Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Fugas + Otempodiz

Dokumentuaren akzioak

Fugas + Otempodiz

Noiz 2024/04/19
20:00
Non Galdakao, J.B Uriarte 27
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Fugas

Hiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa. Beste ikuspegi batetik, “Fugas” lanak (La Espiral Contemporánea Jaialdiaren 2018ko Dantza Koreografia Onena) harreman-modu berriak formulatzen ditu, mendekotasun-mota desberdinak artikulatzen ditu, eta hainbat egoera hedatzen ditu “talde” kontzeptu berari buruz.¿Chopin eta Bachen musika sormen-kliskagailua da, denboraz kanpoko atmosfera bat eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak gaur egungoekin kontrastatzen diren.

  • Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: Olaia Valle, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
  • Musika: Chopin Waltz Op. 64 No. 2, Bach Brandemburgo Concierto, Concierto nº6
  • Jantziak: Java Vintage
  • Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
  • Diruz lagunduta: Gobierno Vasco Dpto. de Cultura
  • Komunikazioa eta banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa

 

Otempodiz

«Zuek erlojua duzue; guk, denbora».

Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.

  • Jatorrizko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava
  • Musika: Batzuk
  • Laguntzak: Embajada de España en Mozambique, Cooperación Española (AECID), Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Festival ATLANTIKALDIA
  • Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930