Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Antonio Najarro: Querencia

Dokumentuaren akzioak

Antonio Najarro: Querencia

Noiz 2024/04/19
19:30
Non Gasteiz, Principal Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Antonio Najarroren konpainiaren ikuskizun berriak, Querenciak, pertsonek hazi diren edo joan ohi diren lekuetara itzultzeko duten joera? iradoki nahi du. Hamaika koadrotan banatuta dago, eta guztira hamalau dantzari ari dira agertokian; Moisés Sánchez pianistak konposatu du orkestra sinfonikorako jatorrizko musika, eta Extremadurako Orkestrak grabatu.

Querencia ikuskizunak agerian jartzen ditu zenbait dantza-estiloren balioa eta haien interpretazioaren eta estetikaren edertasuna: escuela bolera izenekoa, dantza estilizatua, dantza tradizionala eta flamenkoa. Janzkerak eta beste osagarri batzuk ere, kriskitinak, esaterako Najarro bereizten duen tresna estilo horien interpretazioaren parte dira.

Najarrok bere jatorria berriz bisitatu nahi izan du bere seigarren ekoizpenean, garai batean Antonio Ruiz Solerrek eta Mariemmak, besteak beste, ospetsu egin zituzten ballet koreografiko handien lengoaiaren inspirazioa berreskuratu eta goraipatu.

Artistak: Compañía Antonio Najarro eta Celia Ñacle, Lucía Cardeñoso, Tania Martín, Carlos Romero, Daniel Ramos, Alejandra de Castro, Celeste Cerezo, Cristina Carnero, Lucía Fernández, Alejandro Lara, Javier Moreno, Ethan Soriano, Álvaro Brito, Álvaro Madrid

  • Egilea: Antonio Najarro
  • Konposizio musikala: Moises Sánchez
  • Musika interpretazioa:  Orquesta de Extremadura
  • Flamenko perkusionista: Odei Lizaso
  • Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos
  • Argiztapen diseinua: Pau Fullana
  • Programa Platea, INAEM

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2024 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Abuztua 2024 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Iraila 2024 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30