen-kliskagailua da, denboraz kanpoko atmosfera bat eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak gaur egungoekin kontrastatzen diren.
- Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
- Antzezleak: Olaia Valle, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
- Musika: Chopin Waltz Op. 64 No. 2, Bach Brandemburgo Concierto, Concierto nº6
- Jantziak: Java Vintage
- Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
- Diruz lagunduta: Gobierno Vasco Dpto. de Cultura
- Komunikazioa eta banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa
Otempodiz
«Zuek erlojua duzue; guk, denbora».
Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
- Jatorrizko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
- Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava
- Musika: Batzuk
- Laguntzak: Embajada de España en Mozambique, Cooperación Española (AECID), Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Festival ATLANTIKALDIA
- Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.
Dinamo Danza: Luz Negra
2024/04/19 20:00
Viana, Kultur Etxea
*DNA 2024 jaialdiaren barruan
Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira
Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere
2024/04/19 20:30
Noain, Kultur Gunea
*DNA 2024 jaialdiaren barruan.
Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.